Sendotze demokratikoa: 1978ko konstituzioa eta autonomien estatutua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,03 KB
12. GAIA. Trantsizioa (1975-1982), 1978ko Konstituzioa eta Gernikako Estatutua
Trantsizioa deritzo, era baketsuan, autoritarismo frankistatik, frankismoarekiko erabateko hausturarik gabe, erregimen demokratikora igarotzea posible egin zuen prozesuari.
Orokorrean aro historiko hau 1975-1982 bitarteko garaia bezala ulertzen bada ere, historialari batzuek Adolfo Suárez 1976.Urtean Gobernuko Presidente izendatzearekin batera hasi eta 1978.Ko Konstituzioaren onartzearekin bukatu dela uste dute. Baina badira 1982. Urtera arte itxaron behar dela diotenak. (PSOE-ren hauteskunde garaipena). Beste batzuen ustez, amaitu gabe gelditu zen prozesu politikoa litzateke. Trantsizioan ez zen egon diktadurarekiko etenik, eraldatu egin zen, egoera demokratikora “egokituz”. Ezegonkortasun politiko eta sozial handien garaia izan zen. Gizarte mailan nahiz lan munduan ere gatazka ugari eman ziren.Horrez gain, nazioarteko ekonomia krisi sakon batean murgilduta zegoen (1973ko petrolioaren lehenengo krisia).
1. TRANTSIZIOAREN HASIERA: ERREFORMA POLITIKORAKO LEGEA
Franco hil eta gero, Carlos Arias Navarrok (kabinete burua) Juan Carlos erregearen esku ipini zuen kargua. Erregeak ordea postuan mantendu zuen. Hale ere, Arias Navarrorekin diktaduraren tentsio eta errepresio egoera mantendu zen. Egoera honen aurrean, 1976ko uztailaren 5ean Juan Carlos-ek Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuburu. Suarezekin Erreforma Politikorako Legea (1976.Ko azaroan onartua) onartu zen. Emaitza horrek Adolfo Suárez indartu zuen, eta hurrengo hilabeteetan gai garrantzitsu batzuk lortu zituen (amnistia politikoa, TOP ezabatzea...). Testuinguru honetan, Gorte Konstituziogileetarako hauteskunde-deialdia egin zen.
2. 1977ko HAUTESKUNDEAK ETA MONCLOAKO ITUNAK
Hauteskundeak 1977ko ekainaren 15ean izan ziren eta Adolfo Suarezen UCD koalizioarekin aurkeztuz (demokristauek, liberalek, sozialdemokratek eta frankista ohiak) irabazi zituen. Bigarren, PSOE geratu
zen. Botoen banaketa honetatik, bi ondorio atera daitezke: batetik, bipartidisimoa ezartzea eta bestetik, gehiengo absoluturik ez egotea (“consenso”).
Trantsizio politika kolokan jartzeko beldurrak,1977an Moncloa-ko Itunak sinatzea ekarri zuen. Moncloa-ko itunak, Espainiako ekonomiaren erreforma eta zuzentze prozesuaren abiapuntua izan zenak, gizarte mailako kostu handia ekarri zuen (langabeziak gora eta ekonomia hazkundea moteldu zen).
3. 1978ko KONSTITUZIOA ETA AUTONOMIEN ESTATUA
1977ko hauteskundeen ondoren, parlamentu-batzorde bat osatu zen Konstituzioaren aurreproiekturako. Batzorde honetan UCD, PSOE, PCE, AP eta gutxiengo Katalana-ko ordezkariak zeuden (EAJ kanpoan gelditu zen). Konstituzio honen berezitasuna indar politikoen arteko adostasuna izan zen. 1978ko erreferendumean onartu zen Konstituzioa. Konstituzio honek “nazionalitate eta erregioak” onartzen ditu, “nazio”
kontzeptua Espainiarentzat gordez. Erkidego guztiei eskaintzen zaie autogobernura heltzeko aukera, “Autonomien Estatuaren”bidez.
4. TRANTSIZIOAREN AMAIERA
1979ko martxoan egin ziren bigarren hauteskunde orokorrak eta, UCD garaile irten zen berriro baina Suarezen gobernua ahuldu zuen eta Suarezen dimisioa ekarri zuen (1981ko urtarrila).
Egoera honetan eman zen Tejeroren estatu kolpea, 1981eko otsailaren 23an, Calvo Soteloren inbestiduran. Kolpistek lortutako laguntza ez zen izan espero zen bestekoa eta bertan behera geratu zen. Hala ere, estatu kolpeak agerian utzi zuen demokraziaren ahulezia baita frankismoa Estatu aparatuetan oso txertatuta zegoela.
Edozein kasutan, Calvo Soteloren gobernuari ezinezkoa egin zitzaion arazoei aurre egitea. Horrela erabaki zen Gorteak disolbatzea eta 1982ko urriko hauteskunde deialdia egitea.Hauteskunde hauetan,PSOEk berealdiko garaipena lortu zuen. 1982ko abenduan, Felipe González-ek zuzenduriko lehen gobernu sozialista osatu
zen. 1996.Urtera arte boterean iraun zuten gobernu sozialista ezberdinen helburu nagusiak krisi ekonomikoari aurre egitea, ezegonkortasun soziala baretzea eta nazioarteko isolamenduari amaiera ematea izan ziren.
Gobernu sozialisten amaiera, ustelkeria, eragin trafikoa GAL aferari ondorioz eman zen.
5.GARAPEN POLITIKOA EUSKAL HERRIAN
Euskal Herrian berehala azaleratu ziren, autogobernuaren aldeko eskakizunak. 1977.Ko hauteskunde orokorren ostean, Gernikako Batzar Etxean, Euskal Parlamentarioen Biltzarra osatu zen. Lehen unean, EKN (Eusko Kontseilu Nagusia) eratu zen trantsiziozko prozesuak zuzentzeko. Aurreautonomia negoziatzeko prozesua EAJ eta PSOEren adostasuna indartuz egin zen. EKN-k Euskal Parlamentarioen Biltzarrari eman zion Estatutu berriaren egitasmoa idazteko ardura. Estatutuaren aldeko blokeak (EAJ, UCD, PSOE, ELA-STV, UGT, CCOO) baietza eskatu zuen eta salbuespenak HB eta AP izan ziren.
Azkenean estatutua Gernikan onartu zen, eta geroxeago, Gasteizen, euskal udalerrien gehiengoak berretsi egin zuen. Gorteek onartu ondoren, 1979ko urriaren 25ean herri erreferendumaren bidez herritarren onarpena jaso zuen.
Autonomia onartu ondorengo Eusko legebiltzarreko lehenengo hauteskundeetan EAJ nagusitu zen eta Carlos Garaikoetxea izendatu zuten Lehendakari.
Garaikoetxearen lehen legegintzaldian ETA eta GALen indarkeriaz gain, bi arazo egon ziren:
- UCDk onartutako lege batek,LOAPA legea autonomiei ahalak murrizteko.
Lurralde historikoen legea, Euskal erakunde erkideen eta Foru Diputazioen harremanak arautzen zituena. EAJren barruan bi bloke sortu zituen:- Erkidegoko erakundeak (Jaurlaritza eta Legebiltzarra) indartu nahi zituztenak ( Carlos Garaikoetxea).
- Lurralde historiko mailako erakundeak (Foru Aldundiak) defendatzen zituztenak.
Alderdi barruan lidergo bi sortu ziren, Xabier Arzallus, EAJko presidentea eta Garaikoetxea. EAJren barruan foralistak nagusitzean, indar gehiago eman zitzaien Aldundiei eta zergak jasotzeko ahalmenik gabe geratu zen Eusko Jaurlaritza. 1985.Urtean Garaikoetxeak dimititu eta EAJk Jose Antonio Ardanza jarri zuen lehendakaritzan. Garaikoetxearen aldekoek beste alderdi bat sortu zuten, Eusko Alkartasuna (EA), bertara mugitu ziren EAJko militante eta buruzagi asko.