Seiurteko demokratikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,02 KB

Isabel II.Aren erreinaldia izan zen Estatu Liberala finkatzeko oinarria (boterean hainbat txandaketa egon eta gero). Erregina liberal oso moderatua zenez, estatu berri honen oztopo nagusia izan zen eta horrek hainbat iraultza ekarri zituen.


1833an Fernando VII.A hil zenean, ondorengotzaren auzia ireki zen. Karlos Maria Isidrok ez zuen onartu Isabel II.A erregina aukeratu izanarena, eta ondorioz gerra zibila piztu zen. Erreginordeak liberalen babesa bilatu zuen, eta Karlosek, Antzinako Erregimenaren aldekoena, absolutistena.

Erreginordeak monarkia absolutuaren aldeko kabinetea izendatu zuen. Bertan, hainbat erreforma egin ziren.


Maria Kristina ez zen benetan liberala, horregatik Martinez de la Rosari gobernua zuzen zezan eskatu zion. Honek Errege Estatutua osatu zuen (1834), Antzinako Erregimenetik Liberalismora era leun batean igarotzeko asmoz sortutako gutun-ailortua.


Errege Estatutu horrek ez zituen progresistak pozik utzi eta Lehenengo Gerra Karlisten presioak zirela-eta, erreginordeak gobenuburua aldatu zuen, eta Torenoko kondea (moderatua) izendatu zuen, Mendizabal ogasun ministroa zelarik. Honen gobernuak ez zuen arrakasta izan progresisten artean (1835ko IrauItza) eta orduan erreginordeak Mendizabal progresista presidente izendatu zuen. Honek erreforma ekonomikoak proposatu zituen, batez ere, gerraren zorra onbideratzeko (1837ko Desamortizazioa), baina gerrak aurrera jarraitu zuenez, ez zen ondo atera.


Bitartean progresisten hainbat altxamendu gauzatzen ari ziren (la granjako sarjentuen pronuntziamendua, 1836an
). Hauek politika liberal erradikal bat ezarri nahi zuten, eta ondorioz, 1837ko konstituzioa ezarri zen.


Egoera oso ezegonkorra zen. Erreginordeak Udalean Legea sinatu zuelako, besteak beste, tronuari uko egin behar izan zion. Ondorioz, gerra karlistetan Bergarako Hitzarmenari esker (1839) itzala lortutako Espartero progresista erregeorde izendatu zuten, hirurteko progresistari hasiera emanez (1840-1843).


Honek modu autoritarioan eta armadaren zati baten laguntzaz gobernatu zuen. Haren sistema librekanbistak sortutako Bartzelonako altxamenduak gogor zapatlzean ospea galdu zuen. Orduan Narvaez moderatuak pronuntziamendua garatu zuen (1843), hamarkada moderatuari hasiera emanez (1844-1854)


Egoera zela eta Isabel II.A erregina izendatu zuten 13 urterekin, eta hau liberalisrmo moderatuaren alde agertu zen.
Narvaezekaskatasunak mugatu zituen, orden publiko zorrotza ezarri zuen eta 1845ko konstituzioaren bitartez subiranotasun partekatua ezarri zuen.
1851an Murillo presidente bihurtu zenean, Vatikanoarekin konkordatua garatu zuten, desamonizazioa onartzen zen baina elizaren kontrola handituz.


Narvaezen autoritarismoak bultzatuta, 1854an ODonnell ieneralak, Manzanares mandestuaren laguntzaz. Pronuntziamenduak burutu zituen. Honen aurrean. Isabel II.Ak gobernu moderatua kendu eta boterea Esparterori bueltatu zion. Biurteko Progresistari hasiera emanez (1854-1856).


Garai horretan, politika ildo ezkertiarragoak sortu ziren, Madozen desamortizazioa burutu zen (1855), 1855ko trenbideen legea eta konstituzio progresista bat prestatzen hasi zen (1856). Dena dela. Konstituzio hon ez zen indarrean jarri.


Gizarte krisia zela eta, O'Donnel eta Esparteroren arteko banaketa sortu zen. O'Dzemaeonnelek.
Batasun Liberal alderdiaren babespean, estatu-kolpea eman zuen eta Narvaez boterera ekarriko zuen modernatismoa berrezari zuen. Narvaezen erregimena gero eta autoritarioagoa zenez, batasun liberalekoek, errepublikanoek eta  progresistek Ostendeko Ituna sortu zuten, Isabel II aren erregimena desagerrarazteko.


Narvaezen autoritarismoaz gain estatuan trenbideetako eraikuntzako espekulazio burbuila zela-eta, besteak beste, finantza- eta industria-krisiak hasi ziren. Dena den, krisi hauek ez zuten eraginik izan euskal lurraldeetan. Horretaz gain, klase behartsuetan biziraupen-krisia hasi zen.


Moderatuen erregimenaren kontra zeudenez, Batasun Liberaleko Topete almiranteak 1868 hasitako Iraultza loriotsuan hartu zuten parte Ostendeko Ituneko alderdi guztiek. Ondorioz, Isabel II.Ak Frantziara ihes egin zuen. Seiurteko demokratikoan hasiera emanez (1868-1874).


Gobernu berriaren buru Serrano jenerala jarri zen. Honek 1869ko konstituzio demokratikoa ezarri zuen, konstituzio guzietatik liberal erradikalena. Konstituzio horren bitartez monarkia gobernu forma moduan adierazten zenez Serrano erregeorde izatera igaro zen, eta haren ordez Prim gobernuburu jarri zen.


Koroarentzako kandidatu egokiaren bila hasi ziren. Borboiak ez zirenez aukera bat, eta ondorioz Amadeo Savoiakoa aukeratu zuten gorteek. Savoia boterera heldu bezain laster, Prim hil zuten. Ondorioz, Savoia babegabe geratu zen, kartista batzuk, alfontsotarrak, errepublikanoak aurka zituela. Egoeraz nekatuta zegoenez, Amadeo I.Ak 1873an abdikatu zuen eta ondorioz Lehen Errepublika aldarrikatu zen.


Lehen Errepublika ezegonkortasun politikoagatik izan zen ezaguna. Urte bakar batean 4 gobernuburu egon ziren (Figueras, Pi I Margall, Salmeron eta Castela
). Hauek egindako erreformak oso erradikalak izan ziren, batzuk erregimen errepublikanoaren aurka ere egon ziren. Errepublika honek egoera gogor batean lan egin behar izan zuen (gerra karlistak, Kubako gerrak, konplot militarrak).


1874an Pavia Jeneralak estatu-kolpea eman zuen, 1873ko konstituzioa (errepublikaren konstituzio egitasmoa) deuseztatuz eta Serranoren diktadura ezarriz. Urte bateko diktadura ondoren, Martinez de Campos jeneralak emandako estatu-kolpeak Isabel II.Aren semea, Alfonso XII.A, errege bihurtzea ekarri zuen. Honekin batera, erregimen zentralizatuagoa ezarri zen. Monarkia hon lortzea izan zen Iraultza Loriatsutik izandako helburua.

Politika arioan txandaketa guzti honek gauzatzen ziren bitartean, gizartean arazoak hasi ziren, batez ere langileriaren artean. 1834-1868 artean, proletariza industriala hasi zen, horrek ekarri zuen 1868ko langileen mugimendua. Ondoren Langileen Nazioarteko Elkartea (LNE) osatu zen. Elkarte hori Espainiara heldu zen urte bat geroago, seiurteko demokratikoaren pentsaera anarkista (antiklerikala, herriaren subiranotasuna, ateismoa...) zabaltzen zen bitartean. Langile askoren pentsaerak errepublikaren kontrakoak izan zirenez, errepresio gogorra jaso zuten.

Hasieran aipatu dudan moduan, Isabel II.Aren erreinaldia funtsezkoa izan zen estatu liberala finkatzeko. Prozesu hau diktadura eta ondoren monarkia batekin bukatu arren, estatua askeagoa bihurtu zela esan daiteke. Alde batetik, monarkia konstituzionala ezartzea lortu baitzen. Eta bestetik, lortutako askatasun guztiek gizartea aurrera egitea lortu zutelako.



Entradas relacionadas: