Sezesio gerra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,11 KB

HISTORIOGRAFIA


Historiari buruzko idatzien eta berauen iturrien azterketa bibliografiko eta kritikoa da. Historialariak gertakariak kontatu, arrazoiak ikertu eta ondorioak aztertu behar ditu. Ikuspegi estilistikotik, historiako lan batek literatura lana izan behar du. Horrez gain, historiak gizakia bere portaera hobetzeko balio behar du (“Magistra Vitae”). Lehenengo iturriak, taulatxo batzuk ziren non Pontífice Maximoak eginkizun garrantzitsuenak apuntatzen zituen. Garai honetako lehen historialaria Katon izan zen, soilik latinez idazten zuena, grekoari aurre egiten. Ez ditu bakarrik Erromaren jatorriak azaltzen, Italiako herriak ere aipatzen ditu bere testuetan. Hori gutxi balitz bezala, Katonentzat historien protagonistak herriak berak ziren, eta historia sozialak kontatzen zituen. 

Estiloari dagokionez, Ciceron izan zen historiografiaren oinarriak ezarri zituena (“Opus Maxime oratorium”), eta Erroma garaian historialariek erabili zutena.






Tito Livio:

Tito Livio 64. Eta 69. Kristo aurreko urteen artean jaio zen  eta hil zen Kristo osteko 7.Urtean. Bere bizitza literarioa Pax Augustako  soziopolitikoan garatu zen, eta latineko literatura Virgilio, Horacio eta Ovidiorekin bat etorri zen. Berak proposatzen du Erromako historia kontatzen, eta 142 liburu egin zituen, baina gaur egun argitaratuta daudenak  l, lll, lV. Eta V. Hamarkada hasiera dira. Tito Livio politikako partidari bat da, eta bere obrarik ospetsuena Ab urbe condita libri da, “Opus Maxime Oratorium” ideala jarraituz, baina berak Erromako herriari bakarrik garrantzia ematen zion. Bera nazionalista zen. Bere istorioak dramatismoa exijitzen zuten eta batzuetan komikoa ere sartzen zuen. Bere diskurtsoengatik famatua da.

Azkenik, bere hizkuntza aurrerakuntzak izan zituen Ciceron edo Cesar-ekin erlazionatuta, baina bere ideia nagusia “urbanitas” (hirian erabilitako hizkuntza landua) zen.








Tácito:

P. Cornelio Tácito, zaldun familiatik zetorren eta bikaineko mintza-hezkuntza jaso zuen. Bere kontakizunen artean, soilik lotsagarriak eta odoltsu garaikoak mantendu dira gaur egun, horregatik bereganako ezezkor ideia dugu. Bere obra aipagarrienak dira Historias (69 d.K. Eta 96 d.K artean) eta Anales(Augustoren heriotzatik eta Nerónen heriotza bitartean), non ikasketa psikologikoetan oinarritzen ziren. Idatzitako gaiei buruz informazio asko zituen, eta merezimendu handia zuen bere lana, informazio horretatik abiatuta, modu objektiboan antolatzen zituen historiak. Nahiz eta bere estiloa serioa izan, bizitasunez eta grinaz beterik dago, erretratu psikologikoak eta eszena dramatikoen deskribapena egiten artista bat delako.Bere hiztegia oso zabala zen(arkaismoak,neologismoak...)eta esaldien joskera oso laburra eta zehatza.





Salustio:

Gaio Salustio Krispo (Amiterno, Antzinako Erroma, K.A. 86 - K.A. 35) historialaria eta politikaria izan zen. K.A. 50. Urtean Erromako Senatutik bota zuten, baina Zesarren laguntzarekin berriro onartu zuten. Zesar Afrikara joaten lagundu zion eta Numidiako gobernari izan zen. Ondasun asko eskuratu zituen eta estatuaren kontura aberastu zelako salatu zuten, baina berriro ere Zesar haren alde atera zen eta ez zuten zigortu.Lan nagusiak: De Catiliniae coniuratione; Bellum Iugurthinum (Jugurtaren aurkako gerra, Gidor Bilbaok euskaratua); eta Historiae, osorik gorde ez dena.De Catiliniae coniuratione lanarekin gertaerak urtez urte azaltzeko tradizioa alde batera utzi eta bere garaiko historiako gertaera bat azaltzen du, 63-62 urte-bitarteko altxamendua, hain zuzen ere. Bellum Iugurthinum lanean historia laburtzeko gaitasun handia erakusten du Salustiok. Historiae lana 40-35 urte-bitartean idatzi zuen; Silaren heriotzarekin hasi eta Ponpeioren Gerra arteko historia biltzen du horretan. 




J. César:

Gaio Julio Zesar Erroman jaio egin zen k.A.100. Urtean eta hil egin zuten k.A. 44. Urtean. Bere bizitzari dagokionez, jaiotzez aristokrata zen eta inteligentzia oso bizia zuen. Bere pasioa politika zen eta horren ondorioz, Hispaniako administrazioarekin eta Galia gobernuarekin egin zen. Gainera, Erromako diktadore boteretsuenetariko bat izan zen.

Dena dela, Zesar bi obra nagusi idatzi zituen bere esperientzia pertsonaletan oinarrituta. Hau da, informe pertsonal batzuk kronologikoki ordenatuta bere abenturak eta bizipenak kontatzen zituztenak. Bere obra aipagarrienak eta historia arloan garrantzitsuenak,Commentarii de bello Gallicoeta Commentarii de bello civilidira. Hau guztia gutxi balitz, Zesar narratzaile oso ona zen eta bere komentarioetan beti esentzialera jokatzen zuen.




ANTZERKI ERROMATARRA


Antzerkia arte eszenikoa da non publikoaren gainean istorioak kontatzen dira antzezpen baten bidez. 

Bertsoz jositako antzerkia, Erroman oso azkar sartu zen, geroago ia guztiz desagertzeko. Festa ofizialetan erabiltzen zen gehien bat antzerkia.  Antzina, antzokiak egurrezkoak ziren baina gero harriz eraiki ziren, 20.000 ikusle jasotzeko ahalmenarekin. Hainbat zatiz osatuta zeuden: “scaena”, “pulpitum” eta “cavea”.

Mimoak izan ezik, aktore guztiak gizonak ziren eta antzerki elkarteetan buruzagi bat zegoen, administratzaile eta aktore lanetan jarduten zuena ere eta batzuetan obren autorea ere bazen (Plauto adibidez). Antzerkiaren barruan bi azpigenero daude: tragedia eta komedia. Azpigenero bietan janzkera desberdinak erabiltzen ziren. Komediatan ileordeak oso garrantzitsuak ziren rola desberdintzeko eta tragedietan, berriz, toga mota.


Genero honen obrak metro askoren bitartez idatzita zeuden: abesteko zatiak (kantika), errezitatzeko zatiak txirula batez lagunduta (tibizen) eta hitz egiteko zatiak (diberbia) senario yambikoetan (bertso mota bat erritmo berezi batekin).


Terencio:

Cartagon jaio zen k.A. 190. Urtean gutxi gora behera eta erromara esklabu  gisa joan zen, aurrerago bere jabeak, erromako senatari bat, askatasuna eman zion bera azkartasuna ikusi zuenean. Izugarrizko heziketa jaso ondoren erromako bi familia nobleentzat komediak idazten hasi zen. Aurrerago Greziara joan zen Erroman ezagunak ez ziren obrak hartzera eta latinera moldatu zituen, hartzen zituen obrak Menandrorenak (idazle greziarra) ziren.


Bere obrak moldatzeko “contaminatio” prozesua erabiltzen zuen, hau da, Meandroren bi obra batu intriga gehiago egoteko. Bere obrak komedia arruntean oinarritzen ziren. Terencioren bi obra garrantzitsuLa AndrianaetaEl Eunuco.


Plauto:

Plauto Umbrian jaio zen, K.A. III.Mendean, eta libertoa  zen, baina oso txiroa. Lan asko idatzi zituen, haien artean Miles Gloriosus, El Gorgojoeta Anfitrion. Plautoren obra, Terenciorena bezala, imitaziozko obra zen, eta herriarentzako idazten zuen, hau da, edozein publikorentzako eta originaltasunez. Lan hauek idazteko, Komedia Grekoan oinarritzen zen(Izenak, lekuak, kultura…). Bere lanak oso sinpleak izaten ziren, eta “Contaminatio” erabiliz antzerki grekoa eta erromatarra batzen zituen. Amaitzeko, bere lanak edo obrak oso biziak ziren, eta oso komikoak izan ohi ziren.


Entradas relacionadas: