Sinapsi kimikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,65 KB

Transmisio elektrikoa:
Nerbio bulkada neuronan zehar hedatzen da, uhin elektriko baten moduan, mintzeko potentzial elektrikoan hainbat aldaketa egiten direlako.  
Pausagune potentziala Zelula atsedenean dagoenean, kinadarik jasotzen ez du, karga negatiboak mintzaren barnealdean, erradikal organiko negatiboengatik eta Cl- ioengatik. Kanpoaldean karga positiboak Na+ ioien kontzentrazioagatik. K+ ioiak barnean badaude ere, ez dira nahikoak izaera negatiboa orekatzeko. Mintza polarizatuta dagoela eta mintz potentzial negatiboa duela esaten da. -70 mV-ra inguratzen da.  Pausagune potentziala Na+/K+ ponpa bezala ezagutzen den garraio aktibo sistema bati esker mantentzen da, ATP gastatuz (garraio aktiboa , gradientearen contra): Na+ kanporatuz eta K+ barneratuz (3 Na+ eta 2 K+) Akzio potentziala Mintzak kinada bat jasotzen duenean,kargen banaketan alderazketa bat eragiten. Pausagune potentzialean ia +30mV-ra pasatzen da. Gertatzen dena: Na+/K+ ponpak funtzionatzeari uzten dio eta Na+ ioi-mordo bat sartzen dira gradientearen alde. Horrek karga positiboak areagotzea barnealdean ekartzen du. Berehala K+ ioiak atera eta aldi berean Na+ ioien sarrera geldiaraziz doa , hasierako egoera berrezartzen den arte: birpolarizazioa gertatzen da.. Aldaketa horiek guztiak mintzaren puntu batean une jakin batean gertatzen dira. Bulkadaren garraioa: Kinada denboran eta neuronaren mintzean zehar transmititzen da. Kinada norantza bakar batean hedatzen da. Despolarizazio-uhin bat sortuz doa, negatiboa kanpoaldean eta positiboa barnealdean, eta haren ondotik, hasierako birpolarizazio-egoera berrezarriz doa.Transmisio kimikoa:Sinapsi elektrikoak:
Neuronak oso hurbil daude.  Ioiak doaz neurona batetik bestera proteinen (konexinak) bidez.
Sinapsi kimikoak: Neuronen arteko tartea gutxi gora behera 200 angstromekoa. Nerbio bulkada neurona presinaptikoan barrena axoiaren muturreraino iristen da. Hemen "neurotransmisoreak" izeneko substantziak askatzen dira eremu sinaptikora. Neurotransmisoreek tarte hori zeharkatzen dute eta neurona postsinaptikoaren dendritari lotzen zaizkio, beste nerbio-
Bulkada bat eraginez.
Sinapsi baten elementuak:Sinapsi aurreko eremua: axoiaren amaierako eremua da, bertatik iristen da nerbio bulkada. Neurotransmisoreak besikula sinaptikoen barnean daude, hauek sinapsi aurreko axoien muturretako botoietan daude kokatuta. Sinapsi osteko eremua: Nerbio informazioa jasotzen duena, hurrengo neuronaren dendrita eremua da.

Arraildura sinaptikoa

Bi eremuak bereizten dituen espazioa da.


Entradas relacionadas: