San agustin arima

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB

GORPUTZA ETA ARIMA: Gizakiarengan bereizten diren bi osagaiak dira, hau da, gorputz batez baliatzen den arima da gizakia.
Agustinentzat arima gorputzaren gainetik dago eta sortua eta hilezkorra da, gorputza, materiaz eginda, sortua eta hilkorra den bitartean. Horrez gain, arimak gorputza bizitu, gobernatu eta begiratzeko bultzada du.

Arima

Jainkoak sortu du eta hari esker bihurtzen da materua gorputz bizi eta antolatua eta gizakia den batasuna osatzen dute biek batera.

GIZAKIA: Jainkoak gizakia askea sortu du. Hori dela eta nahita egiten dugu ongia edo gaizkia. Erabaki onak edo txarrak har daitezke, eta hauek Jainkoak zehaztuko ditu. Jainkoa maitatzea da erabaki ona eta horrela lortuko du gizakia zoriontsu izatea. Gorputz eta arimak eratzen duten gizakia den batasuna.

ELIKAGAIAKGorputzak eta arima biek, behar dituzte elikagaiak.
Arimaren elikagai ona ezagutza da, egia ezagutzea, hain zuzen. Horretarako, sinesmena eta arrazoimena, biak behar ditugu, Jainkoarengan sinestu ezik, bere ongirik gabe ez baitugu ezagutzarik eskuratuko. Elikagaia txarra, aldiz bizioa da, hau da, arima ezjakina izango da bizioz Beteta badago. Bizioan ez jausteko, eta Jainkoaren ezagutzatik ez urruntzeko, ezinbestekoa da neurritsuak izatea.

ONDASUNAK : Agustin Hiponakoak bi ondasun mota bereizten ditu. Alde batetik, batzuetan ongia adierazteko erabiltzen du hitz hau. Agustinentzat, ongia, Platonentzat bezala, kontenplatzen dugun egian datza eta hori lortzen duena da zoriontzu, beraz, jakinduria duena da zoriontsu. Baina Agustinen ustez, bereziki, jakituria Jainkoa da. Eta beste alde batetik, ondasun materialak adierazteko ere erabiltzen du hitz hau, hau da, gaikorrak eta iragankorrak diren ondasunak adierazteko.

AKADEMIKOAK: Agustin Hiponakoa filosofoa zen garaian, jarduten zuten Greziako eskola filosofiko ezberdinak, batez ere, eszeptikoak. Haien ustez, gauza guztiak zalantzan jarri behar ziren eta ez egoen gizakiak uler zezakeen egiarik, hau aurkitzea ezinezkoa izanik, Haiek diotenez egia existituko balitz ezingo genukeen ezagutu. Honen ondorioz, ez dira ez jakintsu ez zoriontsu izango. Hala ere San Agustinek mirestu egiten zituen, ez teoria jarraitzen zutelako, ahalegina egiten zuelako baizik.

ARIMA ESPIRITU LOHITiK GABEKO : Pekataria ez dena, Jainkoa maite duena.

EZAGUTZA/ZIENTZIA: Ezagutza arimaren elikagai ona da, hau da, balio duena. Horretarako, arrazoimena eta sinesmena behar ditugu. Jainkoarengan sinestu ezik, bere argitzapen gabe ez baitugu ezagutzarik eskuratuko. Gainera, arimari dagokion ezagutza-maila gorputzari dagokiona baino garrantzitsuagoa da. Izan ere, Jainkoak ariman argitzen digu, prozesuaren amaieran jakituria eta zoriontasuna lor ditzagun.


Entradas relacionadas: