Sokratesen maieutika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,38 KB

Susmoaren Filosofoak

Azaldutako kontzeptuek eragin handia izan zuten XX. Mendean. Hauek dira  susmoaren 3 filosofoak.

MARX:


Berak zion  gizartea bi klase sozial bateraezinetan banandua zegoela eta elkarrekin erlaziona daitezke botereagaitiko borrokoaren bidez bakarrik. Marxengandik abiatzen da gizakia eta mundu soziala ulertzeko eran erlijioak erabiltzen duen kritika egiteko. Erlijioak esentzia metafisikoa ematen dio gizakiari eta gizakia kanpoko botere baten menpe jartzen laguntzen du.

FREUD:


Berak gizakiak jasotzen ditugun sentimenduak hiru zatitan banatu zuen sentimenduak ezagutzeko modua, hori izeber batekin azaldu zuen. Goiko aldea kontzientea zen, hau da, zerbait gertatu da eta hori sentzazioren bat eman digu, gero subkontzientzia zegoen, bertan pentsatu behar dugu ea zergatik sentitzen garen modu horretan. Azkenik inkontzientzia dago eta horretarako iristeko asko pentsatu behar da eta orain dela asko gertatu zaigun zerbait sentimendu bat pisten du eta momentu batean buelta zaitzakegu burura.

NIETZSCHE:


Filosofo hau erlijioren (kristautasuna) konta zegoen, berak esan zuen erlijioa herritarrek sortu zutela agintarien kontrako matxinada bezala. Gainera Platonek kristaua zenez beraren kontra zegoen, Nietzsche ohiko moralaren kontrakoa zen.


XX eta XXI MENDEAK FILOSOFIAN:

Mende hauetan modernitatetik postmodernitaterako aldaketa gertatu zen, bakoitzak karakteristika hauek zituen:

Modernismoak esaten zuen garrantzia duen zerbait garrantzitsua da gizakiak zerbait lortu dezakeelako. Asmatu den guztiak gizakiaren bizitza (gizaki guztiak ez)  errezteko egin da, eta gertatzen den guztia subjetiboa da. Hau pentsatzen ez zutenek aprobetxatu zuten modernitateak izan zuen krisialdia, eta beraien pentsaera zabaldu zuten, Deskartesen lanekin sortu zen. Postmodernitateak, arrazionaltasun ilustratuak agindutako ez betetzearen aurkako erreakzioa da, ez baita izan errealitatean gauzatzeko iragarri duen aurrerapen,askatasun eta justizia aroa.Humanismoaren kontrakoak ziren eta arrazoiak garrantzia gehiegi eman ziola. Haiek bere proposamenak ikusten ez ziren sahiatu sistema bat ezartzen, beraiek diskurtsoan sinisten zuten (partziala eta kontingentea), normalean diskurtsoak betiko egia eta balioen azken oinarria bilatzeari kontrakoak ziren.

-Horretara iristeko erabili zuen metodoa taldeko eztabaidan oinarrituta dago, eta bi fase ditu:
ironia
eta maieutika
.

  • Ironia: Solaskideari bere ezjakintasunaz oharraraztean datza, horretarako galdera egokiak eginez. Sokrates benetan trebea zen ironiaren aplikazioan: bere burua jakintsutzat zuena konturatzen zen ezer ere ez zekiela, Sokratesen galderen eraso zorrotza jasan ondoren. Galdera horien bidez, kontraesanetan erorrarazten zuen aurkaria; edota ezin erantzun uzten zuen.

  • Maieutika: Etimologikoki, emaginaren lana da, hau da, erditzen, mundura umeak ekartzen laguntzea. Sokratesen ama emagina zen, eta Sokratesek berak maiz esaten zuen bere lana ere erditzen laguntzea zela; baina umez erditzen lagundu ordez, egiaz erditzen laguntzen zuen. Solaskidea ustezko jakinduriaz hustu ondoren ironiaren bidez, bere barnean zituen erantzun egokiak bilatzen eta ateratzen laguntzen zion maieutika erabiliz; horretarako, galderak egiten eta erantzunak jasotzen jarraitzen zuen. Horrela, bada, egia norberaren barruan dagoela uste zuen; aurkitu baino ez dela egin behar eta, aurkitzeko, bilatu egin behar dela. Hori lortzeko bide egokiena eztabaida da. Metodo hori, bestalde, ezin da aurrera eraman idatziz, galdera berriak azken erantzunean oinarrituak baitira.


Entradas relacionadas: