Soinua eta Argiaren Ezaugarriak eta Lupa-Mikroskopioaren Funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en con un tamaño de 2,4 KB

Soinua eta argia: Antzekotasunak eta ezberdintasunak

Antzekotasunak: Soinua eta argia uhinak dira eta, beraz, espazioan zehar hedatzen den energia dira. Uhinek izaeraren berezko fenomenoak aurkezten dituzte: islapena, errefrakzioa, difrakzioa, interferentziak...

Ezberdintasunak

  • Bibrazioa eta hedapen-abiadura: Luzetarako uhinek norabide berdinean bibratzen dute, baina zeharkako uhinen norabideak elkarren arteko perpendikularrak dira.
  • Polarizazioa: Luzetarako uhinak ezin dira polarizatu; zeharkako uhinak, aldiz, polarizatu ahal dira (zirrikitutik pasatzen den bibrazio-norabidea zirrikituaren norabidekoa izango da).
  • Ingurune materiala: Luzetarako uhinek ingurunea behar dute higitzeko; ez dira hutsean hedatzen. Zeharkako uhin batzuek ingurunea behar dute, baina beste batzuek (argiak, esaterako) hutsean ere hedatu daitezke.
  • Izaera: Luzetarako uhinak mekanikoak dira (masadun partikula bibrakorrak). Zeharkako uhinak, aldiz, mekanikoak edo elektromagnetikoak izan daitezke (azken horietan ez dago masadun partikularik).
  • Jokaera: Luzetarako uhinek beti uhin modura jokatzen dute. Zeharkako uhinek, berriz, uhin eta partikula jokaera bikoitza izan dezakete.

Lupa eta mikroskopio bakuna

Lupa lente konbergente bat da eta eratzen den irudia handiagoa, birtuala eta zuzena da. Objektu txiki bat zehaztasunez ikusteko, normalean begirantz hurbiltzen dugu, baina puntu hurbilak ikusteko ahalmena mugatzen du. Horregatik erabiltzen dugu lupa, objektua puntu hurbila baino gertuago kokatu dezakegulako.

Ezaugarri teknikoak

  • Objektuak distantzia fokalaren barruan egon behar du.
  • Objektua ikusteko, begia lentearen atzealdetik hurbil jarri behar da.
  • Irudiaren eraketa: Fokuaren distantzia bikoitzera jarri objektua, bota izpi paralelo bat f2-tik pasatuz, eta beste marra bat objektuaren puntatik O-ra; atzekaldetik marra diskontinuak elkartzen diren lekuan sortuko da irudia.

Handitze-ahalmena

Objektua lupaz ikustean dagokion angelu bisualaren (φ) eta objektua puntu hurbilean luparik gabe ikustean dagokion angelu bisualaren (φ₀) arteko zatidura da.

Formulak:

  • Handitze-ahalmena = φ / φ₀
  • φ = tg φ = y / f
  • φ₀ = tg φ₀ = y / distantzia

Entradas relacionadas: