San agustin. Fedea eta arrazoia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,64 KB

AGUSTIN HIPONAKOA


: FEDEA ETA ARRAZOIA (EZAGUTZEKO SINETSI )

Egia  badela frogatu ondoren, egiara heltzeko bidea azalduko du Agustinek. Egia ezagutzea nahitaezkoa du gizakiak, arimak behar duen lasaitasuna eta atseden osoa lortzeko.  Egiaren edukitzea edo jabetza, zientziaren objektua izan aurretik, jakinduriaren objektua da, jakinduria izateak gizakia zoriontsu bihurtzen baitu. Horregatik, esan daiteke Egiarenbilaketa ez dela soilik ezagutzaren metodo bat, zoriontsu izatekobide espiritual bat baizik, erromesaldi bat, ibilbide bat.

Ziurtasun absolutua izan behar denez, ezin da zentzumenetan bakarrik oinarritu, fedean ere oinarritu behar duelako. Arrazoiak eta fedeak bat egin behar dute.  

Filosofo kristauak ez ditu fedea eta arrazoia banatzen. Fedearen eta arrazoiaren arteko formula zuzena hauxe litzateke: sinesten dut ulertzeko; ulertzen dut sinesteko (credo ut intelligam, intelligo ut credom).

Garrantzitsuena fedea da, credom, beraz fedea motorra da, federik gabe ez gara inora ailegatuko. Arrazoia berriz, ez du ezertarako balio, intelektua bertan dago gidatzeko.

Agustin Hiponakoa helburua ez da fedearen eta arrazoiaren artean mugak jartzea, baizik eta, haren ustez, biek kristau-egia argitzea dute helburu. Haren iritziz, egia bakarra denez, gizakiari hori argitzea eta lortzea interesatzen zaio. Hori erdiesteko, arrazoia eta fedea elkarlanean aritzen dira.




Entradas relacionadas: