San Agustin: Arima, gorputza eta zoriontasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,64 KB
Bizia
(Biziak arimari egiten dio erreferentzia). Arimak, bizia, gizakia egiten gaitu eta gorputzarekin batera gizakia osatzen duen substantzia da. Ez-materiala; Jainkoak sortua eta hilezkorra. Arima bizitzaren parte da eta bere esentzia bizitzaren printzipiotik dator. Gainera, arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatu egiten du. Horri esker bihurtzen da materia bizidun eta antolatua.
Elikagaia = bertutea
Elikagaiaren bertutea: gorputzean aurkitzen ditugun elikagaiak gorputzarentzat eta arimarentzat beharrezkoak dira. Agustinentzat onak eta txarrak daude; hau da, elikagairik jan ezean gaixotu egin gaitezke eta, horren ondorioz, pekatari bihurtu. Horregatik txarto jokatzen dugu elikagairik ez janekoan eta baita gure burua edo gorputzeko plazerrak Jainkoaren gainetik maitatzen baditugu. Aldiz, elikagai onak hartuz, zuzen jokatuko dugu eta aske izan ahal izango gara.
Gorputza eta arima = gizakia
Gizakia izaki konposatua da; arimaz eta gorputzez osatuta dago; hau da, kreazionismoaren ikuspegia. Jainkoak gorputz bakoitzean arimak ipintzen ditu. Hala ere, arimak du lehentasuna. Agustinen ustez, arima bizitzaren parte da, eta bere esentzia bizitza bera da; horregatik esaten du arima ez-materiala, Jainkoak sortua eta hilezkorra dela. Gorputza, berriz, materiaz eginda, sortua eta hilkorra da. Arima gorputza zaindu eta gobernatu egiten du. Arima hilezkorra da; gorputza, ordea, hilkorra izan arren, munduaren amaieran berpiztuko da arimarekin.
Zoriontsua
Zoriontsu dena jakintsu ere izango da; hau da, egia ezagutuko du. Egia horiek Jainkoak berak jarri ditu gure barnean; ondorioz, Jainkoa maitatzen ez badugu ez gara zoriontsu izango. Horretarako, Jainkoa gure buruaren eta gorputzeko plazerren gainetik maitu behar dugu. Egiaren bilaketan arrazoimenak eta fedeak elkarlanean aritu behar dute. Arrazoimenak egia bilatzera eramaten gaitu, eta sinesmenak arrazoimenari egia ezagutzen laguntzen dio. Jainkoak argitzen gaitu egia eredugarriak ezagutzeko, eta horrela zoriontsu izan gaitezke.
Jainkoa, gauza iraunkorrak eta ondasunak
Jainkoa betierekoa, perfektua eta guztiz justua da. Jainkoa arima fedeen bidez nabarmentzen da, baina ezagutza hori ezinezkoa litzateke Jainkoaren existentziarik gabe. Jainkoaren existentziaren frogapena arrazoimenez eta sinesmenaz eman daiteke. Jainkoak, gizakia sortzean, ongi maitatzen du; ondorioz, gizakia aske izango da eta zoriontasuna lortuko du. Gainera, gizakiak ongi egiteko joera izan behar du, eta gizakiarentzat ongia Jainkoa bera da.
Zientzia
Arimaren elikagaia ezagutza da, baina ezin dugu ezagutzarik edo egiarik eskuratu Jainkoarengana sinestu gabe. Jainkoak ipini ditu ideia eredugarriak gure ariman; baina Jainkoaren laguntzarik gabe argitasuna ezin dugu eskuratu. Ideia eredugarri horien ezagutza zientziaz eta jakituriaz osatzen da. Zientziak kanpoko errealitateari buruzko ezagutza ematen du, sentipen-datuetatik abiatuta eta Jainkoaren argitapenetik datorren ideiekin alderatuz.
Ezjakinak
Ezjakinak zientziaren guztiz kontrakoak izan daitezke; hau da, gizaki jakintsuen eta klasikoen kontrako jarrerak izaten dituzte. Askotan bizioz beterikoak eta elikagai kaltegarriak maite dituztenak dira; beren buru eta gorputzeko plazerrak Jainkoaren gainetik maitatzen dituzte. Horrela, ezjakinak pekatari bihurtzeko bidean daude eta bertatik ateratzeko Jainkoaren laguntza behar dute; bakarrik ezin baitira atera. Horregatik esan daiteke arima bizioz betea dutela.
Bizioa = gaizkia
Aukera okerrek dakarten gaitza munduan etengabe ikus daitekeen zerbait da, eta Agustin horren inguruan bizitza osoan kezkatu izan da. Gaitzen artean bi mota bereizten dira: morala eta fisikoa.
- Gaitz morala: gizakiok egiten dugun aukeraketaren ondorioa da; gizakia da horren erantzulea.
- Gaitz fisikoa: Agustinen arabera, existitzen ez dena da; izan ere, Jainkoak sortutako guztia ona da, eta materia suntsitzea ez da gaitzaren ondorioa, materiaren eboluzioa baizik.
Beraz, existitzen den gaitz bakarra morala dela deritzo.
Gorputza
San Agustin Hiponakoaren teoriaren arabera, arima garbi bat izateak adierazten du Jainkoaren bidea ondo jarraitzen dela, bizioetan erori gabe. Gizakiok bekatuetara erortzeko joera dugu; bekatua askatasunaren erabilera okerrean datza. Gizakiok Jainkoaren grazia behar dugu aurrera egiteko eta garbi izateko. Jainkoa askorentzat egia bihurtzen da eta jarraitu beharreko bidearen adibidea eskaintzen du.
Laburpenak
Agustin = testuak
Testuen laburpenak:
7. atala - 1. zatia
Gizakiok perfekziorako arima (bizia) eta gorputza behar ditugu; bestela ez dugu perfekzioa lortuko.
7. atala - 2. zatia
Gorputzak hazteko eta ez argaltzeko elikagaiak behar ditu, eta bizitzarako arimak ere.
8. atala - 3. zatia
Arimaren elikagaia benetako ezagutza da: zientzia, pentsamenduak eta irudimena. Beraz, arima jakitunak ezjakitunak baino aberatsagoak dira.
8. atala - 4. zatia
Gorputza zein arima elikatu gabe baditugu, gaixotu egiten dira. Arimaren gaixotasunari gaiztakeria esaten zaio, eta horren aurkakoa neurritasuna da.
10. atala - 5. zatia
Zoriontsu izango da ondasunak eta ongia baditu; aldiz, zorigaiztokoa izango da gaizkiak nahi baditu.
11. atala - 7. zatia
Nahi duzuna ez badaukazu zoritxarrekoa izango zara; gauza iraunkorrak zoriontsu egingo gaituzte, eta iragankorrak, aldiz, ez.
12. atala - 8. zatia
Zoriontsu da Jainkoaren jabetza duenak: ondo bizi dena, Jainkoaren nahia betetzen duena eta arima espiritutik garbia duena.