Zergatik sortu zen AEB

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,53 KB

3.INDUSTRALIZAZIOAREN ONDORIOAK:

3.1 GIZARTE AUZIAREN SORRERA:Industralizazioak aldketa gogorrak eragin zituen gizartearen egituraketan,klase gizartea sortuz.2 klase bereizten dira:burgesia eta proletarioak.Burguesak negozio berrien jabeak dira (industriak,meategiak…) eta proletarioak,fabriketako langileak eta meatzariak.Gizarte industrial honetan aberats eta pobreen arteko zatiketa bortitza zen.

Urte hauetan,ume abandonatuen kopurua gehitu egin zen gurasoak ezin zitulako umeak mantendu.Prostituzioa ere nabarmenki gehitu zen.Alkoholismoa ere,alkoholaren kontsumo masiboa,industrializazioarekin lotuta dago.

3.2 HIRI INDUSTRIALAK:Bereizketa sozialak oso nabarmenak izango dira.Industrializazioarekin,hiriak hazi,eta langileen auzoak eta burguesen auzoak eraikiko dira.

  1. Burguesek hirietako zabalguneak eta langileek hiri zaharreko etxe eskasenak edo periferian eraikitako etxeak okupatu zituzten.Burgusen etxeetara ur korrontea eta elektrizitatea heltzen ziren,estolderia sistema egokia izan zuten,berogailua,telefonoa ere bai…

  2. Langileen etxeak,aldiz,eskasagoak ziren,alokairuak garestiak,etxeak edo pisuak bizitza askotan zatitutak,askotan leihorik gabeak eta beraz oso ilunak.Ur korronterik ez zuten izaten eta ura ibaitik hartzen zuten,estolderia sstemarik ez zegoen edo berehala hondatzen zen.Etxeak oso hezeak ziren,inoiz behar bezela berotzen ez zirenak,ohe ugariko gela txikiekin...Giro horretan,gaitzak oso erraz zabaltzen ziren.

3.3 ONDORIOAK DEMOGRAFIAN:XIX mendearen bukaeran eta XX.Aren hasieran Bilbok europako heriotza tasa altuenak izan zituen.Izurriteak ohikoak ziren.

ARRAZOIAK:Bilbo zulo batean dago eta industria siderurgikoak botatako ke beltza zela eta biriketako gaixotasunak asko ugaldu ziren.Langileen elikadura eskasa zen eta gaitzei aurre egiteko erresistentzia ere ahulagoa.Bizi esperantza ere oso motza zen eta haurren hilkortasunaren tasa oso altua.

Gipuzkoan ostera,ondorio hauek ez ziren hain gogorrak,industriak eta herriak espazioan sakabanatuago zeudelako.Baserriko mundua bizirik zegoen.

3.4 ONDORIOAK NATURAN:Bilboko ibaia zeharo zikinduta gelditu zen.Etxeetako zabor guztia errekara botatzen zuten eta marea behera zegoenean zikinkeria guztia agerian gelditzen zen, ondorio gogor guztiekin:usaina, gaixotasunak,kutsatzeko arriskua...Itsasontzien kupurua izugarri gehitu zen eta hauek ere asko zikintzen zuten.Meatzaldearen paisaia ere guztiz eraldatuta  gelditu zen.

3.5 AISIALDIAREN SORRERA: Espektalukoa eta kirola ere industriaizazioarekin batera azaldu ziren.Hirietan teatroak eta operak sortu ziren.Baina benetako arrakasta lortu zuena zinema izan zen.Horrek sekulako eragina izan zuen,balore berriak txertatuz,kultura berri bat garatuz,langile zein burgesen artean.Kirol prpfesionala ere une honetan sortu zen:pilotari profesionalak.Baina berebiziko garrantzia hartu zuena futbola izan zen.Industralizazioa bezala,Ingalaterratik etorri zen.Futbola praktikatzeko klubak sortu ziren,askotan izen inglesa zeukatenak:Racing,Atletic Club,Real Sociedad…

3.6 BESTE ALDAKETA BATZUK:Jendea politizatzen hasi zen eta alderdid politikoak sortu ziren:sozialistak,nazionalistak,errepublikanoak...Erlijio katolikoaren praktika asko gutxitu zen langile industrialen artean,eta alderantziz,baserri giroko herrietan jendea oso katolikoa zen.Aldaketa linguistikoa ere gertatu zen askotan.Industriara lanera etorritakoak erdaldunak ziren.

Lehenengo lan erreformak oso berandu gertatu ziren.1900ean umeen eta haurren lanari buruzko legeak argitaratu ziren eta 1917 arte laneguna ez zen 9 ordura jetsi.

1890 meatzarien lengileen lehen greba orokorra egin zuten Orconeraren langileei laguntzeko.Mende bukaeran gehienak sozialismora afiliatu ziren.

Entradas relacionadas: