San Agustin Hiponakoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

- Afrika iparraldean Tagaste hirian jaio zen 354. urtean. - Garai haietan, Erromako inperioak behera egin zuen, eta erromatar eta kristauen artean borroka bizia. - San Agustinen aita paganoa eta ama kristaua ziren, eta semea kristautasunean hezi zuen, nahiz eta honek kristautasuna utzi nerabezaroan, heldua izandakoan berriro itzultzeko. - Agustin Maraudara joan zen bere lehenengo ikasketak egitara, eta jarraian, Cartagora joan zen erretorika ikastera, bertan erretorika eskola bat ireki zuelarik. Geroago, Erromara joan zen, eta hemen plazerez betetako bizitza izan zuen, ondoren Milanen jarraituko zuena. Hala ere, Milanen, kristautasunetik urrun zegoen plazeren bizitza behin betiko utzi zuen, nolabaiteko Jainkoaren seinale baten eraginez, eta kristau zintzoa izatera etorri zen. Ondoren, bataiatu eta apaiz egin zen, Hiponako apezpiku izendatu zutelarik. - 430. urtean, San Agustin Hiponakoa hil egin zen, bandaloek Hiponako hiria setiatu zutenean eta Erromak behera egin zuenean.

- Gizakiaren helburua zoriontasuna lortzea da, hau da, ideia gorena edo Jainkoaren ezagutza izatean, izan ere, zoriontasuna lortzeko ezin gara ondasun galkorretan oinarritu; perfektua eta betierekoa den ondasuna behar da, egonkorra eta suntsiezina den ondasun edo ideia; Jainkoa. Zoriontasuna bizitzaren goi helburua da, eta hau lortutakoan, espirituari lasaitasuna ematen dio. Beraz, zoriontsu izateko Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, gaiztakerietatik eta bekatutik libre edo garbiak egon behar dugu, honela Jainkoa jasotzeko eta berarekin harremanak izateko aukera izango baitugu. Honela, zoriontasuna ez datza ondasun material eta suntsigarriak edukitzean, hauek galtzean zoriontasuna desagertu egiten baita; benetako zoriontasun absolutua edukitzeko, Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, esan bezala, bekatutik libre egon behar dugu. Jainkoaren ideia antzematen, jainkoak berak laguntzen digu, hau da, gizakia argitzen du bera antzeman dezan; maisua Jainkoa da.

- Platonen filosofiak asko eragin zuen Agustinengan. Lehenik, neoplatonismoa aurki dezakegu; platondar izaeradun filosofia honek Platonen pentsamenduaz gain, beste antzinako filosofien ideiak elkartzen ditu, eta eragin garbia du San Agustinengan. Bestalde, Plotinoren eragina ere ikus dezakegu; honen filosofiaren gailurrean Bat-a dago; izaki ororen aurretik aurkitzen da, ezaugarri ezagutezinezkoak ditu eta gauza guztiak berarengandik datoz eta berarengana itzultzen dira berriro. Honen aldera, Agustinek Jainkoa proposatzen du Bat-aren ordez, Plotinoren eragina garbi utziz. Honetaz gain, Platonen ideia nagusiak, hau da, ongia lortzeko arrazoia behar dela, ere eragina izan du, Agustinek arrazoia erabiltzeaz gain, gizakiak fedea ere behar duela baitio, honela erabateko zoriontasunera eramango zion ideia nagusia edo Jainkoa bereganatzen du eta. Azkenik, dualismoaren arloan ere Platonek eragina izan zuen. Agustinen dualismoak dioenez, gizakia arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osatua dago, eta arima Bizitzaren parte da, eta esentzia Bizitza den Printzipiotik hartzen du, beraz ezin da hil. Hau Platonek zioenarekin, arima bizitza printzipioa zela eta bizitza heriotzarekin batera ezin daitekeenez ezin dela hil, konparatzen badugu, antzekotasun handia ikus dezakegu.

Entradas relacionadas: