Zergatik sortu zen AEB

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB

LAUAXETA

Laukizen, Bizkaian, jaio zen Estepan Urkiaga “Lauaxeta” (1905-1937). Umea zela, Mungiara joan zen bizitzera familiarekin. Ikasketak Durangon eta Loiolan egin zituen jesuitetan. 1928an Bilbora jo zuen Orixerekin batera EUZKADI egunkariko

Asko idatzi zuen prosaz, Azalpenak 1931-1935 (1982) izeneko liburuan lagin batzuk bildu zituen Jon Kortazarrek. Baina literatura arloan olerkigintzari esker egin zen ezagun. Lehen Olerti Eguneko zilarrezko abarra irabazi eta laster kaleratu zioten poema bilduma: Bide barrijak (1931), bertan Europatik zetozen azkenengo modu eta modak etxeratzen saiatu zen. Bigarrena, aldiz, handik lau urtera: Arrats Beran (1935), iturri herritarragoak erabili zituen eta  memento horretako kezka eta amets politikoak kanporatzen saiatu zen. Horrez gain, aipatzekoak dira, heriotzaren zain zegoela, Gasteizko kartzelan idatzi zituen bertso hunkigarriak.

ORIXE

Nikolas Ormaetxea “Orixe” (1888-1961) gipuzkoarra zen jaiotzez, Orexakoa, baina Uitzin, Nafarroan, hazia. Nekazaritza giroan bizi ondoren, goitik behera aldatu zuen bizimodua eta jesuita ikasketak egin zituen. Hala ere, ez zen apaiztu, eta 1923tik 1931ra Bilbon aritu zen lanean sortu berria zen EUSKALTZAINDIAn eta EUZKADI egunkarian. 

1931tik 1936ra jaioterrira erretiratu zen, EUSKALDUNAK poema gauzatzera.

Espainiako gerra hasi zenean, atxilotu eta Iruñean eduki zuten preso hilabete batzuetan; gero Iparraldera ihes egin zuen eta Hego Euskal Herrira itzuli aurretik, Ameriketan zehar ibili zen 1950-1954 bitartean, eta EUZKO-GOGOA aldizkariaren sorreran parte hartu zuen.

1954an gure artera bueltatu zen eta Gipuzkoako hainbat lekutan bizi behar izan zuen, 1961ean Donostiako Añorga auzoan hil zen arte.

Prosaz lan anitz utzi zigun: Santa Cruz apaiza (1929), Quiton arrebarekin (1950-1954) eta Jainkoaren billa (1971).

Itzulpenetan maisu izan genuen. Baina poesian  ere bere garaiko sortzailerik oparoenetakoa dugu: Barne-muinetan (1934) liburutxo mistikoa, Euskaldunak (1950, nahiz eta 1936rako burutua zuen) poema epiko erraldoia.

Bere obra zabala hainbat eratan eta hainbat euskalkitan egin zuen. Ez zen Olerkarien belaunaldiaren barruan goratuena izan, liskarrak eduki baitzituen orduko kritiko ofiziala zen Aitzolekin. Baina bere obrak aztertuta ukaezinezko literatur balioak aurkitu dizkiote.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Sezesio gerra