Sinbolismoa euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,67 KB

Lan poetiko berritzailea


. Gabriel Arestik olerkiari zor dio, batez ere, bere ospea. Hasieran sinbolismoa landu zuen; bide horretatik iritsi zen bere lehen poesia-liburua: Maldan Behera (1959). Hainbat idazle eta pentsalari atzerritarren eragina nabari da liburuan (Nietzsche,

Elliot). Poesia zail eta konplexuko obra da, zentsura handiko garai bati dagokion bezala.


Urte haietan, ordea, Arestik Blas de Otero poeta bilbotarra ezagutu zuen. Otero, Gabriel Celaya gipuzkoarra bezala, poesia soziala lantzen ari zen gazteleraz 50eko hamarkadan zehar, eta Arestik ere bide horri ekin zion ordutik aurrera. Bide berri horren lehen emaitza Harri eta herri poesia-liburua izan zen (1964): horren bidez abiatu zen euskarazko poesia soziala, eta horren bidez berritu zuen bilbotarrak euskarazko olerkigintza. Honako hauek dira Arestiren poesia sozialaren ezaugarriak:




Olerkien bidez, diktadura sufritzen ari zen herri isilduaren ahotsa izan nahi zuen:
gizarte mailako bidegabekeriak salatu, alegia. Zentsurak prosa bidez esaten uzten ez zuena poesiaz baliatuz adierazi nahi zuen. Poesia, beretzat, kontzientziak kolpeka esnatzeko balio zuen tresna zen.


-Gutxiengo kultutik urrundu eta gehiengo arruntetik hurbil zegoen estiloan idazten saiatu zen. Zuzena, erraza eta sinplea.


-Gai batzuk etengabe errepikatu zituen:
egia, justizia, bakea, askatasuna…


-Sinboloen garrantzia handia da oraindik
: Harria, adibidez, Historiaurreko balizko euskal gizarte zoriontsuaren sinbolo da.


-Forma aldetik, neurri eta errima jakinik gabeko poema libreetara jo zuen sarritan.


-Euskarari dagokionez, euskara ikasteko alde bateko eta besteko idazleen lanak erabili zituenez, sortu zuen eredua geroko euskara batutik oso hurbil

zegoen. Euskara batuaren aitzindarietako bat izan zen, euskaldunberria izanik.


Poesia sozialaren bidetik beste hainbat olerki-liburu sortu zuen poeta bilbotarrak: Euskal Harria, Harrizko Herri hau eta Azken Harria.


Antzerkigile ere bai. Gaina olerkiari esker jo zuen arren, ez zen poeta hutsa izan. Itzulpen ugari egiteaz gain, Arestik antzerkia ere landu zuen, eta ez nolanahi. Teatroa berritzen saiatu zen, euskal tradizioa eta Europako korronte garaikideak nahasiz. Antzerki-talde gazteak bultzatu zituen, eta horretaz gain sei antzezlan idatzi ere bai (Beste mundukoak eta zoro bat, adibidez).


Nahiz eta bere hainbat iritzik eta haiek defendatzeko ahalegin sutsuak polemika

askoren erdian jarri, gaur egungo olerkariengan arrasto sakona utzi du, eta

euskal idazle garaikiderik ezagunenetakoa da.

Entradas relacionadas: