Sezesio gerra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,11 KB

Zein dira faszismoaren faktoreak? Lehen mundu gerraren ondoren zabaldu ziren, eta Gerra handiko helburu nazionalistak eta militaristak izan zituen sorreran: Gizartearen parte hartzearen erreakzioa izan ziren, iraultza sozialen aurka: Errusiako iraultzaren zabalkundeari eta langile klasearen indarrari beldurra zion harena.

Aipatu faszismoaren ideia nagusiak:

Ez zeukaten ideia sail egituraturik, alabina, denek partekatzen zituzten printzipio komun batzuk, hala nola nazionalismo erradikala, politika inperialista bultzatzen baitzuen

Borondateari eta instintuari ematen zioten lehentasuna. Emozioa, bitalismoa eta irrazionaltasuna goraipatzen zituen.

Mugimendu haiek printzipio maskulinoa azpimarratzen zuten eta gaztedia goraipatzen zuen aldaketa sozialaren tresna gisa.

Gizarteko zein taldek babesten zuen faszismoa?

Erdi mailako klasea izan zen euskarri nagusia, enplegatuek, funtzionarioek eta autonomoek babesten zuten gehienbat

Goi mailako burgesia, hasieran askorik gustatzen ez bazitzaion ere estatuari zegokion interbentzionismo ekonomikoa. Azkenean alde agertu zen, abantailak ematen zizkion eta.

Armadaren sektore bat, gudari ohiak.

Zer eratu zituen Mussolinik eta zein zen haien aurreneko ekimena? Fasci di combattimento izenekoak eratu zituen, ideologiaz gabeturiko eta balio militarrez hornituriko herrien bandak. Langileen eta nekazarien kontra gogor borrokatzea zen haien aurreneko ekimena.

Zein ziren kantzilerrak egindako aldaketa garrantzitsuenak?

Botere betearazleak bere eremua handitu zuen, funtzio legegilearekin.

Alderdiak eta sindikatuak legez kanpo utzi ziren, eta haien ordez alderdi nazia eta Alemaniar Lan Frontea ezarri ziren.

Federalismoa deuseztatu egin zen eta gobernadore naziak ipini ziren probintzietan.

Beren betekizunetatik apartatu zituzten nazismoaren aldekoak ez ziren funtzionarioak.

Zer zen Gestapo eta zer egin zuen? Estatuko polizia sekretua zen, SSen kontrolpean zegoena. Pertsekuzio politikoa oposiziomo kide guztiengana ailegatu zen, baita Alderdi Nazira berera ere.

Zer zen tximisten Gerra? 1940ko maiatzean, Alemaiak erasoaldi bizkor bat egin zuen herbehereen eta belgikaren kontram bitarteko motordunak, blindatuak eta airezkoak baliatuz. Erasoaldi harri tximisten gerra deitu zitzaion.

Azaldu Ingalaterrako Gudua: Alemaniar abiazioak gogortasunez bonbardeatu zituen Ingalaterrako hiriak, Erresuma Batua errenditzeko xedearekin, hura baitzen Alemaniaren aurka jarraitzen zuen bakarra. Biztanleria zibilak eutsi egin zien alemaniar erasoei eta 1941eko maiatzean bukatutzat eman zen.

Azaldu Bizargorri operazioa: Sobiet Batasunaren kontrako ustekabeko erasoa izan zen, bi potentziek elkar ez erasotzeko ituna zuten arren. Udazkenean, alemaniar tropek Leningrado setiatu, ukrania okupatu eta Moskutik hurbil iritsi ziren. Sobietarrek lurrak hondatu eta Fabrikak lekualdatu zituzten, alemaniarrek ez baliatzeko. Udaberrain, petroleo putxuak eskuratu nahian, Stalingrado setiatu zuten.

Entradas relacionadas: