Segida ekologikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB


  1. Ondozkatze ekologikoa:

Era honetara definitzen da ondozkatze edo segida ekologikoa:

“faktore biotikoen eta abiotikoen artean denboran zehar gertatzen diren elkarrekintzen ondorioz ekosistema konplexu eta egonkorra lortzeko joera duen prozesu dinamikoa”
ondozkatze ekologikoaren helburua klimax izeneko heldutasun-eta egonkortasun-mailarik altuena lortzea izaten da.
Klimax egoera lortzean, komnitateak egonkor mantentzeko joera naturalen zein tropikoen eraginez aldaketaren bat gertatuz gero, hautsi egingoda klimax egoera eta segida berri bat jarriko da martxan. Atzerako prozesu horri erregresio esaten zaio; aldaketa oso gogorra denean, ekosistemak berritzeko ahalmena ere gal dezake. Adibidez, suteek edo deforestazioak eragindako lurzoru-galerak eta horrek dakarren basamortu bihurtzeko prozesua.

Segida ekologikoak bi motatakoak izaten dira


  • Lehen mailako segida


    izaki bizidunak inoiz kolonizatu ez den biotopo batean kokatzen direnean edo ekosistema bat guztiz suntsitzen denean izaten den segida. Adibidez, eratu berriak diren sumendi-uharteen, dunen edo kolada berri baren kolonizazioa. Era berean, deboraren poderioz itsasoan hondoraturiko harri soil batean landareak eta animaliak egokitu ohi dira.

Segida-prozesu batean parte hartzen duten mekanismoak konplexuak izaten dira. Biotopo horren lehen kolonizatzaileak espezie oportunista edo aitzindariak dira. Horien artean azpimarratzekoak dira goroldioak eta likenak; horiek lurzorua eratzen hasten dira eta kontsumitzaile txikien jaki bihurtzen dira. Apurka apurka beste espezie batzuk sartzen dira, hala nola belarrak, zuhaizkak, kontsumitzaile handiagoak eta ondoren, izaki konplexuagak. Era horretara ordezkatzen dituzte espezie batzuk besteak. Ordezkatze-prozesuan gero eta harreman konplexuagoak sortzen dira, eta bide horretatik jotzen du ekosistemak klimaxa lortu arte,

  • Bigarren mailako segida


    suteen, uholdeen, zuhatz-mozketen, klima-aldaketen, itsas mailaren aldaketen eta abarren ondoriozko ekosistemen lurzorua erabat galtzen ez denean sortzen da.
    Ekosistema berreskuratzen joaten da espezieen ordezkatze-prozesuaren bidez, oreka egoera berri batera iritsi arte. Adibidez, lursail landu bat bere horretan utziz gero, leku horretako landaretza potentzialaren araberako landareak haziko dira, besterik gabe.
  • laburbilduz, segida eologiko baten aldaketa hauek gertatzen dira:

  • espezie batzuk beste batzuek ordezkatzen dituzte

  • Gero eta aniztasun handiagoa

  • Gero eta txoko ekologiko gehiago

  • ekosistemak heldutasuna lortu ahala bere biomasa handitu egiten da, eta energia gehiena arnasketan erabiltzen denez, jaitsi egiten da bere produktibitatea.

  • oso komunitate egonkorra lortzen da: klimax komunitateak

Entradas relacionadas: