Zergatik sortu zen AEB

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB


landutako nekazaritzako eremuaren hedapenak (batez ere, Madozen desamortizazioan) nekazaritza-produkzioaren bolumena handitzen lagundu zuen. ● Kulturalak: Ondare artistikoaren parte bat galdu eta beste bat arduragabeko esku pribatuetan gelditzea izan zen. Beste batzuk: Mendizabalen desamortizazioak Vatikanoarekiko harreman diplomatikoak haustea. ///DESAMORTIZAZIOEN BALANTZEA. Amortizazio-erak desagertzean, ondasunak jabetza pribatu eta indibidual bilakatu ziren, baina ez ziren bete ilustratuen nahiak, hau da, jabe txiki eta ertainen masa bat sortu eta, horrela, produktibitatea igotzea. ///Zergatik ez zen aplikatu sistema hau? Espainiako burgesiak bi helburu izan zituen: batetik, ekonomi baliabideak lortu Estatuko Ogasuna onbideratu (saneatu) eta gerra karlista irabazteko eta, bestetik, bere egoera sozialaren hobekuntza, nekazaritzako lur-jabe handi bihurtuta. Desamortizazioa, beraz, nekazaritza-erreforma gisa baino gehiago, neurri fiskal gisa sortu zen. ///Biurteko hartako aldian, gobernu aurrerakoiek liberal moderatuen etengabeko presioa nozitu behar izan zuten Gorteetan eta komunikabideetan, erregimenari modu guztietako oztopoak jartzen saiatu ziren eta. Baita ezker liberal erradikalaren (demokratak) presioa ere, ez baitzuen alferrik galdu nahi berrikuntza demokratikoak egiteko aukera. Langileen nahiz nekazarien errebindikazioak, gobernua agintetik kentzeko ahalegin politiko iraultzaileak, etengabeak izan ziren. Kaleko segurtasunik eza eta gatazkak gero eta handiagoak izan ziren. ///Esparterok dimisioa eman zuen eta erreginak O'Donnelli eman zion gobernua osatzeko ardura. O'Donnellek Gobernuko presidentzia hartu zuen, bere alderdi berriak - Batasun Liberalak- lagunduta. Orduan, bere politikaren helburu nagusiak aurkeztu zituen: monarkia konstituzionala finkatzea; legezko eskubide eta askatasuna errespetatzea; ordena publikoa berrezartzea eta joera handi biak, moderatua eta aurrerakoia, adiskidetzea.///Honela " Batasun Liberala eta moderantismoaren itzulera (1856-68)" garaiari hasiera eman zitzaion. 


Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Sistema liberal