Sekularizazioa eta Ateismoa: Ikuspegiak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6 KB
Sekularizazioaren Seinaleak
- Eguneroko bizitzak garrantzi handiagoa du, naturaz gaindiko munduak baino.
- Erlijioak gizartean lekua eta indarra galdu.
- Zientziak hartu ditu erlijioaren hainbat eremu.
- Erlijio instituzioak bakarrik, interesatuentzat, bakoitzaren intimitatean eta gizartean eraginik gabe.
- Erlijioa zatitzean, sinismen berriak sortu.
Sekularizazioa (+) vs Sekularismoa (-): Ezberdintasuna
Sekularizazioa erlijioaren adaptazio prozesua da, gizartearen garapenean partaidea izanik; aldiz, sekularismoak erlijioaren baztertzea dakarrela dio, gizartearen garapenean oztopo izanik.
Sekularizazioa eta Ateismoa: Aldaketa Nagusiak
Aldaketa nagusiak bultzatu dituztenak:
- Zientziaren aurrerapena.
- Gizakiak arrazoiaren bitartez pentsatu.
- Eliza eta estatua bereizten.
Sekularizazioa: Esanahiaren Eboluzioa
- XV. mendea: Elizaren ondasunak estatuaren eskuetara igarotzea.
- XVII. mendea: Estatua, gizartea eta kulturak erlijioarekiko askatasuna.
- XIX. mendea: Elizak legegintzan, osasunean, ezkontzetan... zuen eragina gizarte zibilera itzuli.
- XX. mendea: Jainkoa alde batera uztea = Sekularismoa.
Ateismo Teorikoa
Jainkoaren existentzia ukatzen dutenak.
- Elizaren ikuspegia: Jainkoa aitortzea ez dago gizartearen aurka.
Ateismo Praktikoa
Jainkoa errepresentatzen du, baina bere bizitzan ez du eraginik.
- Elizaren ikuspegia: Ateoak eta fededunak lankidetzan aritu behar dira, bakoitzaren arrazoietan sakontzeko.
Ateismoaren Kausak
- 1. Aurrerapen Zientifikoak:
- Zientziak galdera guztiei erantzungo ziela ustea.
- Zientziak hobekuntzak ekarri ditu.
- 2. Askatasunaren eta Zoriontasunaren Ikuskera:
- Gizakiaren nahia: askatasuna eta zoriontasuna lortzea.
- Kontsumo gizarteak amets hori lortzea erraztuko zuela uste zen, baina ez du lortu.
- Erlijioari kritikatu izan zaio fededunen askatasuna mugatzea eta zoriontasuna beste mundurako uztea.
- 3. Gaitzaren Arazoa:
- Gaitza eta sufrimendua desagertzen saiatu erlijioak.
- Gizakiak askatasunaren erabilera desegokiaren ondorioz sortutakoaren errudun Jainkoa bihurtu.
Humanismoa eta Ateismoa
Lau pentsalariek amankomunean duten ideia: gizakia eta bere ahalmenen defentsa da. Humanistak deitzen zitzaien.
Humanismoa + Erlijioa/Jainkoari kritika = Humanista ateoak dira.
Feuerbach
- Bere pentsamenduaren oinarria:
- Pertsona da errealitate absolutua.
- Pertsona bakoitzak, gizakiaren eta norberaren handitasuna pentsatzen ditu, mugatua badu ere.
- Jainkoaz eta erlijioaz daukan ikuspegia:
- Gizakia bere mugen jakitun, Jainkoa deitzen duen izaki perfektu eta mugagabean proiektatzen du.
- Pertsonaren fantasia bat da.
- Pertsona erlijiosoak Jainkoa baieztean "gelditzen da", beraz, erlijioa ezabatu behar da.
Marx
- 1. ikuspegia:
- Gizakia eta gizartearen errealitatetik abiatu.
- Ikuspegi ekonomiko eta sozialetik aztertu gizakia.
- Gizakia ez da bere buruaren jabe, gizartea eta gizakia sortzen duena.
- Alienazio ekonomikoa: langileari lanaren emaitzaren zati bat kentzen zaio. Etekinak kapitalistaren poltsikora doaz.
- 1. Kapitalista: produkzio-jabegoa.
- 2. Langileria: lan-indarra.
- Komunismoa proposatu.
- 2. ikuspegia:
- Giza irudikapen soila da.
- Izaki hobeezin bat irudikatzen du eta mundu ideal batean kokatzen du.
- Erlijioa, alienazio ekonomikoaren aurrean sortutako sufrimenduaren aurrean kontsolamendua da.
- Zoriontasuna beste mundurako aginduta dagoenez, erlijioak kontzientziak lokartzen ditu, "herriaren opioa".
- Elizaren erantzuna:
- Planteamendu sinpleegia: Marx-en oinarri ekonomikoetara murriztu dira, ekonomiaz gain badaude alderdi gehiago.
- Elizak historian zehar gizartearekiko konpromisoa erakutsi du.
Nietzsche
- 1. ikuspegia:
- Supergizakia: buruzagiaren morala ezartzen duena.
- Supergizakiak ez du bizitzatik ihes egiten, Jainkoaren heriotza iragartzen du, kontzientzian bizi den Jainkoa baztertuko du.
- 2. ikuspegia:
- Giza atsekabearen ondorioz sortu zen.
- Gertaera mingarrien aurrean mundu ideal batean bilatzen du babesa.
- Kristau morala: beldurraren morala da eta balio negatiboak proposatzen ditu.
- 3. ikuspegia:
- Kristautasunari burlazko kritika egiten dio.
- Kristaua esklaboa da: kristautasunak gizakiaren mugak onartzen ditu.
- Kristauek koldarkeriaren morala dute: maitasuna azken muturreraino bizitzea oso ausarta da.
- Balio moral berriak proposatzen ditu. Balio horiek orokortzeak ondorio larriak ekarri zituen.
Freud
- 1. ikuspegia:
- Norbanakoaren kontzientziaz haraindi dagoen jarduera da: eremu psikologikoa = subkontzientea eta inkontzientea, gizakiaren portaera eta erreakzioak markatzen dituena.
- Sexualitatea, gaixotasun psikikoak azaltzeko.
- Ediporen konplexuak: semeak aita lehiakide ikusten du, aitaren iruditik abiatuta Jainkoaren irudia sortzen du, ahalguztiduna.
- 2. ikuspegia:
- Desoreka psikologikotzat zuen, neurosi indibidual eta joera kolektibotzat.
- Giza errua eta barneko ezinegona lasaitzeko balio zuen, ordena sozial jakin bat ezartzeko.
- 3. ikuspegia:
- Ezin da ondorioztatu psikologia erlijioaren kausa eta jatorria denik.
- Fedea ez da kontsolamendurako bakarrik, konpromisoa eskatzen du.