San Agustin eta Historiaren Filosofia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,38 KB

Mendebaldeko kultura eta historiaren filosofia

Mendebaldeko kulturan, historiaren filosofia San Agustinekin hasten da. Agustinek historia linealaren kontzeptua sortu zuen: gertaera bakoitzak bere arrazoia du prozesu historikoan, eta ekintzak ulertu eta haiei zentzua aurkitu behar zaie.

Erromatar Inperioaren krisia

Erromatar Inperioa hautsi zenean, krisi handia sortu zen mendebaldean eta gogoeta egin zen gertatutakoaz. Jentilek (erromatar paganoek) kristauei eta Jainkoari leporatu zieten gertatutakoa; izan ere, kristauak biolentziaren aurka zeudenez, Erroma soldadu gabe gelditu eta barbaroek suntsitu zuten.

Jainkoaren Hiria: apologetika eta ikuspegia

Agustinek, Jainkoaren Hiria idazlanean, jentilei aurre egiten die eliza kristaua babesteko. Bere ustez, erromatar guztiak kristau ez izatea izan zen hondamendiaren kausa. Erroma paganoaren luxu- eta plazer-grinak inperioa ahuldu zuten, eta Erromari geratzen zitzaion itxaropen bakarra kristautasuna zen.

Jainkoaren Hiria idazlanean, Jainkoaren borondatearen ideiez baliatuz, mina eta gaitzaren zentzua azaltzen ditu.

Bi hirien arteko borroka

Gizadia bi hirien borroka bezala agertzen da:

  • Jainkoaren hiria: onaren, Jainkoaren eta argiaren hiria.
  • Lurreko hiria: gaitzaren, munduaren eta ilunpearen hiria.
Gizakien sailkapena

Gizakiak bi taldetan banatzen ditu:

  • Lurreko hiritarrak: beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak, Jainkoari uko egiten diotenak.
  • Jainkoaren hiritarrak: Jainkoa gauza guztien gainetik maite dutenak eta Jainkoa aukeratu dutenak, haien autonomiari uko eginez.
Azken epaiketa eta ondorioak

Jainkoaren hiriko eta lurreko hiriko hiritarrak nahasirik daude eta borrokak azken eguneko epaiketara arte iraungo du, batzuk sarituak eta besteak zigortuak izan arte. Hala ere, zeruko kide bat lurtarraren printzipioen arabera bizi daiteke, eta alderantziz. Beraz, Jainkoaren arerioak ez diren zenbait gizaki Jainkoaren seme-alaba bezala onartuak izango dira, eta onak bezala agertzen diren asko ez dira salbatuko.

Ez da zuzena lurreko hiria Estatuaren berdintzat jotzea, ezta hiri zerutarra Elizaren berdintzat hartzea ere. San Agustinen ustez, fedea eta arrazoia, politika eta erlijioa lotuta daude.

Entradas relacionadas: