Zergatik sortu zen AEB

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,01 KB

3-INGURU BUZTINTSUA

NON: Iparraldeko eta hegoaldeko Iberiar goi-lautada; Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneak; hondoratutako eremuak; eta Mediterraneoko kostaldeko lautadak.

NOIZKO MATERIALAK: Eremu buztintsuak Era Tertziarioko eta Kuartenarioko arroka sedimentarioz osatuta daude.

-LANDAZABALA:Landazabalak edo lautada pixka bat uhinduak. Ibaiek buztinezko egitura horizontalak ebakitzen eta bereizten dituztenean eratzen dira, berehala higatzen baitira erresistentzia oso gutxi dute-eta.

LUBAKIAK→ Lubakiak aldapa dagoen lur eta arroketan euri-uraren ondorioz sortutako zuloak dira.Lubakiak eratzeko ezaugarri hauek behar dira:-Euria labur eta goian behean egiten duen garaiak garai lehor eta beroekin txandakatzea.-Landare-babesik gabeko eremua izatea.

-BADLANDS Badlands paisaia mota bat da, ezaugarri aridoekin eta litologian xistetan aberatsak, urak eta haizeak oso higatzen ez dutenak, landarediaren gabezia dela eta, lubakiak eremu handietan hedatzen direnean sortzen den paisaia.

-MAILU:Mailuak mota detritikoko haitzez osatuta daude,  zehazki konglomeratuz. Mota detritikoko haitzak lehendik beste leku batean higatuta izan dira, agenteren bat garraiatuta, ura edo haizearengatik adibidez. Denbora pasa ondoren haitz hauek solidifikatu eta litifikatu egiten dira, hau da arroka sortzen da.

-ZULOAK:zulo bat sakonune bat lurreko azaleran da, haran bat altueraz inguratua

4-HIGADURA DIFERENTZIALAK SORTUTAKO ERLIEBEA

4.1-ESTRATUAK HORIZONTALAK DIRENEAN:

-PARAMOA:Estratu horizontalak direnean, eta estratu gogorrak eta bigunak txandakatzen direnean, ibaiek irekitzen dituzten haranek plataforma zabalak bereizten dituzte.Paramoak egitura-azal lauak eta garaiak dira, eta kareharrizko estratugogorrez osatuta daude.

-MUINO LEKUKO:Paramoen alboak azkarrago higatzen dira, eta, beraz, paramoak txikitu egiten dira. Horrela, lehenengo muino lekuko, muino uharte edo muino malkartsu bihurtzen dira; hau da, gainalde horizontala duten muinoak

-MUINOAURRE: Muino lekuko batek goiko aldeko estratu gogorra galtzen duenean sortutako muinoa. Edo mendixka bihurtzen dira, gainaldeko estratu gogorra desagertzen denean.

4.2-ESTRATUAK TOLESTUTA DAUDENEAN:

-ERLIEBE APPALACHEA: Tolestura gogorrak eta bigunak txandakatuta dituzten antzinako mendikate hertziniarretatik eratzen dira; higadurak lautu eta berdindu egiten ditu, eta, geroago, altxatu egiten dira. Orduan, higadura berriz hasten da, eta modu diferentzialean jarduten du, tontorrak eta haranak txandakatzen dituen erliebe bat sortuz. Mendilerro luzeak ez ezik, elkarrekiko paralelo eta garaiera antzekoa dutenak dira erliebe horietako tontorrak; gainera, estratu gogorrez osatuta daude, eta material bigunetan higadurak irekitako haranez bereizita.

-ERLIEBE JURASIKOA: -ANTIKLINALA: Antiklinal bat estratuen okerdura zentrutik aldentzen diren toles bat da. Mozketa bat egiten denean zentruan dauden estratuen adina zaharragoa da aldeetan dagoenarena baino.

-ERLIEBE JURASIKOA: -SINKLINALA:Estrukturak tolestutak daudenean, erliebe jurasikoa eman daiteke, honakoa mendikate gaztetan sortzen da. Eta tolestura ahurra sinklinalak dira

-ERLIEBE JURASIKOA: -KLUSEA:Erliebe jurasikoen mendikateen tolestura ganbiletan, uraren higadurak gailurrearekiko zutek diren haranak sortzen dituenean kluseak deitzen dira.

-ERLIEBE JURASIKOA: -KONBEA:Konbea, agente higatzaile baten jarduerak anticlinal baten goi aldean sortutako haran antiklinala da. Erliebe jurasikoetan eta apalatxeetan ohikoak dira.

-ERLIEBE JURASIKOA: -SINKLINAL ESEKIA:

Higaduraren ondorioz desegin egiten dira eta haran antiklinalak eratzen dira,harri sedementuaren formazioa desagartzen da, eta bakarrik bertan behera geratzen den sinklinala gelditzen da.

5-SUMENDI JATORRIKO INGURUA

-NOIZKO MATERIALAK: Era Tertziariokoak dira, Alpetar orogeniak Ozeano Atlantikoaren hondoan hausturak sortu zituenean.

-NON: Kanariar Uharteetan, Gironan, Cabo de Gatan, Valentzian eta Columbretes Uharteetan.

-KONO BOLKANIKOAK: Gailurrean irekiak diren kono-itxurako goraguneak dira. Isurpen-ahoaren inguruan material bolkanikoak pilatuta sortzen dira, hala nola errautsak, lapilliak edo harri txikiak. Tenerifeko, La Palmako eta Lanzaroteko sumendi batzuek oraindik jardunean diraute.

-GALDARA:Galdara zirkulu-formako krater handiak dira. Sumendi batek eztanda egiten duenean edo hondoratzen denean sortzen dira.

-MALPAISAK: Eremu malkartsuak dira, eta laba-koladak uhin edo bloke forma hartuz bat-batean solidotzen direnean eratzen dira. 

-DIKEAK:Dikeak, magma isurtzeko hodiak dira. Solidotutako labaz beteta egoten dira, eta higadura diferentzialak agerian uzten ditu. Pitzadurak horizontalak direnean, dike izeneko hormatxoak eratzen dira. 

-ROQUEAK:Rokeak magma isurtzeko hodiak dira. Solidotutako labaz beteta egoten dira, eta higadura diferentzialak agerian uzten ditu. Hodia kono bolkaniko  baten tximinia bertikala baldin bada, eratutako orratzari roke deritzo; baina higaduraren eragina hainbeste jasaten ez duten arrokekin ere eratu daiteke. 

-LABAR HANDIAK:Labarra edo amildegia malda bertikal malkartsua duen eraketa geografikoa da. Ohi, amildegiez hitz egiten denean, kostalde ondoan daudenei buruz hitz egiten. Taula formako kostaldeko amildegi batek tamaina oso handia hartzen duenean, itsaslabar izena hartzen du.

Entradas relacionadas: