Seiurteko demokratikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,28 KB

Seiurteko


Demokratikoa


1868ko Iraultzarekin, La Gloriosa izeneko iraultzarekin, liberalismo demokratikoa ezarri zen Espainian, eta 1874. Urtera arte iraun zuen indarrean. Alderdi politikoen zatiketak, eta karlistek eta kantonalistek arma bidez egindako oposizioak, eredu demokratiko berriaren porrota ekarri zuen.

1868ko iraultza

Juan Batista Topete Cadizen matxinatu zenean hasi zen Iraultza, hari jarraitu zioten zenbait militarrek, Primek eta Serranok, eta baita zenbait progresista, demokrata, errepublikar eta unionista ere. Hirietan batzorde iraultzaileak eratu ziren: joera errepublikarreko eta demokratikoko batzordeak. Armadak galdu egin zuen Alcoleako Gudua, eta Isabel II.Ak herrialdetik alde egin behar izan zuen.

Gobernu iraultzailea

Behin behineko Gobernu iraultzaileak neurri batzuk bultzatu zituen; imprimatzeko, elkartzeko eta biltzeko askatasuna eta irakaskuntza askatasuna erabat finkatzeko, gizonezkoentzako sufragio unibertsala ezartzeko eta Gorte Konstituziogileak biltzeko.

Lehenengo hautezkundeetan progresistak, unionistak eta demokraten talde monarkikoa izan ziren garaile. Gobernuak Konstituzio berria eman zuen 1869an.

Udal administrazioa eta gobernua deszentralizatzeko neurriak proposatu zituzten eta truke askea sustatu zuten ekonomian atzerriko kapitala lortzearren.

Barne Liskarrak

Eztabaida asko izan ondoren, Primen erregegaia aukeratu zuten, Amadeo Saboiakoa, Espainiako erregeordetzarako. Nolanahi ere, gobernu iraultzaileek erreforma asko eta asko proposatu arren, ezinegon handia zegoen.

Errepublikarrek herri matxinadak antolatzen jarraitu zuten. Euskal Herriko errepublikarrek hitzarmen federala sinatu zuten Espainiako mugimendu federalarekin. Gainera nekazari asko matxinatuz Espainiako hegoaldean eta Katalunian. Langile mugimendua sendotuz.

1868an, independentziaren aldeko matxinada hasi zen Kubako eta Puerto RIcoko kolonietan.

Karlistek ere arma bidezko eraso gehiago egin zituzten, erregimena iraultzailea suntsitzeko, Karlos Maria Isidroren iloba, Karlos proposatuz. Euskal Liberal moderatuek karlistekin egin zuten bat.

Foruen eta erlijio katolikoaren defentsa erradikalagoa egiten iraultzaileen antiklerikalismoaren kontrako jarrera nabariagoa hartzen hasi baiziren.

Amadeo Saboiakoaren erregealdia

1871ko urtarrilean, Amadeo Saboiakoak tronua hartu zuen 1873 arte, baina ezin izan zion oposizioari aurre egin erregimenaren kontrako oposizioaren indar gero eta handiagoari: Batetik, alderdi progresistan moderatuen eta erradikalen arteko zatiketa gertatu zen; bestetik, errepublikarren artean, batzuk proiektu unionistaren alde agertuz eta beste alde batetik besteak federalismoaren alde agertuz, baina bazen beste talde bat intransigente delakoa erregimen monarkikoa indarrez suntsitzea eta agintea hartzea proposatzen zuena.

3.Karlistaldia

Iraultza demokratikoa estatu laikoa ezarri izana EHren erlijio sinesmen sakonaren kontrako erasotzat hartu zuten euskaldun askok. Hain zuzen ere, joera tradizionalistako karlismoari katolikotasunaren defentsak eman zion hazteko indarra, Seiurteko iraultzaileek zorrotz errespetatu baitzuten.

Karlisten taldeek, prentsari esker Euskal Herritar geihenek katoliko eta foruen kontrako mugimendutzat hartu zuen liberalismoa. Karlos VII. Aren monarkia berrezartzean gizartean katolikotasunaren eta EHko bizitzan nabarmendu ziren Foruen erezitasunak. Baina eraso militarra antolatzen hasi zen, eta erregimen monarkiko tradizionala barriro ere agintean ezartzearen aldeko gerra abiatu zuten.


Saboiako Amadeo atzerritarraren ordez Karlos VII.A errege zilegi izandatu zutenean hirugarren karlistaldia hasi zen 1872ko apirilean..

Hainbat gudu galdu zituzten karlistek: Arrigorriagakoa, Mañarikoa eta Oñatikoa; eta Orokietako Guduaren ondoren, maiatzaren 24an, su eten bat sinatu zen Zornotzan. Serranok amnistia emango zuela eta, euskal karlistek armak uzten baizituzten; baina, karlistek, Santa Kruz apaiza buru zutela, gerra egiten jarraitzea erabaki zuten.

Karlisten erasoaldia hasi zuten 1873ko urtarrilean, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan eta Katalunian, gerrilen bitartez, burdinbideetan telegrafoetan eta abarretan sabotajeak eginez. Euskal lurraldeak karlisten esku gelditu ziren, hiriburuak izan ezik, gorteak errepublika aldarrikatzera zihoazenean, bultzada ideologiko handia eman zien Karlos VII.Aren aldekoei. Karlistak nagusitu zitzaizkion errepublikako armadari. Azaroan, errepublikarrek Mendixurko Gudua galdu zuten, Dorregaray, Valdespina, Velasco eta Ollo zirela karlisten buru. Baina ordukoan ere ezin izan zituzten karlistek hiriburuak menderatu eta 1874an, Bilbori 125 eguneko setioa egin ondoren, amore eman behar izan zuten. Gatazka militarrek 1876. Urtera arte iraun zuten; Alfontso XII.A politikan esku hartzen hasi zenean, ordea, errepublikaren kontrako eta liberal foruzale kontserbadore asko, lehen karlismoaren aldean ibilitakoak, joera aldatzen hasi ziren. 1876an liberalek behin betiko garaipena lortu zuten. Canovasen gobernu berriak, Errestaurazio garaian, Foruak deuseztatu zituen, eta gertaera horrekin, historiaren aldi berri bat hasi zen EHan.

Lehen Errepublika

Erregeak abdikatu ondoren, Gorteek, Nazio Biltzarrean bilduta, Errepublika aldarrikatu zuten. Espainiaren historiako lehenengo erregimen errepublikarrak 1874.Urtera arte iraunduz.

1873an, Pi Margall lehendakari zela, konstituzio federalerako egitasmo bat aurkeztu zuten; egitasmo horrek subiranotasuna herriak zuela zioen, botere banaketa arautzen zuen, eta eskubide guztiak eta federalismoa aitortzen zituen. Elizaren eta estatuaren arteko zatiketa ere adierazten zuen, eta dezentralizazioaren bidean, autonomia handia aitortzen zien probintziei.

Baina errepublikarren arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa zen; hirietara zabaldu zuten iraultza kantonala. Bitartean, Katalunian eta Valentzian grebak izan ziren. Baina EH gerra karlistak zabaltzen ari ziren, Pi i Margallen dimisioan amaitutz 1873an.

Errepublika unitarioa

Nicolas Salmerok Fronte karlistaren aurrerapena ikusirik kantonalismoarekin batera, Salmonerok errepresio gogorra erabili zuen. Castellarrek, kontserbadoreen buruak kargua hartuz, Castelar arbuiatzen zuten federalista, kantonalista, anarkista, sozialista eta abarren ekimen erradikalak izango zirela aurreikusita, Manuelek estatu kolpea eman zuen gorteak deseginez, 1874an Espainiako errege izendatu zuten Alfonso XII.


Entradas relacionadas: