Zergatik sortu zen AEB

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,55 KB

Chicagoko eskola 1871-1909.Urteen artean Chicagon emandako korriente bat izan zen.

Honek izandako Influentzien artean Victor Horta aurkitzen da, modernismoaren arkitekto Aurrekari bat izan zena, berak arte berria bultzatzen zuen, modernoa, Dekorazioan funtsa ezarriz beira eta burdinaren eskutik. Forma egiturarekin Markatuta egongo da eta espazio eraberritzaileak sortuko ditu, Viollet Le Duc Bezala. Tassel etxean (Brusela, Belgika) ikus daiteke bere arte berria, kurbak Eta dekorazio begetala integratuz.

Beste influentzia garrantzitsu Bat Charles R.Mackintosh izan zen, arkitekto protomodernista eskoziarra, Neogotikotik abiatuta baina ornamentazio gutxien erabilpena, material eta Teknika tradizionalak erabiliko ditu bere arkitekturan. Gasgoweko Arte eskola Eraikiko du, bertan altzairuzko egitura ortogonal eta bolumen prismatikoak Erabiliko ditu, fatxada leunak eta beirazko azalera handiak aurkitu daitezke.

Azkenik, Otto Wagner, arkitekto austriarra dekorazio modernista erabiliko duena baina planoa, Erritmo zurruna. Majolikahaus eraikinean teilatu hegala markatuta ageri da, Kolorez eta dimentsioz bereiztuta, protorazionaltasuna forma garbietan ageriko Da eta trantsizioa balkoietan, fatxada eta teilatu planoak independenteak Eginez.

Chicago eskola Sutearen ondorioz sortutako mugimendu azkarra izan zen, orube txikian eraikin Handiak egiteko beharra zegoen eta ondorioz etxe orratzak sortu ziren, Superraldi ekonomikoa emango da, baina garapen tekniko eta teknologikoen Aurrerapenei esker posible izango da eraikin mota berri hau, lurreko azalera Txiki bat okupatuz bertikalean hazten ziren eraikinak, espekulazioa emango da. Teknikaren Aurrerapenak estiloa betetzeari garrantzia kendu zion eta pixkanaka guztiz Berria zen eraikin mota honentzat estetika berri bat sortzeko nahia zabaldu Zen, eraikinak hormigoi armatuz eraikiko dira, leihoen azalera handiagoa izango Da eta historizismoa ahulagoa, dekorazioa puntuala.

Louis Sullivan Eskola honen parte izan zen, nahiz eta Wrighten ustez pauso bat aurrerago joan. Le Baron ingeniaritzaren ikaslea izan zen eta Parisen Ecole Centrale des Arts Et Manufacturesko kurtso batzuetan parte hartu zuen. Geroago Chicagon Dankmar Adlerrekin sozietate bat sortu eta arkitektura korriente bat hasiko du arkitektura Modernoaren basea izango dena. Bere Auditorium Building eraikinean estudioa Edukiko du eta bertan Wrighten karrera talentukoa jorratzen hasiko da. 

Sullivan ekarpen Handiak ekarri zituen etxe orratzetara eta hauen estiloa zein izan zitekeen Gogoeta egin zuen, teoria bat burutuz. Adlerekin estudioa sortzean, hau Ingeniaria zenez, Sullivan eraikinen forma eta diseinuaz enkargatu egingo da, Wright arrazoi honengatik mirestu egingo du, gainerako arkitektoek espazio eta Forma alde batera utziko baitute.

Bi garai izango Ditu, lehena historizista akademian ikasiari jarraituz egin zuena eta bigarrena Funtzionaltasunarekin lotua, eraikinaren forma funtzioa ematen zuela eta bi Ezaugarri hauek lotuta zeudela uste zuena.

Frank Lloyd Wright Arkitekto estatubatuarra izan zen, XX.Mendearen lehen erdiko arkitekturan Eragin handia izan zuena.

Wisconsinen jaio Egin zen 1867.Urtean. Bere familia jatorriz Irlandesa zen,  baina aspalditik Ameriketan bizitzen Jarritakoak ziren. Wright Chicago inguruko lautada batean bizi zen. Bere ama irakaslea Zen eta honek marrazteko joko bat oparitu zion, Froebbel marrazte sistema, bere Arkitektura estilo jorratzen lagunduko duena.

Ingeniaritza Ikasten hasi zen, baina bi urte geroago Joseph Lyman estudiora lanera joan egin Zen, arkitekto hau ezagutzean konbentzional arkitekto bat zela pentsatu eta Louis Sullivan arkitektoarekin lanean hasi egingo da, Sullivan formak funtzioa Jarraitzen duela defendatuko du eta berak forma eta funtzioa bat direla.

Louis Sullivan, auditorium Builidin eraikina egingo du, Chicagon, bere bigarren garaiko eraikin Garrantzitsuena izango dena. Eraikin multifuntzionala izango da: hotela, Auditorioa, bulegoak eta abar izango ditu. Erreferentzia erromanikoak ageriko Dira.

Sistema modular bat Ageri da, horizontalean hedatua. Egitura mistoa darabil, kanpoan hormigoi armatuko Karga hormak eta barnean altzairuzko zutabeak. Honek fatxadan irekiuneak Irekitzea baldintzatzen du eta eraikinari forma ematen dio. Fatxada nagusiaren Alboan dagoen dorreak auditoriora sarrera markatzen du. Materialei dagokionez, Kuxindura gogorrak erabiltzen ditu behe aldean.

Barneko auditorioan Sullivanen ornamentazio ezaugarriak ageri dira. Barne espazioetan, apaindura Finagoak ageri dira, forma begetaletan oinarrituak, arkitetura modernista eta Organista indartzen, erliebe gutxiko apaindurak dena estaltzen dutenak. Obra Honetatik aurrerapauso handiak emango dira.

Wright aldiz, XIX.Mendearen bukaeran bulegoa utziko du bere kabu lan egiteko eta Aberatsendako etxeak egingo ditu, Prarie Houses. Europatik iristen ziren Kolonoentzako etxeak ziren, erabiltzen zituzten eraikuntza sistemak Europatik Jasotakoak ziren, hau da, sabaiak oso maldatsuak, zulo eta leiho arteko Desoreka eta etxeak bertikalean hazten ziren, zabalean baino.

Wrigth etxe hauek Egiteko erabilitako influentzia nabarienak bi izan ziren, alde batetik Oven Jones (arrazoi islamiko, exotikoak) eta bestetik Japoniar arkitektura izango Dira (tokanama, elementu etengabea japoniar barrualde batean).

Ezagunena, Robie Etxea. Naturaren integrazioaren kontzeptu erromanikoa izango du, berarentzat Organikoa izango dena. Kutxaren hausturaren sistemaren bitartez eraikiko dira.

Sabaiak ez dira Hain inklinatuak izango, naturarekiko harremana irekitzeko horizontaltasuna Landuko da bertikaltasunaren ordez. Estalkia etxeari babesa emango dio, erlaitz Potenteak sortuz itzalak sortuko dituztenak. Barne kanpo erlazioa jarraia izango Da, kutxaren hausketa, pribatutasunaren mantentzea eta zentrifugotasuna.

Giza eskalaren Erabilera funtzioaren arabera. Sutondoaren alboan beti aulki bat finko egongo Da, familiaren bihotza irudikatuz. Sutondoa literalki elementu garrantzitsuena Eta indartsuena bezala azalduko da, etxe barnean ibilbide bat proposatuz. Etxebizitzak Naturan ongi integratuko dira, arkitektura organiko bat sortuz, baina oinarrian Ikuspuntu geometriko bat egongo da. Diseinu integrala izango da, Europan Arrakasta handia izango du eta etxeko elementu guztiak pentsatuko dira, Altzariak eraikinarekin batera haziz.

Bi estilo hauek Alderatzean, argi dago bai Chicagoko eskola bai Wright arkitektoa bi Influentzia handiko arkitekturak izan direla gaur egungo arkitekturarentzako. Wright lau maisuetako bat bezala kontsideratua dago.

Alde batetik Ondorio positiboak ditugu, ala nola Wasenaar etxea, plano horizontal eta Bertikalak maila berean kokatzen dituena, Wright horizontalak indartzen zituen Denboran. Hegalak eta itzalak desmaterializazioa lortuko dute, kutxaren Hausturaren bitartez. Wrighten kontra naturak ez du marrazkian lekurik izango.

Lau maisuetako Beste bat, Mies Van Der Rohe, kutxaren dekonstrukzioari ekingo dio, hormak ihes Egiten utziz, horrela bere estiloari jarraituz horizontaltasuna edozer baino Gehiago indartuz, baita izkinen desmaterializazioa emango da Prairie houses Bezala.

Bestetikan, ondorio Negatiboak, gaizki ulertutako kontzeptuak. Hemen planoen deskonposaketak Aurkitzen ditugu, hegalak eta beiraren itxidurak eta espazio jarrai baten Bilako ibilbidearen bilaketa.

Beraz, esan Dezakegu bai Sullivan eta bai Wright, bere bi estiloak primeran defendatutako Arkitektoak izan zirela eta gaur egungo arkitekturan izandako eragina Ikustegabekoa izan dela, bai kutxaren hausturari begira, bai horizontaltasuna Eta sinplizitasunaren kontzeptuei begira. 

Entradas relacionadas: