Simone de Beauvoir: Genero-identitatea eta gizarte-rolak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,65 KB
Simone de Beauvoir eta eraikuntza soziala
Simone de Beauvoirren arabera, emakumeak gizartean duen identitatea eta betetzen duen papera ez dira biologiaren edo naturaren araberakoak, bizi den testuinguru kultural, sozial eta politikoaren araberakoak baizik. Txikitatik atxikitzen zaie kulturari moldatutako emakume-eredu bat, hura betetzera behartzeko asmoarekin, genero-estereotipoak abiapuntu hartuta. Simonen baieztapen honen bidez, desafio egiten dio genero-berdintasunaren aldeko borrokari.
Rolak eta erabakitzeko askatasuna
Honen alde esan dezakegu ez dagoela arrazoirik emakumea esleitzeko edo behartzeko gizartean rol jakin batzuk betetzera. Beraz, ez lirateke existitu behar emakumeak bete behar lituzkeen eginkizun espezifikoak. Gainera, honen eraginez, emakumeak gizonaren itzalean bizi izan dira, urteetan zehar gizonari emakumeari baino erabakitzeko askatasun gehiago eman zaiolako. Hortaz, bakoitzak bere nortasuna garatzeko edo bizitzan nahi duena aukeratzeko eskubidea izan beharko luke.
Gaitasunak eta gizarte-mugak
Izan ere, norbanakoaren gaitasunak definitzeko, honako kontzeptu hauetan oinarritu beharko ginateke:
- Hizkuntza
- Esperientzia
- Genetika
Eta ez gizarteak ezarritako genero-estereotipoetan. Gizartean, sarritan, sexuaren eraginez hainbat aukera murriztu izan dira; adibidez, lanbide mota batean lan egiteko aukera ukatu da. Honen adibide izan daiteke emakumeak ezin duela suhiltzailea izan, baizik eta etxekoandrea izan behar dela.
Biologiaren eta kulturaren arteko eztabaida
Hala ere, gizartean dituzten ezaugarri eta roletan eragina izan dezaketen desberdintasun biologiko eta genetikoen ebidentzietan jar dezakegu arreta. Ingurune sozial eta kulturalak garrantzi handia du izaera eta genero-portaera eratzeko, baina biologiak ere zeregin garrantzitsua du. Adibidez, gizonen eta emakumeen arteko hormona-desberdintasunek eragina izan dezakete garapen fisiko eta emozionalean.
Adibide argi bat indar-desberdintasuna da. Argi dago gizonak indar handiagoa duela biologikoki (emakumea fisikoki lotuta dagoenean izan ezik). Beraz, gizon batek gaitasun handiagoa izan dezake zenbait gauzatarako, eta emakumeak ez du gaitasun nahikoa horretarako. Azken finean, naturala da eta ezin da ukatu.
Ondorioa: Norbanakoaren askatasuna
Nire ustez, pertsona bati ezin zaio mugarik ezarri. Zure nortasuna aukeratzeko eskubidea izan beharko zenuke. Inork ez luke kultura-ikuspuntuetan oinarritu behar bere etorkizuna osatzeko. Hau da, emakumeak ez du zertan etxekoandrea izan behar gizarteak emakume gisa ikusteko.