Sokratesen pentsamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,14 KB

Sokrates

Horretara iristeko erabili zuen metodoa taldeko eztabaidan oinarrituta dago, eta bi fase ditu:
ironia
eta maieutika
. -

Ironia

Solaskideari bere ezjakintasunaz oharraraztean datza, horretarako galdera egokiak eginez.
Sokrates benetan trebea zen ironiaren aplikazioan: bere burua jakintsutzat zuena konturatzen zen ezer ere ez zekiela, Sokratesen galderen eraso zorrotza jasan ondoren. Galdera horien bidez, kontraesanetan erorrarazten zuen aurkaria; edota ezin erantzun uzten zuen.
-

Maieutika

Etimologikoki, emaginaren lana da, hau da, erditzen, mundura umeak ekartzen laguntzea. Sokratesen ama emagina zen, eta Sokratesek berak maiz esaten zuen bere lana ere erditzen laguntzea zela; baina umez erditzen lagundu ordez, egiaz erditzen laguntzen zuen. Solaskidea ustezko jakinduriaz hustu ondoren ironiaren bidez, bere barnean zituen erantzun egokiak bilatzen eta ateratzen laguntzen zion maieutika erabiliz; horretarako, galderak egiten eta erantzunak jasotzen jarraitzen zuen. Horrela, bada, egia norberaren barruan dagoela uste zuen; aurkitu baino ez dela egin behar eta, aurkitzeko, bilatu egin behar dela. Hori lortzeko bide egokiena eztabaida da. Metodo hori, bestalde, ezin da aurrera eraman idatziz, galdera berriak azken erantzunean oinarrituak baitira.

MITOAREN EZAUGARRIAK:




Mitoak
azalpenak dira. Gizakiarekin zerikusia duen guztiari esplikazioak ematen saiatzen dira.

-Dogmatikoak dira. Azalpenak ez dira zalantzan jartzen; ziurrak dira, berezko oinarri arrazionalik edo naturalik gabeak. Alegoriaz beterik daude.-

-Sinbolikoak dira, asmatutako sinboloen bidez adierzten dituzte gauzak eta gertaerak.

-Antropomorfikoak dira, hilezkorrak eta ikusezinak dira, eta horrek bereizten ditu gizakiengandik. Arbitrariotasuna da oinarri.

-Pentsamendu mitikoak: gauzak ez ziren gertatzen berezko eraren batekin, baino bai naturaz-gaindiko moduan, horregatik egiten zaigu zaila hauek ulertzea.

-Patua. Patuaren indarra erabatekoa da, jainkoak berak ere mende daudela. Patua da indar iraunkor bakarra.

Balioen hedapen-funtzioa betetzen zuten. Eguneroko bizitzan pertsona batek nolakoa izan behar zuen jainkoak pozik edukitzeko.

Entradas relacionadas: