Seiurteko demokratikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,19 KB

La Gloriosa izeneko iraultzarekin (1868),  1874ra arte liberalismo demokratikoa ezarri zen Espainian.Halaber, alderdi politikoen zatiketak eta karlista eta kantonisten arma bidezko oposizioak, eredu demokratiko berriaren porrota ekarri zuen.

//Topete almirantea Cadizen matxinatu zenean hasi zen La Gloriosa izeneko iraultza.Zenbait jeneralek hala nola Prim eta Serrano eta baita Batasun Liberalekoek, progresistek, demokratek eta errrepublikarrek harekin bat egin eta batzorde iraultzaileen eraketarekin Armadak Alcoleako Gudua galdu zuen.Batzorde iraultzaileak, jarrera errepublikarreko eta demokratikoko batzordeak ziren.Honek Isabel II.A Frantziara erbesteratzea eta liberalismo demokratikoaren ezarpena eragin zuen; Sei Urteko Demokratikoa (1868-74).

Behin behineko  gobernu iraultzailea, Serrano eta Primek zuzendu zuten, errepublikazaleak kanpoan utziz. Gobernu iraultzaile hartan neurri batzuk bultzatu ziren hala nola: elkartzeko eta irakaskuntza askatasuna,gizonezko sufragio unibertsala eta Gorte konstituzionagileak biltzeko eta imprimitzeko askatasuna.

///Gorte konstituziogileetarako lehen hauteskundeetan Batasun Liberalekoek, progresistek eta demokrata monarkikoek irabazi zuten.EH-n karlistek irabazi zuten, iraultzaileen politika antiklerikalak emandako indarra baliatuz.1869an Gobernuak konstituzio berria aldarrikatu zuen.Konstiuzio honek oinarriak ondorengoak ziren: subirotasun nazionala, botere banaketa,eskubide eta askatasun guztien aitorpena,giznen sufragio unibertsala eta monarkia demokratikoa gobernu gisa.////Era berean, udal administrazioa eta gobernua deszentralizatzeko proposamenak ez ezik kontsumoaren gaineko zergak kentzeko, truke askea aduanetako zergak murriztuz sustatzeko proposamenak egiten zituen. Hori horrela, pezeta diru unitate gisa ezarri zen.





1871ko urtarrilean Amadeo Saboiakoak tronoa hartu zuen 1873ra arte.Halaber, ezin izan zion alderdi ezberdinen zatiketari aurre egin.Alde batetik, alderdi progresista moderatuen-Sagasta buru- eta erradikalen-Zorrilla- arteko zatiketa eman zen;bestetik, errepublikarren artean bi talde ezberdin sortu ziren: proiektu unionistaren alde agertu zirenak-PI Margalen ideiari jarraituz- eta federalismoaren aldekoak.Horrezgain intrantsigente,hots, amore ematen ez zutenen talde bat ere sortu zen.Hauek, erregimen monarkikoaren indarra suntsitsea eta agintea hartzea zuten helburu. Hamaikatxo liskarren ondoren, Primen erregegaia aukeratu zuten Amadeo Saboiakoa (1871-73) , Espainako erregeordetzarako. Halaber, gobernu iraultzaileen proposamenetatik at, ezinegon handia zegoen.Izan ere, errepublikarrak agintetik kanpo geratzeak hainbat altxamendu eragin zituen eta EH-ko errepublikarrek hitzarmen federala sinatu zuten Eibarren, Araba, Gipuzkua eta Nafarroak Espainiako mugimendu federalarekin bat eginez.Era berean, langile asko matxinatu ziren Espainiako Hegoaldean eta Kataluinian, langile mugimendua sendotuz.Gainera, 1868 eta 1878 urteen artean iraun zuen Kuba eta Puerto Ricoko altxamendu Independentista-Gerra Luzea- gertatu zen.Horrezgain Hirugarren Gerra karlistak (1872-76) hasiera izan zuen.Hauek, Karlos VII, Karlos Maria Isidroren iloba proposatu zuten tronorako. Euskal lurraldeetan, moderatu kontserbadore gehienek bat egin zuten karlistekin, Foruen, tradizioaren eta erlijio katolikoaren defentsa erradikalagoa egiteko eta horrela antiklerikalismoaren kontrako jarrera nabarmentzen hasi zen. Guzti honek ezegonkortasun soziopolitikoa nagusitu zuen  1873ko otsailaren 11an Amadeo Saboiakoaren abdikazioa eraginez.Horrela Gorteek, nazio biltzarrean bilduta, I.Errepublika (1873-74) aldarrikatu zuten, Espainiaren historiako lehenengo erregimen errepublikarra.





Figeras presidenteak Gorte konstituzionagileak aukeratzeko hauteskundeetarako deia egin ondoren, errepublikar federalak izan ziren garaile.Horrela, 1873ko ekainean Errepublika Federalari hasiera eman zitzaion, Pi i Margal lehendakari zela.Izan ere, subirotasuna herriak zuela zioen,botere banaketa arautzen zuen eta eskubide guztiak eta federalismoa aitortzen zituen egitasmoa aurkeztu zuten.Bertan, Elizaren eta Estatuaren arteko zatiketa eta desentralizazioaren bidean, autonomia handia ere aitortzen zien probintziei. Unitarioek proiektuari kontra egin zioten.

Halaber, errepubikaren zatiketa-kontserbadoreak eta erradikalak eta unitario eta federalistak- nabarmenduz joan zen, hirietara iraultza kantonala Levante eta Andaluziara  zabalduz.Bitartean, muturreko federalistek -kantonalistek- Gorteetatik alde egin eta langileen greba orokorrak antolatzen hasi ziren Kataluina eta Valentzian.Kantonalismoak Suitzakoaren moduko kantoi edo eskualde burujabeen federazioa ezarri nahi zuen. Ideologikoki, sozialismoari eta anarkismoari lotuta zegoen.EH-n Hirugarren karlistaldia
Kataluina eta Castellonen zabaltzen hasi zen. Liskar guzti hauek, 1873ko uztailean Pi i Margalen dimisioa eragin zuten, Salmeron presidente izendatuz.




Salmeronen agintaldiak Errepublika Unitarioari hasiera eman zion.Honek errepresio gogorra erabili zuen armada eta Guardia Zibile bidez fronte karlistaren aurrerapenari eta kantonalismoaren zabalkundeari aurre egiteko.Halaber, 1873ko irailean Castelarrek-unitarioen sektore kontserbadoreenetakoak- kargua hartu zuen.

Castelar presidenteak kantonalismoa indarrez desegin eta ordena publikoa berrezartzeko zapalkuntza gogorra egin zuen.Halaber hari arbuiatuko zioten federalista, kantonalista, anarkista, sozialista eta beste zenbaiten ekimen erradikalak egongo zirela aurreikusita, 1874ko urtarrilean Manuel Paviak estauko kolpe bat eman zuen, eta Erregimen demokratikoa deuseztatzeaz gain Errepublikaren gainbehera eta Gorteak desegin zituen, Guardia Zibilen bidez, oposizioko tadeei bidea mozteko.Ondoren, eskumen bereziarekin,hots, botere guztiak bere esku utzirik Serrano jeneralak  hartu zuen gobernuaren lehendakaritza.Bizipen errepublikar iraultzaileak ekarritakoa ikusita, gizarteko eta politikako sektore asko hala nola, apaizteria,armada eta kontserbadoreak  Alfontso XII.Aren alde jarri ziren.

1874ko abenduan Martinez Camposen altxaenduaren ondoren, Alfontso Espainiako errege izendatu zuten eta honela Errestaurazioaren garai historikoa hasi zen.




Entradas relacionadas: