San vicente lurmuturreko borroka

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Frantziaren erreakzioa


Lehorrean, ezbeharrak laster iritsi ziren, prestakuntza tekniko makurra zela bide eta Espainiako tropa gaizki hornituta eta moral gutxirekin zegoelako. Konbentzioko indarrek Kataluniaren zati handi bat okupatu zuten. Hondamendia Gipuzkoan handiagoa izan zen eta bertako Aldundiak, foru-eskumenak gaindituz, bakea negoziatu zuen. Koroaren aldekoa-frantziarrekiko antipatia, pulpituen abertzaletasuna eta Konbentzioaren antiklerikalismoak zauritutako sentimendu tradizionalista ziren. Espainian errefuxiatutako milaka apaiz frantziar erbesteratu behar izan ziren.


Bakea eta erreformismoaren jarraipena


Behin etsaiak Nafarroan eta Araban sartuta, Godoy gerra gelditzen ahalegindu zen, aliatuak alde batera utzita, Basileako Bakean, 1795eko uztailean. Espainiak lurralde-osotasuna berreskuratu zuen, Frantziari Santo Domingo uhartearen zati bat eta merkataritza-
Abantaila batzuk lagatzearen truke.
Urtebete geroago, San Ildefonsoko itunak frantziarren eta espainiarren arteko aliantza berrezarri zuen Ingalaterraren aurka borrokatzeko, Godoyren ustez benetako mehatxua britainiarrak Amerikako merkatuan sartzea zen. Espainiako ontzidia sarraskitu egin zuten San Vicente lurmuturreko borrokan 1797an itsasoz gaindiko merkataritza babesik gabe geratu zen.


Erreformismo ahula


Godoyk ospea galduta Gortera aurreko erreinaldiko espiritu erreformista itzuli zuen: nekazaritza-eraldaketa babestu zuen, zerga batzuk kendu zituen, manufakturen prezioak liberalizatu zituen eta gremioen boterea murriztu zuen. Ilustrazioko izen ospetsuenekin gobernua eratu zuen. Baina iraultza, bere desordenekin, absolutismo monarkikoaren bakearen aurkakoa zen.


Elizgizon askok ideia horiek zabaldu zituzten; baina askoz harrigarriagoa da ilustratu ospetsu batzuek orduan programa aldatu zutela, Inkisizioaren beldur zirelako. Auzitegi hori abolitzeko ahalegin guztiek porrot egin zuten, eta erregeak ere babestu egin zuen, kleroaren joera irekienak zapalduz.

Entradas relacionadas: