San agustin bizitza zoriontsua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,77 KB

Legeen izaera:Legea botere sortutako arau juridikoa da

Legeek mugatzen dituzte gizartean esanez, nola jokatu behar dugun.Ezaugarriak: Orokorra da: Legeak berak ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona guztientzat da legea.
Derrigorrekoa da: Betebehar juridikoak ezartzen ditu eta eskubideak ematen ditu. Legeak aginduak betetzera behartzen du.Iraunkorra da.Jakintzat ematen da.Etorkizuna arautzen du: Legea eman eta argitaratzen denetik aurrera arautzen ditu.


Botere politikoa: autoritarismoa eta indarkeria

Botere politikoa: herrialde bateko gobernu-sistema baten barruan ordezkaritza-kargua duten pertsonek dagozkien funtzioak betetzea.

➜Herrialde demokratikoetan herritarrek ematen diote botereari legitimitatea hauteskundeen bidez, herritarren botoaren bidez ematen zaio legitimitatea.

➜Botere politikoa abusuzkoa izango da funtzioak betetzean beste botereen ahalmenak mugatzen edo ordezten badira

➜XVIII. Mendeko hainbat pentsalari ziren botere-banaketaren teoriaren aldekoak: Locke, Rosseau, Montesquieu.

➜Gizarte demokratikoan hiru botere bereizten dira: legegilea, betearazlea eta judiziala.


Kontraktualismoa: Hobbes, Locke, Rosseau, Montesquieu

Teoria honen arabera herriak du benetako subiranotasuna, herria osatzen duten gizabanakoen arteko gizarte-kontratu baten ondorioa baita gizartea.

Hobbes eta Estatu absolutista

Gizakiaren ikuspegi pesimista du, eta, haren ustez, gizakia grinen mende bizi da.

Jatorrizko egoeraren ezaugarri bereizgarriak: ezegonkortasuna eta indarkeria. Ez badago legerik ezta aginterik, ezer ez da bidezkoa ezta bidegabekoa. Denek dute denerako eskubidea.

Herriak itun bat egitea erabaki omen zuen. Han botere guztia subirano bati ematen zitzaion, ordena jartzeko. ONDORIOA: Monarkia absolutua.

Locke eta Estatu liberala

Jatorrizko egoeran gizakiak berekoiak dira eta nor bere kabuz bizi da, baina bakean, eskubide naturalez gozatuz: bizitza, askatasuna eta jabetza.

Bere artean itun bat egiten dute. Bizitza duina eta baketsua bermatzeko, gizabanakoek subirano (talde) bati ematen dizkiote beren eskubideak. Ituna ez da ez behin betikoa ez atzeraezina.

Rosseau eta Estatu demokratikoa

Jatorrizko egoeran gizakia zintzoa, zoriontsua, independientea eta askea zen (basati ona).

Gaur egungo egoera sozialean, gizakia gaizto bihurtu da, bere buruari soilik erreparatzen dio. Arazoa: ulertzea zergatik igaro garen egoera onetik txarrera. Benetako gizarte-hitzarmena egonez gero askatasuna izan behar du oinarri.

Montesquieu eta hiru botereak

Askatasuna lortzeko funtsezko auzi bat proposatuta sortu zen botere banaketa: askatasuna berma dezakeen eta bermatu behar duen botere politikoa bera da arriskua askatasuna lortzeko.

Estatuaren boterea hiru organoan banatuko duen sistema politikoa zen erantzuna.

Entradas relacionadas: