SESB-ren Gainbehera eta Europar Batasunaren Sorrera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,12 KB

SESB eta Bloke Komunista

SESB eta bloke komunista: komunismoa azkar hedatu zen nekazaritza kolektibizazioa, estatu plangintza, industriaren eta garraioen nazionalizazioa zirela eta. Herri komunistek elkarte ekonomikoak bultzatu zituzten, hala nola CAEM/COMECON. Mao Zedongek irabaztean, Txina errepublika komunista bihurtu zen. Alderdi komunista alderdi bakarra izan zen. Gerra amaitzean, Stalinek diktadura gogorra ezarri zuen. Stalin hil eta gero, Khrustxevek hartu zuen gobernua. Erregimen ekonomikoa erreformatzen saiatu zen. AEB-rekin distentsioa sustatu zuen (bizikidetza baketsua). Alderdiko sektore gogorrenak mehatxua ikusi zuen distentsioan. Khrustxev kargutik kendu zuten, eta Brezhnev izan zen presidente. Gorbatxov, azkenean, presidente izendatu zuten (gaztea zelako).

Zentralizaturiko eta Zuzenduriko Ekonomia

Sobietar blokeak Marshall Planari erantzuna emateko, COMECON sortu zuen estatu kideen arteko trukeak errazteko. Sobietar blokearen garapen ekonomikoa industria astunean oinarritu zen. SESB desagertu ondoren, sobietar blokeak aldaketak egin zituen, forma sozialistatik mendebaldeko merkatu-ekonomiako formetara.

Sobietar Batasunaren Hondamena

Gorbatxov Alderdi Komunistako idazkari nagusi izendatu zuten. SESBeko egoera salatu zuen. Komunismoa suspertzeko eta herria dinamizatzeko neurriak iragarri zituen. Herria nazioarteko merkatuetara ireki nahi zuen. Erreforma politikoen ondorioz, parlamentua eratu zen. Ospe ona lortu zuen. Gorbatxov presidente hautatu zuten. Gorbatxovek komunismo tradizionalisten artean kritika gogorrak jaso zituen. Biztanleek ez zuten ikusten esandako neurriak betetzen zirenik. Antzinako sobietar sistemaren aldekoak estatu-kolpea prestatzen hasi ziren, Gorbatxov agintetik kentzeko asmoz. Boris Jeltsinek kolpea gelditu zuen. Herrialde ezberdinek independentzia nahi zuten. Gorbatxovek EIE (Estatu Independenteen Elkartea) eratu nahi zuen, baina herrialde batzuk ez zuten parte hartu nahi izan. Gorbatxovek dimititu egin zuen. Boris Jeltsin presidente izendatu zuten. Legez kanpo utzi zuen Alderdi Komunista. SESB guztiz desagertu zen.

Errusiako Federazio Berria

Errusiako Federazioak arazoak izan zituen, antzinako ekonomia sozialista planifikatuta izatetik merkatu ekonomia izatera pasatzean. Jeltsin presidenteak erreforma ekonomikoak egin zituen. Ekonomia pribatizatu zen, eta inflazio handia sortu zen. Ekonomiak atzerakada izan zuen. Estatuaren ondasunak esku pribatuetara pasatu ziren. Parlamentuko antzinako buruzagiek ez zituzten erreformak onartu. Jeltsinek parlamentua gogor hartu zuen. Errusiako Federazioko konstituzioa onartu zen. Jeltsin Errusiako lehenengo presidente demokratikoa bilakatu zen.

Europa Erdialdeko Aldaketa Politikoa

SESBeko herrialdeek demokraziarako eta merkatua liberalizatzeko trantsizioa hasi zuten. Gorbatxovek hori sustatu zuen.

  • Aitzindaria Polonia izan zen: errepublika parlamentario bihurtu zen.
  • Alemania: erregimen komunista alemanaren aurkako oposizio mugimenduek indarra hartu zuten. Presidente sozialistak dimititu egin zuen. Berlineko harresia bota zuten. Alemaniako Errepublika Federala sortu zen (denak batera).
  • Txekoslovakia: gobernu totalitarioaren aurkako mugimendu garrantzitsua egon zen. Iraultza egon zen, eta bertako erregimen komunista ezabatu zen. Alderdi komunistak uko egin zion bertako alderdi nagusia izateari. Txekiar Errepublika sortu zen.

Gerra Antzinako Jugoslavian

Erregimen komunista eta nazioa desagertu ziren gerra zibilen ondorioz. Lehen Mundu Gerra ostean eratu zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Titok errepublika sozialista federala sortu zuen. Bi lurralde autonomok osatzen zuten. Herriko presidentzian serbiarrak, kroaziarrak eta esloveniarrak txandakatzen ziren.

Europar Batasuna Sortzeko Prozesua

Mendebaldeko sei estatuk EAE sortu zuten (oraingo EB), batasun ekonomikoan aurrerapausoak emateko.

Seien Europa eta Hamabien Europa (1957-1985)

Europako Ekonomia Elkartea (EEE) sortu zen. Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa (EURATOM) sortu zen. 1957an, EAE sinatu zuten mendebaldeko sei estatuk. Seien Europa sortu zen. Helburuak: barruko aduanak ezabatu, kanpo muga-zerga politika bateratu, eta nekazaritza politikan batasuna lortu. EEEren arrakasta ikusita, beste herrialde batzuk sartu ziren, eta 12en Europa sortu zen. EEEren oraingo helburua: batasun politikan aurrerapausoak eman, demokraziaren idealetan oinarrituz.

Maastrichteko Ituna. Hamabosten Europarantz

Maastrichteko Ituna Europako Batzordeak sinatu zuen. Merkatu batutik, Europar Batasun ideiara igaro beharra planteatu zen. EEE izena aldatu, eta EB izena jarri zioten. Helburuak: moneta batasuna, kanpoko eta segurtasun komuneko politika garatu, eskubideak eta interesak babestea. Kohesio funtsak sortu ziren (herrialde pobreei laguntzeko). Justiziaren arloan lankidetzan jardun.

Amsterdameko Itunetik Hogeita Zazpien Europara

Itun honetan, Maastrichteko ideia asko zehaztu ziren. Batasuneko herrikideek enplegua sortzeko politika komunak garatzea erabaki zuten. Kanpoko politika eta segurtasun fronte komuna egitea planteatu zen.

Entradas relacionadas: