Satorraren istorioa: Ilustrazioak, egitura eta estiloa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en con un tamaño de 2,37 KB

Ilustrazioak eta Wolf Erlbruchen estiloa

Ilustrazioak funtsezkoak dira kontakizunean. Ez dira apaingarri hutsak, baizik eta istorioa kontatzeko eta garatzeko tresna nagusietako bat. Irudiak oso adierazkorrak, umoretsuak eta xehetasunez beteak dira: satorraren gainean erortzen den “burukoa” modu grafiko eta nabarmenean ageri da, eta animalia bakoitzaren gorotzak modu bereizgarrian irudikatzen dira.

Gainera, Wolf Erlbruchen estilo minimalistak —hondo zuriak eta elementu gutxiko konposizioak— irakurlearen arreta pertsonaiengan eta ekintzan jartzen du. Irudiek testua osatu ez ezik, zabaldu ere egiten dute: satorraren haserrea, harridura edo nazka aurpegiko espresioetan eta gorputz-jarreran ageri dira. Beraz, ilustrazioek funtzio literario argia dute, istorioa kontatzen dute eta erritmo narratiboa markatzen dute.

Egitura metatzailea eta erritmo narratiboa

Egiturari dagokionez, liburuak egitura metatzaile eta errepikakorra du, haur irakurleentzat oso egokia. Izenburuak berak gatazka nagusia aurkezten du eta jakin-mina pizten du. Hasiera zuzena da: satorra lurpetik ateratzen denean, ustekabean gorotz bat erortzen zaio burura, eta hortik abiatzen da istorioa.

Garapena sekuentzia errepikakorren bidez antolatzen da:

  • Satorrak animalia bakoitzari galdera bera egiten dio: “Zu al zara buruko hau egin didana?”
  • Animaliek ukatu ondoren, beren "frogak" erakusten dituzte.

Egitura honek erritmoa, aurreikuspena eta parte-hartze ludikoa sortzen ditu irakurlearengan. Amaieran, euliak agertzen dira eta erruduna identifikatzen dute (zakurra), eta satorrak mendeku txiki batekin itxi egiten du istorioa. Egileek egitura hau aukeratzeak tentsioa, umorea eta askapen efektua sortzen ditu irakurlearengan.

Ahots narratzailea eta estiloa

Ahots narratzailea hirugarren pertsonakoa da, orojakilea, baina satorraren ikuspuntutik hurbil dago. Narratzaileak tonu argia, xumea eta neurri batean oralitatea gogorarazten duena erabiltzen du, haurrei istorioa jarraitzea erraztuz. Gainera, zuzeneko estiloa —elkarrizketak— etengabe erabiltzen da, eta horrek bizitasuna eta dinamismoa ematen dio testuari. Bestalde, badu ukitu “sasizientifiko” bat ere, gorotzen deskribapen zehatzetan antzematen dena, eta horrek umore berezia sortzen du.

Entradas relacionadas: