San agustin zoriontasuna eta jainkoa edukitzea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB

AGUSTIN HIPONAKOA:


ZORIONTASUNA ETA JAINKOA EDUKITZEA

San Agustinen kezka nagusia ez zen bakarrik egia bat topatzea, baizik eta, ororen gainetik, bihotza aseko zuen egia aurkitzea, hau da, egoera positibo batean. Zoriontasuna horrela baino ezin baita lortu. Esan daiteke, hortaz, Agustin eudemonista zela. Baina aipatutako eudemonismo hori ez da suntsi daitezkeen ondasunetan edo grinak asetzean oinarritzen. Ezta epikureoren erako plazer moderatuak eskuratzean ere. Horiek guztiak gizakia zeharo ase ezin duten zoriontasuna galkorrak baitira. Benetako zoriontasuna egia osoaz jabetzean datza, baina egia partikular guztiak traszenditzen dituen egia izan behar du, bestela ez litzateke propio egia bat izango. Agustinek bilatzen duen Egia, egia posible guztien neurria (absolutua) da. Goi neurri hori jainkoa baino ezin daiteke izan.

Agustinek eszeptisismoaren kontrako argudioak garatu zituen. Alde batetik, eszeptikoek arrazoirik ez dutela dio San Agustinek, eszeptikoen tesia kontraesankorra delako. Bestetik, Agustinek eszeptikoen jarrera gainditzeko bigarren baieztapen bat ere eskaintzen du: si fallor sum huts egiten badut, nire burua engainatzen badut, orduan existitzen naiz; hau da, nire adimenak huts egiten badu, orduan badakit, behintzat, huts egiten dabilen zerbait naizela, hain zuzen ere, pentsatzen dut, beraz, banaiz.  

Aipatutako Agustinen baieztapena eta Descartesen “Cogito ergo sum” (pentsatzen dut, beraz, banaiz) gauza bera dira.


Entradas relacionadas: