Sistema optikoa eta begi globoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,84 KB

LUPA Lupa lente konbergentea da, objektua berez duena baino tamaina handiagoan ikustea Ahalbidetzen duena. Tamaina txikiko objektu bat zehaztasunez ikusteko, begirantz hurbiltzen dugu, erretinan Eratutako irudia handiagoa izan dadin. Izan ere, puntu hurbilaren existentziak mugatu Egiten du objektua nitido ikusteko ahalmena. Luparen bidez objektua puntu hurbila Baino hurbilago koka dezakegulako.IRUDIAREN ERAKETA LUPAREKIN Objektua lentearen eta fokuaren artean kokatzen bada, lortutako irudia alegiazkoa, Zuzena eta objektua baino handiagoa izango da. Objektua ikusteko, begia, lentearen Atzealdetik fokua eta lentearen artean jarri behar da.HANDIPENA Luparen handipen-ahalmena honako bi angelu hauen arteko zatidura da: batetik, Objektua lupaz ikustean dagokion angelu-bisuala, φ, eta bestetik, objektua puntu Hurbilean jarriz luparik gabe ikustean dagokion angelu-bisuala, φ0. Objektua F1 fokoan kokatzen bada, irudia infinituan eratzen da eta begia lasaiturik dago, Beraz, egokitzapenaren premiarik gabe.


ARGAZKI-KAMERA Argazki-kamera irudiak atzemateko tresna optiko bat da. Sistema optiko batek eta Hartzaile fotosentikor batek osatzen dute. Sistema optikoa (OBJEKTIBOA), objektuaren Irudi erreal eta alderantzikatua hartzailearen gain proiektatzeaz arduratzen da. ARGAZKI-KAMERAREN ELEMENTUAK Argazki kameraren funtsezko elementuak hauek dira: • Gorputza: funtsean kamera iluna da. Atzealdean, objektuaren irudi erreal eta Alderantzizkoa eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra ipintzen Da.• Objektiboa: objektuek islaturiko argia biltzen duen sistema konbergentea da. Kasurik sinpleenean lente konbergente bakarra da. Objektibo on batek akatsik Gabeko irudia sortu behar du, eta fokatze-sakonera handia izan behar du. Fokatze-sakonera objektuak aldi berean fokatu ditzakeen punturik hurbilenaren Eta urrunenaren arteko distantzia da. • Bisorea: honekin irudia enkoadratu egin daiteke, nahi den zatia filmean Inpresionatuta gera dadin. • Obturadorea: dispositibo horren bidez esposizio-denbora kontrola daiteke, hau Da, argia pelikulara iristen dagoen denbora tartea. • Diafragma: elkarren gainean ezarritako xaflatxo metalikoen eraztun bat da, eta Objektiboaren diametro eraginkorra erregulatzeko balio du, eta, ondorioz, Filmera iristen den argi kantitatea. • Kliskagailua: kliskatzean, argazkia ateratzen dugu. Denbora konkretu batez Ireki egiten du obturadorea, horrela, kanpotik argiak filma inpresiona dezan.FUNTZIONAMENDUA Argazki kameraren eta giza begiarenaren funtzionamendua antzekoak dira. Objektiboak Begiaren kristalinoaren funtzioa betetzen du, diafragmak irisarena, kamera ilunak Esklerotikarena eta film sentikorrak erretinarena. Baina argazki kamerak irekiera-angelu Oso handia du fokaturik, begiarena baino handiagoa, eta horri esker, ikusi-eremu Handiagoa hartzen du.Objektuen fokatzea lortzeko, lentearen eta pelikularen arteko distantzia doitu egin behar Da, argazkia egin nahi zaion objektuaren irudia film sentikorrean eratzeko moduan. Kameran sartzen den argi kantitatea, argiztapen-denboraren bidez eta diafragmaren Irekieraren bitartez erregulatzen da.

BEGIAREN DESKRIBAPENA Giza begia dioptrio esferiko batez eta lente batez (kornea eta kristalinoa, hurrenez Hurren) eratutako sistema optikoa da. Sistema optiko honek objektuen irudi errealak eta Alderantzikatuak sortzen ditu erretinan. Begiaren itxura 2,5 cm inguruko diametroa duen Esferarena da gutxi gorabehera, esklerotika deritzon Mintzaz inguratua; hau gardena da aurrealdean eta Kornea deitzen zaio. Argiaren sarrera begian iris deritzon diafragma batek Erregulatzen du eta honek irekidura zirkular bat du, begi Ninia (pupila) deritzona. Irisaren atzean eta berau Ukitzen duela lente konbergente biganbil bat dago, Kristalinoa, eta konbergentzia aldakorra dauka muskulu Ziliarrei esker. Hauek kristalinoaren aurpegien Kurbadura handiagotzea edo txikiagotzea eragiten dute. Kornearen eta kristalinoaren artean likido bat dago humore urtsua deritzona. Kristalinoaren atzean, begi globoa betez, beste likido bat dago; humore beirakara. Bi Humore hauen errefrakzio indizeak ia berdinak dira (n=1,34), kristalinoarena zerbait Handiagoa izanik (n=1,437). Argi izpiek, kornea, umore urtsua, kristalinoa eta umore beirakara zeharkatu eta Erretinan erasotzen dute. Erretina begiaren barruko estalkia da eta bertan konoak eta Bastoiak deritzen zelula hartzaileak daude, hauek argiarekiko sentikorrak direlarik. Zelula hauek nerbio optikoari konektaturik daude eta honek garunera bidaltzen ditu Nerbio seinaleak. Kono eta bastoien banaketa ez da uniformea erretina osoan zehar. Badago 0,25 mm-ko Eskualde txiki bat, fobea deritzona, non bertan konoak bakarrik agertzen dira; hau da Erretinaren zatirik sentikorrena. Objektu bati begiratzen diogunean, begiak objektuaren Irudia eremu horretan eratzeko moduan enfokatuko du. IRUDIEN ERAKETA Begiak lente konbergente bat bezala jokatzen du eta objektuen irudi errealak eta Alderantzikatuak sortzen ditu erretinan.Objektuei dagokienez, ikusten dugun tamaina, erretinan eraturiko irudiaren tamainaren Araberakoa da: objektua zenbat eta hurbilago egon, orduan eta handiago izango da Irudia; eta zenbat eta urrunago egon, irudia txikiagoa izango da. BEGIAREN EGOKITZAPENA ETA PUNTU HURBILA Distantzia ezberdinetan dauden objektuak enfokatzeko kristalinoan ematen den Distantzia fokalaren aldaketari deitzen zaio egokitzapena. Muskulu ziliarren eraginez Gertatzen da. Objektua begitik urrun dagoenean muskulu ziliarrak Lasaitu egiten dira eta lentea (kristalinoa) mehetu Egiten da. Kristalinoaren fokua erretinan kokatzen da Eta irudia bertan sortzen da. Gure begia, normalean Infinituan fokaturik dago. Objektua begira gerturatzen badugu eta kristalinoak ez badu bere distantzia fokala Aldatzen irudia nahasia ikusten da ez baita erretinaren gainean enfokatzen, atzerago Baizik. Objektu hurbil batean fokatzeko, gihar zilarrak Uzkurtu egiten dira, era horretan kristalinoaren forma Aldaraziz, esferikoagoa bihurtuz, eta kurbadura Erradioa eta distantzia fokala txikiagotuz. Horrela Irudia erretinaren gainean enfokaturik geratzen da. Baina egokitzapenak muga bat du: objektua begira gerturatzen badugu, distantzia Batetik aurrera ez dugu bere irudia garbi nabarituko. Begiak argi enfokatzen duen Punturik hurbilenari puntu hurbila esaten zaio. Distantzia hau pertsona batzuetatik Beste batzuetara eta adin ezberdinen arabera aldakorra izaten da. Gazte baten kasuan 25 Cm-koa izaten da gutxi gora behera. Bestalde, urruneko puntua, pertsona batek objektuak argi bereizten dituen distantzia Maximoari deritzo. Begi normalaren kasuan infinituan dago puntu hori.

MIOPIA Begi miopeak ondo fokatzen ditu objektu hurbilak; ez, ordea, urrun daudenak. Hots, Urruneko puntua distantzia finitura dauka. Ondorioz, begi miopeak ezin ditu puntu Hori baino urrunago dauden puntuak garbi ikusi. Arazo hori sistema optiko konbergenteegia delako eta begi-globoa luzeegia delako Gertatzen da; horregatik, begia lasaiturik dagoenean, irudiak ez dira erretinan eratzen, Aurreko puntu batean baizik. Miopia zuzentzeko lente dibergenteak erabiltzen dira. Lente horietan errefraktatzean, Izpiak ardatz nagusitik urruntzen dira, eta horri esker kristalinoak erretinan fokatu ahal Du. Miopian (edo ikusmen-laburtasunean), Objektu baten irudia erretinaren aurrean Eratzen da (a). Lente dibergente batez Zuzenduta, argi-izpiek objektuaren irudia Erretinan sortzen dute (b). HIPERMETROPIA Begi hipermetropearen hurbileko puntua normala dena (25 cm inguru) baino urrunago Dago. Kasu honetan, kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea, edo begi-globoa Laburregia da; horregatik, irudia erretinaren atzean eratzen da eta ikuspegi lausoa Sortzen da. Hipermetropia lente konbergenteak erabiliz zuzentzen da. Lente hauetan Errefraktatzean, izpiak hurbildu egiten dira ardatz nagusira eta irudia erretinan eratzen Da. Hipermetropian, objektu baten irudia Erretinaren atzean eratzen da (a). Lente Konbergente batez zuzenduta, argiizpiek Objektuaren irudia erretinan Sortzen dute (b). PRESBIZIA Ikusmen edo bista nekatua deritzo eta hurbileko puntuaren urrunketan datza. Normalean, adinean gora egitean, kristalinoaren malgutasunaren galeraren kausaz, Begiak egokitzapena lortzeko gaitasuna galtzen du. Ondorioz, hurbil dauden Objektuak ezin dira garbi ikusi. Akats hau zuzentzeko, lente konbergenteak erabiltzen Dira. ASTIGMATISMOA Akats hau agertzen da kristalinoa edo kornea erabat esferikoak ez direnean. Horrelakoetan, objektu puntualek ez dute irudi bakarra sortzen: irudiak lerro Laburrak bihurtzen dira. Horregatik begi astigmatiko batek ezin ditu garbi bereizi zuzen Paraleloak, txirrindu baten gurpilen erradioak,…eta abar. Norabide Perpendikularretan kurbadura-erradio desberdinak dituzten lenteak erabiliz Zuzen daiteke.

Entradas relacionadas: