Sistema trifasiko izar eta triangelu

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,28 KB

MOTORE
ASINKRONOA (Indukzio-motorea):
Motore hauek ia abiadura konstantea dute; Abiadura sinkronoa baino zerbait txikiagoa: n ns. Motore Sinkronoak baino askoz merkeagoak direnez, gehienetan motore asinkronoak Erabiltzen dira. Motore merkeenak, gogorrenak eta mantenimendu txikiena behar Dutenak dira. Horregatik makinetan erabiltzen diren motoreetatik % 90 Asinkronoak dira.

ESTATOREA:


Estatorean Hiru harilkatu (U – X; V – Y; W – Z) ipintzen dira. Harilkatu bakoitza 180° Elektrikora dauden bi arteketan sartzen da, eta harilek berriz, elkarrengandik 120° elektrikora egon behar dute. Motorean harilak zein gunetan sartu behar Ditugun jakiteko, gradu mekanikoak bilatu behar ditugu: θmek = θelek/p Adibidez: polo-pare batentzat: p = 1: θmek = θelek. Harilak hiru Faseko tentsio-egituratik elikatzen dira. Tentsio hauek motorearen hariletan Hiru faseko beste korronte-
Egitura bat sortzen dute: I = V/Z. Korronte Bakoitzak harilean fluxu bat sortzen du (korrontearekin fasean dagoena) eta Horrela hiru fluxu sinusoidal denboran eta espazioan 120° elektriko Lekualdaturik daude motorean.
Beraz, haril bakoitzean denboran zehar Aldatu egiten den fluxua dugu. Ampereren legearen ibilbidea haril bakoitzean Eginez, harileko fluxuak une ezberdinetan (t1, t2, t3) Dituen balioak koordenatuetan ipinita, A1.3 irudia lortzen da.

M.ASIN: TENTSIOA:


Harileko tentsioak (Vh) erabakitzen du zenbateko fluxua egongo den makinan. Hau Asetasun-ukondoan aukeratzen da. Beraz, tentsio bakarra dugu egokia eta honi Harilaren tentsio izendatua deritzogu (Vh–n).Motorearen 3 Harilak bi eratara konekta daitezke: izar-eran eta triangelu-eran, eta harilera Beti tentsio izendatua joatea nahi badugu, konexio bakoitzean sareko tentsio Ezberdinak behar ditugu.

M.ASIN: KORRONTEA:

Hariak erre gabe eraman Dezakeen korronte handiena, hariaren lodierak erabakitzen du. Korronte horri Korronte izendatua deritzo (In), baina fabrikatzaileak lineako Korronte gisa ematen du. Beraz, konexioaren arabera sareko bi korronte azaltzen Dira. Adibidez, In = 10 A bada, sarean izar konexioan Isar = 10 A eta triangeluan Isar = -3 x 10 = 17 A daude eta plakan honela agertzen dira:
Δ / Y, 17 / 10 A

ERROTORREA:


Errotorean beste hiru haril estatorean Bezala banatuta daude, baina hauei tentsioa sartu ordez, zirkuitulaburrean Konektatzen dira. Motoreak ardatzean momentua emateko, errotoreko eta Estatoreko polo-kopuruak berdina izan behar du. Bi errotore-mota daude: urtxintxa-kaiolazko Errotorea eta errotore harilkatua
.
Errotorearen Abiadura mekanikoari, radianetan emanari, Ω deituko diogu eta Estatoreko eremuaren abiadura sinkronoari, radian mekanikotan emanari, Ωs.
Errotorea, abiadura sinkronoa baino geldiago doanez, Bertako eroale batek estatoreko eremu birakaria
Ωs Ω abiadura Mekanikoan ikusten du.




Entradas relacionadas: