Sezesio gerra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,98 KB

Hegoaldeko idazleak

Iparraldeak bezala, astindu ederra hartu zuen Hego Euskal Herriak ere XIX. Mendean. Gatazka, gerra, borroka eta altxamenduen sasoia izan zen. 

Euskal Herriko foruen arazo konpongaitza zegoen pil-pilean. 

Industria iraultzak eragindako marko ekonomiko berriak estatu mailako merkatua eskatzen zuen. Haize modernoagoak datoz, Bizkaira eta Gupuzkoara batik bat. Eskola doakoa, eta derrigorrezkoa bihurtzen da, gaztelania hutsean. 

Foruak erabat kendu aurretik beste gerratze latz bat jasan behar zuten Hegoaldeko lau probintziek 1872tik 1876ra bitartean: Azken Karlistaldia. Gerra haren bukaerarekin ezabatu ziren foruak betiko.

Prosa erlijiosoa

  1. Bizkaieraz

Mendearen hasiarekin batera idazle pilatxoa hasiko zaigu Bizkaian eliz liburuak argitaratzen: Joan Antonio Mogel (1745-1804), Pedro Antonio Añibarro  (1748-1830) eta Joan Jose Mogel (1781-1849)

Bizkaierak indar handi samarra hartuko du, euskalki literario giza finkatzeraino.

Prosa ez erlijiosoa

Elizgizonek egindakoak izan arren, zuzenean erlijioarekin zerikusirik ez zuten. Interesgarrienetakoa J. Antonio Mogel erretorearen Peru Abarka dugu. Nobela izatera iritsi gabe, baserritar baten eta kaletar baten arteko pasadizoak kontatzen zaizkigu elkarrizketa luze baten bitartez. Gehien hitz egiten duena Peru baserritarra da, ia beti Maisu Juan barbero-sendagile baina hizkera dotore eta bizikoa da eta garai hartako gauza askori buruzko informasio iturri paregabea. 

Bizenta Mogel,euskal letretan azaltzen zaigun lehenbiziko emakume garrantzitsua, argitaratu ahal izan zuen hogeita bi urte zuelarik, Ipui Onak (1804) izeneko liburua, Esoporen berrogeita hamar alegia gipuzkera txukunera egokituz.

Joan Antonio Mogel berak fabula pila bat moldatu zuen bertsotan, Mogeldarrek gipuzkeraz idatzi zituzten fabulak.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Industria iraultza