San agustin zoriontasuna

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,34 KB

Sarrera:


Bizitza ulertzeko modu berri bat sortuko da: Kristautasuna. Arazo berri bat:zeintzuk eta nolakoak kristautasuna eta filosofiaren arteko harremanak? Kristautasunak fedea du ezagutza tresna; filosofikoak ordea arrazoia. Kristautasuna bizitza planteamendu bat zen. Eraso filosofiko asko jasan. Kristautasunak, erantzun filosofikoa eman, ez teologikoa. Kristautasunak kontzeptu filosofikoak landu behar.
Horrela, pentsamendu filosofiko-teologiko kristaua sortu. San Agustinen pentsaerak ia Erdi Aro osoan iraungo du, Santo Tomasek Aristoteleren interpretazio kristaua egin arte.

Gertaera historiko garrantzitsuenak:


K.O. Lehen mendeak Erromatar inperioa nagusi. Filosofia moralak sortu(epikureismoa, estoizismoa, neoplatonismoa...). Egiara iristeko errebelazioaren beharra sortu. Inperioa zabalduz doa. Zentro kultural nagusiena alejandria. Bertan bat egiten dute pentsamendu greko helenistikoak eta tradizio judutarrak. Kristautasunak, gizakiak bizitzan bizi duen egoeraz libratzea suposatzen du. Liberazioa zerutar munduan. Pentsamendu platoniko kristaua. III.Mendean, Erromatarren gainbehera garaia. Agustin etapa honetan bizi. IV.Mendean, kristautasuna inperioaren erlijio ofizial bihurtu. V.Mende hasieran, Erromatar inperioaren amaiera hasi. Garai honetan, Agustinek bere pentsamendua landu, eta eliza erromatarrak jarraituko du.
Kristautasunaren aldetik hainbat heresia elkarren aurka:arianismoa, donatismoa,pelagianismoa, e.A. San Agustinek hauen aurka gogor elizaren doktrina ahuldu eta mehatxatu zuelako. PELAGIANISMOA:Pelagioren jarraitzaileek osatu. Jainkoaren graziarik gabe ongia egin daiteke; jatorrizko bekatuak ez du gizakia usteldu, barkamena alferrikakoa. Gizakiak bere ekintzen bidez, zerua irabaz dezake. Bekatua berea de, ez gizateriarena. DONATISMOA:Donatoren doktrina. Eliza eta estatuaren arteko banaketa defendatu. MANIKEISMOA:Mani-ren idatzietan oinarritu. Bi jainko:ongiarena(Ormuz) eta gaizkiarena (Ariman).Gaitzaren erantzunkizuna ez dagokio gizakiari, beregan eragiten duen gaitzaren printzipioari baizik. Gizakia bere bekatu eta bizioen erantzunkizuna gainetik kentzen du askatasuna ukatuz.
Eskola grekoak: ARISTOTELISMOA: Zoriontasunaren etika. Zoriontasuna jarduera zintzoaren bitartez lortu. Zoriontasuna lortzeko bidean, onargarria da atsegin sentsualez neurriz gozatzea. EPIKUREISMOA:Epikurok sortutako eskola. Gizaki jakintsua ez du politikan parte hartu behar. Gizakiak bere adiskideen lagunartean ezkutatu behar du. Adiskidetasun eta askatasun pribatuak balioztatzen dira. Morala, zoriontasunean oinarritzen da, mina saihestuz. ESTOIZISMOA:Zenonek sortua. Benetako askatasun pertsonala bilatu behar da, politikan parte hartuz.Bertuteak laztasuna izan behar du. Estoikoak eudemonian oinarritzen dira, zoriontasuna ez da plazerran oinarritzen, bertutearen etengabeko jardueran. Zoriontasuna patua baretasunarekin onartzean datza. Huts egiten duenarekin bihotz gogorra; ez dago barkamenerako tokirik. NEOPLATONISMOA:Platoniar izaera duen korrontea. Aintzinako filosofiak eta erlijio mistikoak batzen dituen sistema sendoa. Ordezkari nagusiak Filon eta Plotino. FILON: k.O.Lehen mendekoa. Jainkoa platonen ongia.Logosa sortu.Logosaren baitan ideiak,Logosak mundua egin. PLOTINO:Likopolis hirian jaio. Bere obra enneadas. Filosofiaren sistemaren gailurrean Bat-a jartzen du. Gauza guztiak,Bat-etik datoz eta dena Bat-arengana itzultzen da. Bat-atik pentsamendua sortu;honetatik munduaren arima eta azkenik gauza materialak. Gizakia metria eta mundu adigarriaren arteko zubia da. Zoriontasuna Bat-arengana igotzean datza.

Bizitza:


 Afrika iparraldean Tagaste hirian jaio zen 354. Urtean. Garai haietan, Erromako inperioak behera egin zuen, eta erromatar eta kristauen artean borroka bizia.San Agustinen aita paganoa eta ama kristaua ziren, eta semea kristautasunean hezi zuen, nahiz eta honek kristautasuna utzi nerabezaroan, heldua izandakoan berriro itzultzeko. Agustin Maraudara joan zen bere lehenengo ikasketak egitara, eta jarraian, Cartagora joan zen erretorika ikastera, bertan erretorika eskola bat ireki zuelarik. Geroago, Erromara joan zen, eta hemen plazerez betetako bizitza izan zuen, ondoren Milanen jarraituko zuena. Hala ere, Milanen, kristautasunetik urrun zegoen plazeren bizitza behin betiko utzi zuen, nolabaiteko Jainkoaren seinale baten eraginez, eta kristau zintzoa izatera etorri zen. Ondoren, bataiatu eta apaiz egin zen, Hiponako apezpiku izendatu zutelarik. 430. Urtean, San Agustin Hiponakoa hil egin zen, bandaloek Hiponako hiria setiatu zutenean eta Erromak behera egin zuenean.
Gizakiaren helburua zoriontasuna lortzea da, hau da, ideia gorena edo Jainkoaren ezagutza izatean, izan ere, zoriontasuna lortzeko ezin gara ondasun galkorretan oinarritu; perfektua eta betierekoa den ondasuna behar da, egonkorra eta suntsiezina den ondasun edo ideia; Jainkoa. Zoriontasuna bizitzaren goi helburua da, eta hau lortutakoan, espirituari lasaitasuna ematen dio. Beraz, zoriontsu izateko Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, gaiztakerietatik eta bekatutik libre edo garbiak egon behar dugu, honela Jainkoa jasotzeko eta berarekin harremanak izateko aukera izango baitugu. Honela, zoriontasuna ez datza ondasun material eta suntsigarriak edukitzean, hauek galtzean zoriontasuna desagertu egiten baita; benetako zoriontasun absolutua edukitzeko, Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, esan bezala, bekatutik libre egon behar dugu. Jainkoaren ideia antzematen, jainkoak berak laguntzen digu, hau da, gizakia argitzen du bera antzeman dezan; maisua Jainkoa da.


Antropologia


Agustin Hiponakoaren filosofiaren beste gai nagusi bat arima da, bere baitan oroimena, borondatea eta adimena biltzen dituena. Agustinen antropologian, arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia da, gizakiaren dualismo bati jarraiki. Baina arima gainetik jartzen du, gizakia gorputz hilkor eta mundukoiez baliatzen den arima arrazoiduna dela defendatuz.Arima jainkotik zuzenean badator ere, gorputzarekin harreman estua duenez gizakia bekaturako joera du erabakimen askearen bitartez.  Bekatua erabakimen askea gaizki erabiltzeagatik gertatzen da eta errealitate materialistari arreta jartzea du ondorio. Gizakia ezin da bere indar hutsez salbatu eta jainkoarengandik datorkion benetako askatasunaren edo graziaren beharra du. Ezin da soilik bere indarren bitartez egia ezagutzera iritsi; ahula da, jatorrizko bekatuak ahulduta baitago. Orduan graziak gizakia bultzatzen du barrutik, bere izaerari dagokiona baino fede eta ezagutza garaiagoa lor dezan.ASKATASUNAREN ARAZOA:Askatasunari buruz, pentsaera teologikoa du. Gizakia askea da;gizakia askea delako. Erabaki dezakeelako da gizaki. Gizakiak, jainkoak sortuak, berarenganako(Jainkoa) joera izan behar du. Jainkoak gizakia sortu zuenean, bera maitatzeko agindua eman zion. Ez dago askatasunik betebeharrik gabe. GAITZAREN ARAZOA: Ustelgarritasuna ez da bere baitan gaitz bat, gauza ustelkorrak onak dira, ustelkorrak izango ez balira jainkoa izango lirateke; onak izango ez balira, ez lirateke existituko. Existitzen diren gauza guztiak onak dira, baina ez absolutuki. Jainkoa izaki betea da, ongi absolutu eta aldaezina. Gaitza ongiaren gabeziari jartzen diogun izena besterik ez da.

Ezagutzaren teoria:


kezka nagusia egia aurkitzea da. Egia da gizakiaren zorionaren iturria. Benetako zoriontasuna egia osoa izatean datza, baina egia partikular guztiak transzenditzen dituen egia izan behar du. Goi neurria jainkoa bakarrik izan daiteke. Hiru ezagutza maila:
-ezagutza sentikorra: Objetuak. Zentzumenez. Objetuak mugitu, zentzumenek aldaketa jaso. Ezagutza aldakorra, pribatua, banakakoa. Ez da benetako ezagutza.
-Arrazoizko ezagutza: Objetuen datuetatik abiatuz, adimenak juizioak egin. Ezagutza maila honek gizakia beste gizaki guztietatik bereizten du.
-Kontenplazioa: Betiereko ideiak diren bezala ikustean datza, benetako jakituria. Egiazko ziurtasuna lortu.

Egiara iristeko tresnak:fedea eta arrazoimena


Entradas relacionadas: