Zergatik sortu zen AEB

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,32 KB

Antzinatasun klasikoa: Grezia eta Erroma

Hasieran, ikuspuntu prezientifiko bat zegoen ezarrita, baina k.A. V-VI. Mendeetan kultur grekoa ezarri zen. Momentu horretan “mirari grekoa” deritzona gertatu zen eta horretan paradigma guztiz aldatu zen (paradigma magiko desagertu eta zientifikoa ezarri). Ikuspuntu zientifikoaren lehenengo aztarnak ikusi daitezke momentu horretan.
Kultura berri horren ezarpena ez zen Grezian bakarrik gertatu. Erroman, kultura aldetik, kontzeptu erlijiosoa mantentzen zen, ez zuen inolako berezitasunik. Baina, heltzen da momentu bat non Inperio Erromatarrak kultura hori xurgatzen duen.
Garai hau k.O. V. Mendera arte mantendu zen, Erromako Mendebaldeko Inperioa suntsitzean.
Hala ere, Erdi Aroaren hasieran kultura grekoaren ezaugarriak mantendu egin ziren.
Grezia eta Erroma, gaur egungo gure medikuntzaren, filosofiaren, matematikaren oinarriak dira. Mendebaldeko kulturaren sustraiak garai haietako Erroma eta Greziatik etorriko dira, hizkuntza medikoaren oinarriak, besteak beste. Hitz medikoak grekotik latinera pasatu ziren (hizkuntzaren erromanizazioa).

Grezia

Kronologikoki kultura grekoa k.A V-VI k.O V. Menderaino 1000 urte iraun zuen gutxi gora behera.
Kultura Grekoa, Greziako penintsulan jaio zen, Penintsula Heleniarrean, Medikuntza Zientifikoarekin batera.
Gutxinaka, gizarteak aldatzen doaz, eta medikuntzak ez duela ezer magikorik ondorioztatzen dute, zientzia arrazionaladela.
Hori bai, ikuspuntu arrazionala ezarri arren, ikuspuntu desberdinak mantendu egingo dira, eskola desberdinekin batera (eskola mediko garrantzitsuenak: Cos, Cnido)
Honekin batera, txamanak desagertu egingo dira, eta mediku laikoaren kontzeptua sortu egingo da. Pertsona bat gure gorputz, bizitza eta gaixotasunei buruz pentsatzen duena.
Grezian, lehen Corpus Zientifikoaere agertu zen, Corpus Hipokratikoa deitzen zena. Corpus hau 50 liburuz osatuta dago, eta medikuntzaren oinarri moduan hartzen da.
Antolakuntzaren aldetik, herri estatuetanbanatuta zeuden (Atenas, Esparta...), eta herri bakoitzak bere nortasuna zuen. Gehienetan haien arteko liskarretan egon arren, kanpoko baten beldur zirenean (Pertsiarrak, adibidez) batu egiten ziren. Guztiek hizkuntza berbera zuten: greko hizkuntza.
Sistemaren aldetik ere modu berri bat sortu zuten, demokrazia.
Gizonezko jabeak anfiteatroetan biltzen ziren eta han eztabaidak burutzen zituzten.

Mundu Helenistikoa


Alejandro Handiak sortu zuen “mundu” berriari deritzo. Alejandro Handia Greziako herrialde guztiak bereganatzen saiatu zen, eta gero ekialderantz jo zuen ia Indiaraino, Kultura Helenistikoahedatuz. Bera hil zenean, berak sortutako inperioa zatitu egin zen.
Erroma
Mendebaldean, Italiako penintsulan Erroma hasiko da sortzen,territorio desberdinak konkistatuz: Grezia osoa, Espainia, Italia. Alejandroren Inperio osoa. 
Erroma hiri ikaragarria izanda, itzelezko indarra izan zuen, momentuko inperiorik inportanteena baitzen. Erromaren ondoren Erdi Aroa etorriko da eta garai honetan oraindik arrasto erromatarrak mantenduko dira.
Bi hiriburu garrantzitsu zituen: Erroma eta Konstantinopla.
Erroma antolakuntza eta hiri militar bezala ikaragarria izan zen.
Kultura aldetik, Medikuntza Grekoaren perfekzioa miragarria zela ikusi zuten, horregatik, hau onartu zuten. Hala ere, senadoreak medikuntza horrek kalteak ekarriko zituela zioen, tratamenduak nahiko garestiak zirelako. Erromako medikuntza enpirikoa baitzen.
Erromako medikurik inportanteenak grekoak (goi-mailakoak) ziren eta bakarrik goi-mailako jendeak lor zezakeen medikuntza hori. Medikuen artean Galeno Pergamokoak ospe handia lortu zuen.
Grekoen idatzi askotan ( Hipokratesen zina, epidemien inguruan, medikuaren paperaz, sobre aires…) 50 liburutan, zehazki, medikuntza osoa agertuko da.
Gainera, esan beharra dago, arrasto asko egongo direla garai horretako Erroma eta Greziatik (higienea, ur zikinetik gaixotasunak datoztela jakitea, zingirak sortzea ura izateko edozein egoeratan, eraikinak eta etxeak zelan egin, tresna kirurgikoak, medikuen eskultura eta hilobiak)

Gaixotasunaren kontzeptua:


Garai honetan Grezian, lehenengo testu zientifikoa agertzen da, Alcmeon Krotonakoak idatzia. Testu honetan, lehenbiziko aldiz idazten da gaixotasunaren ulerpena eta gaixotzearen prozesuari buruz. Gainera, modu arrazionalean egiten da.
Kontzeptu berri bat agertzen da,physis, hau da, pertsona bakoitzak duen egoera, izaera, oreka. Beraz, osasuna lortu egiten da physis-
Aren potentzia guztiak orekan egonda.
Aldiz, physis desorekatzean gaixotasuna etorriko zen, eta bi aukera egongo ziren: sendatzea erabat edo exitus-a (hiltzea). Armoniaren eta desarmoniaren kontzeptuak (oreka/desorekarena) hemen sortuko dira. Armonikoa: natura, edertasuna, osasuntsua (gaztetasuna), perfekzioa. Naturaltasunez ikusi eutanasia, ezin badut ondo ibili, hau da, bizi baldintza egokiak ez badaude, hil. Festak egin eta gero hil.
OSASUNA= OREKA
GAIXOTASUNA=DESOREKA
Gaixotasuna modu logiko eta arrazional batean ulertzen zen.

Gaixotze prozesua:


Kode Hipokratikoaren arabera, medikuak bi kontzeptu argi izan behar ditu:
Primun non nocere: medikuaren lehenbiziko lana kalterik ez egitea da 
Bestela,iatrogenia, hau da, medikuak gaixotasuna sortuko du (iatros: mediku grekeraz)
Vis (indarra)natura medicatrix: bakoitzaren naturak badauka barruan indar bat norberaren gorputza sendatzeko, hau da, gaixotasunari aurre egiteko.
Gaixotasunaren aurrean “conducta expectante” hartzen zuten: “ikusiko dugu nola sendatzen garen”.
Gaixotzearen prozesuan, bakoitzak badauka momentu bat gaixotasuna sentitzen duena, ondoeza, eta beraientzat hori Fase de Apepsiazen; ondoezaren hasiera. Behin hori gertatuta, gorputzak erreakzio bat egiten du, Fase de Pepsis edo Cocción, non sukarra nabarmen hasiko da. Gorputza egosten ariko da momentu horretan. 
Horren ostean, krisia sortzen da eta bi aukera egongo dira, bi irtenbide:
Sukarra jaistea eta sendatzea 
Hiltzea (pertsonak ezin dio gaixotasunari aurre egin).
Metastasis deituko zaie gaixotasunek gorputzean uzten zituzten arrastoei (minbizia edo kronikoa bihurtzea).
Galenoren 83 liburu kontserbatzen dira eta bere informazio medikoa Europan XVIII. Mendera arte erabili zen → XVIII. Mendean hasten dira bere lana apur bat zalantzan jartzen.
Galeno medikuaren sinonimoa da, itzelezko indarra eduki zuen.
K.A III.-IV. Mendean, Greziako kostan, eskola medikoak sortu ziren. Famatuenak Cos eta Cnido izan ziren. Honekin batera, mediku oso ospetsua nabarmendu beharra dago: Hipokrates. Bere lanen artean itun hipokratikoakdaude hizkuntza guztietara itzuli egin direnak eta XX. Mendera arte erabili izan direnak. Hauetan hainbat gai jorratzen dira: izurriak, gripea, tifusa, urak, aireak eta tokiak,...
Aristotelesfilosofoa izateaz gain, medikuntzari dagokionez enbriologiari buruzko esperimentuak egin zituen. Esaterako, oiloak nola ernaldu eta txitak nola hazten diren aztertu zuen. 
K.A III. Mendean, Aro Helenistikoan, Alexandrian kultura zientifikoari buruzko interesa piztu zen eta babes politikoa eta erlijiosoa eman zioten. Gainera, ikerketak egiteko unibertsitate antzeko bat sortu zuten non jakintsu asko bildu zituzten. Bertan medikuntzaren ikaragarrizko aurrerakuntza eman zen, bereziki, anatomian. Garai hau baino lehenago gorputzak ezin ziren hil ondoren ukitu, profanazio bat baitzen. Baina garai hartan, lehenbiziz historian, disekzioak egiten hasi ziren (gorputza ireki eta ikusi nola dagoen osatuta), ondorioz, lehenbiziko anatomistak sortu ziren. Bihotza, garuna, tendoiak, hezurrak, giharrak… aztertu zituzten. Lehenengo disekzio hauek Herofiloeta Erasistratomediku grekoek gauzatu zituzten. Erabiltzen zituzten gorpuak heriotz zigorrera kondenatutako pertsonena ziren, batzuetan bibisekzioak (pertsona oraindik bizirik) egiten zituzten usten zutelako gorpuak, hil ostean, zerbait galtzen zuela. Animaliekin disekzioak ere egiten zituzten: txerriak, tximuak…
Aitzitik, beranduago gorputzak arakatzea debekatu zuten, hortaz, animaliekin soilik egin behar izan zituzten disekzioak.

ETAPA HELENISTIKO ERROMATARRA

Erromako kultura medikoa greziarra izan zen, Erroman zeuden medikuak grekoak baitziren. Hauen artean espezialistak hasiko dira bereizten. Medikuen artean, Efesoko Soranos(emakumeen gaixotasunetan aditua) etaDioscorides(mediku militarra) nabarmentzen dira. Lehenengoak umetokiko marrazkiak egin zituen eta bertan umea zein posturetan dagoen irudikatu zuen. Haurra buruz jaio behar da. Horrela ez bazegoen, obstretiziaegiten zen (eskua sartzea umea ondo kokatzeko), beraz, Soranosek maniobra batzuk aipatu zituen haurra behar den bezala jartzeko. Gaur egun zesareak egiten dira.
Bigarrena miliziarekin herriz herri joaten zen gaixoak sendatuko lituzketen landareak, harriak, urrea, zilarra edota animalien erraiak biltzen. Horrela, edabeak egiten zituen. Horien artean triaca magna(botika panazea) oso ospetsua egin zen 100 produktu desberdinekin osatuta zegoena. Hau lortzeko, botikariak zeuden. Enperadoreak goizero edaten zuen ondo mantentzeko. Bestalde, Dioscoridesek liburu bat idatziko du azkenean “materia medika”deitua eta farmakologiari buruzkoa izango dena (grekotik farmacon=medikamentua).
Bi jakintsu erromatar aipatzen dira k.O. II. Mendean: Plinioeta Celso.
Pliniok “Historia natural”(latinez idatzia) izeneko liburua idatzi zuen, medikazio asko aipatzen dituena. Celsok entziklopedia bat (de artibusdeitua) dauka, bertan re medicaizeneko zatietan medikuntzari buruzko informazio asko ematen du.
Garai hartan ere toxikologia ere hasiko da. Kontrako jendea hiltzeko erabiliko dute. (Eraztunak barruan hauts toxiko batekin, sugeari pozoia kendu…) Honekin batera, toxikotasun horri aurre egiteko medikamentuak sortuko dira.
Hilobietan dauden izenei esker badakigu mediku erromatarrak egon zirela eta zein ziren euren espezialitateak. Hauen artean okulista ugari egon ziren. Kolirioa erabiltzen zuten.Hori dakigu kolirioa flasko batean gorde eta haren izena jartzen zutelako.
Zirkuetako gladiadoreekin ere kirurgia nahiko garatu zen, izan ere hauek zauri, fraktura eta haustura asko izaten zituzten eta honek teknika berriak garatzea eragin zuen. Hala nola, Antilok (zirujaua izan zena; hau da, gladiadoreen medikua) zainak josteko teknika berria erabili zuen. Galeno izan zen gladiadoreen lehen medikua. Hauen artean anputazioak ere normalak ziren. Gudei eta momentu latzenei esker garatu zen kirurgia batez ere.
Galeno(129-201) Pergamon jaiotako mediku grekoa izan zen. Goi-mailako kultura eta heziketa ezinhobea izan zituen. Horrek formazioa edukitzeko aukera eman zion, horregatik mediku oso ospetsua izan zen. Irakurtzeko eta ikasteko toki batetik bestera joaten zen maisuekin batera. Erromara joan zen lan bila eta bertan enperadorearen medikua izatea lortu zuen. 83 liburu idatzi zituen grekoz eta hauetan bere aurrekoengandik xurgatutakoa + bere ikerketak agertzen dira; beraz, antzinatasun klasikoaren sintesi osoa edo bilduma dela esan dezakegu. Ez zuen pertsonekin disekziorik egin garai hartan zaila zelako. Hortaz, animaliekin egin zituen. Elikadurari izugarrizko garrantzia eman zion. Bere ondorioek, nolabait, XVIII. Mendera arte iraun zuten.
Han erbesteratuak konturatzen dira mundua ez dela haiek pentsatzen dutena, eta kontzeptu erlijiosoa jartzen dute zalantzan. Ideia desberdinak azaltzen dira: mundua ez dela magikoa, ez dagoela jainkoaren menpe eta arrazoi logiko eta arrazionalak dituela.


Entradas relacionadas: