Sektore Ekonomikoen Bilakaera eta Demografia Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,67 KB
Sektore Ekonomikoen Bilakaera
Lehen Sektorea
Lehen sektorean, XX. mendearen hasieran, biztanle gehienak hartzen zituen; ekonomia eta gizartea nekazaritzarekin lotuta zeuden.
- XX. mendearen lehen herenean: Nekazari-exodoarekin batera, sektoreak behera egin zuen.
- Gerra Zibilean eta gerraostean: Pixka bat berreskuratu egin zen.
- 1950 eta 1975 bitartean: Behera egiten jarraitu zuen. Landa-eremua mekanizatzean eta industriako zein turismo-zerbitzuetako lan-eskaintzaren aurrean, nekazari-exodoa azeleratu zen.
- 1975etik aurrera: Beherakada dezeleratu zen.
Bigarren Sektorea
Bigarren sektorearen barruan, XX. mendearen hasieran, biztanleriaren ehuneko txikia hartzen zuen, industria-garapena txikia zelako. Ordutik aurrera, hazkunde gorabeheratsua izan du, eta Europako beste herrialde industrializatu batzuen antzeko zifrak lortu ditu.
- XX. mendearen lehen herenean: Bigarren sektorean okupatutako biztanleria hazi egin zen.
- Gerra Zibilean eta gerraostean: Hazkundea gelditu egin zen.
- 1960 eta 1975 bitartean: Bigarren sektoreak gora egin zuen indarrez.
- 1975etik aurrera: Biztanleria aktiboak behera egin zuen. Krisi ekonomikoaren eraginez, teknologia berriak erabiltzen hasi ziren, eta horrek industriaren tertziarizazioa ekarri zuen.
Hirugarren Sektorea
Hirugarren sektorean zerbitzuak, garraioak, merkataritza, turismoa, osasuna, hezkuntza eta finantzak biltzen dira. Mendearen hasieran ehuneko txikia hartzen zuen, baina ordutik gora egin du eta gaur egun biztanle gehienak hartzen ditu.
- Maila ekonomikoa eta bizi-maila handiagotzean hazi da.
- Beste sektore ekonomiko batzuetan izandako aldaketek hirugarren sektoreari mesede egin diote.
- Zerbitzu publikoak gehitzea: Administrazio autonomikoa eta europarra sortu direlako. Ongizate-estatua garatu denez, zerbitzu batzuk handitu behar izan dira, hala nola osasuna eta hezkuntza.
- Emakumezkoak: Oraintsu sartu dira lan-munduan, sektore honen garapenean lagunduz.
Demografia Definizio Garrantzitsuak
Bizi-itxaropena: Adierazle demografiko bat da; leku jakin bateko biztanleak, batez beste, biziko diren urte-kopurua adierazten du, adin-talde bakoitzeko hildako pertsonen batez besteko adina jasotzen duten estatistiken arabera.
Biztanleriaren zahartzea: Pertsona zaharren gehikuntza erlatiboa da. Jaiotza-tasaren gutxitzea da zergati nagusia, zaharren gehikuntza eta gazteen garrantziaren galera erlatiboa sortzen baitu.
Migrazio-saldoa: Immigrazioaren (toki batera iritsi direnen) eta emigrazioaren (joan direnen) arteko erlazioa. Migrazio-saldoa positiboa izango da leku batean immigrazioa emigrazioa baino handiagoa izan bada, eta negatiboa alderantzizkoa gertatu bada.
Nekazaritza-exodoa: Landa-guneetatik hirietara jendetza handiak egindako emigrazioa. Orokorrean, industrializazio-prozesuarekin lotuta egon da, nekazaritza-jarduera utzi eta hirira lan bila doazen pertsonek osatuta.
Biztanleria aktiboa: Lanean ari den edo lan egiteko prest dagoen eta ekoizpen-prozesuan parte hartzen duen biztanleria-taldea (16 urtetik 65 urte bitartekoa). Multzo horretatik kanpo gelditzen dira ikasleak, etxekoandreak eta ordaindutako lanik egiten ez duten beste talde batzuk. Biztanleria aktiboaren baitan lanean ari direnak nahiz langabezian daudenak (lan bila dabiltzanak) biltzen dira.