San Agustin: Bizitza, Pentsamendua eta Kristautasuna
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,59 KB
A: San Agustin Hiponakoa
Aurelio Agustin Ipar Afrikako Thagaste hirian jaio zen 354. urtean. Agustinek Inperioaren desegite-prozesua bizi izan zuen eta, historiako krisi-garai guztietan gertatzen den bezala, garai hura eztabaida eta polemika intelektualen erdigune izan zen.
Agustinen garaiko korronte erlijiosoak
Agustinen garaian kristautasunetik bereizitako hainbat korronte izan ziren. Ezagunenak hauek dira:
- Manikeismoa: Ongia eta gaizkia bi printzipio desberdinen menpe daude; ondorioz, munduko gaizki guztiaren erantzule bakarra gaizkiaren printzipioa da.
- Donatismoa: Sakramentua ematen duen apaizaren izaerak erabakitzen duela sakramentuaren balioa argudiatuz, sakramentuaren jainkozko izaera ukatzen zuen.
- Pelagianismoa: Gizakia aske eta jatorrizko bekaturik gabe jaiotzen dela argudiatzen du.
- Arianismoa: Kristautasunaren eta paganismoaren arteko sintesi-saiakera; Jesukristo 2. mailako jainkotxo bat zela zioen.
Agustinek sekta hauen kontra hainbat kritika egin zituen, kristautasunaren jarrera ofiziala aurrezarriz.
Bizitza eta bilakaera pertsonala
San Agustin latinez hitz egiten zuen soilik eta erromatar peto-petoa sentitzen zen. Bere ama, Monika, eta aita, Patrizio, paganoa zen. Nerabezaroari lotuta doan gorputzaren esnatzeak goiburua besarkarazi zion. Eskola utzi eta zuzenbidea ikasten hasi zen. Monikak eragin handia izan zuen Agustinengan eta kristautasunera hurbiltzen saiatu zen.
15 urtez emakume batekin bizi izan zen eta seme bat eduki zuten: Adeodato. Gaztaroan manikeismora bildu zen, baina pixkanaka kristautasunerantz hurbiltzen hasi zen.
Ibilbide profesionala eta kristautzea
375ean Cartagon erretorika-eskola bat ireki zuen, baina gauzak gaizki joan eta 388an Erromara joan zen. Han ere eskola bat ireki baina gauzak berriro ere gaizki joan zitzaizkion eta depresio batean murgildu zen. Momentu hartan, Simaco Erromako prefektuak Milanen erretorika-eskolarako irakasle hautatu zuen. Ondorioz, animoak berpiztu, gaztaroko ziurtasuna desegin eta manikeismotik baztertu zen.
Agustinen kristautzea hainbat faktorek eragin zuten eta, azkenean, 387an Agustinek eta bere semeak bataioa jaso zuten. Ondoren, Cartagora itzuli eta hurrengo urteetan Hiponan apaiz eta gotzain izendatu zuten. Monasterioak sortu zituen, katekesia eta predikazioa bultzatu zituen eta doktrina teologikoen sortzaile izan zen. Bere obra nagusia Aitorkizunak izenburuko autobiografia intelektuala da (397).