Salmeronen kargua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,84 KB

Gerraren nondik norakoak

Hirugarren Karlistaldia 1872ko apirilean hasi zen, Saboiako Amadeo atzerritarraren ordez Karlos VII.A errege zilegi izendatu zutenean. Gerraren hasieran, hainbat gudu galdu zituzten karlistek eta Oroikoetako Guduaren ondoren, su eten labur bat sinatu zuten Zornotzan, baina, handik gutxira karlistek, gerra egiten jarraitzea erabaki zuten.

Karlistek erasoaldia hasi zuten 1873ko urtarrilean eta euskal lurraldeak karlisten esku gelditu ziren. Baina ordukoan ere ezin izan zituzten karlistek hiriburuak menderatu eta 1874an, Bilbori 125 eguneko setioa egin ondoren, amore eman behar izan zuten. Gatazka militarrek 1876. Urtera arte iraun zuten; Alfontso XII.A politikan esku hartzen hasi zenean, ordea, errepublikaren kontrako eta liberal foruzale kontserbadore asko, lehen karlismoaren aldean ibilitakoak, joera aldatzen hasi ziren. 1875ean, liberalek karlistei gailendu zitzaizkien Katalunien eta Maestrazgoan. 1876an, Lizarra erorita, liberalek behin betiko garaipena lortu zuten. Canovasen gobernu berriak, Errestaurazio garaian, Foruak deuseztatu zituzten, eta, gertaera horrekin, historiaren aldi berri bat hasi zen Euskal Herrian.

3.4. Lehen Errepublika

Erregeak abdikatu ondoren, Errepublika aldarrikatu zuten. Espainiako historiako lehen erregimen errepublikarrak 1874. Urtera arte iraun zuen.

Errepublika federala

1873an, Pi i Margal lehendakari zela, Konstituzio federalerako egitasmo bat aurkeztu zuten; egitasmo horrek subiranotasuna herriak zuela zioten, botere banaketa arautzen zuen, eta eskubide guztiak eta federalismoa aitortzen zituen. Elizaren eta Estatuaren arteko zatiketa ere adierazten zuen, eta, dezentralizazioaren bidean, autonomia handia aitortzen zien probintziei. Baina errepublikarren arteko zatiketa gero eta nabarmendagoa zen; hirietara zabaldu zuten iraultza kantonala. Bitartean, Katalunian eta Valentzian, greba orokorrak antolatzen ari ziren langile anarkistak. Pi i Margallek dimisioa eman behar izan zuen 1873ko uztailean.

Errepublika unitarioa

Nicolas Salmeron izendatu zuten Errepublikako lehendakari. Fronte karlistaren aurrerapenari eta kantonalismoaren zabalkundeari aurre egiteko Salmeronek errepresio gogorra erabili zuen. Emilio Castelarrek Salmeronen kargua hartu zuen 1873ko irailean; errepublikar unitarioen adar kontserbadoreenaren buru zen. Manuel Paviak estatu kolpea eman zuen 1874ko urtarrilean, eta Gorteak desegin zituen, Guardia Zibilaren bidez. Ondoren, Serrano jeneralak hartu zuen gobernuaren lehendakaritza. Esperientzia errepublikar iraultzaileak zer ekarri zuen ikusita, Alfontso XII.Aren alde jarri ziren gizarteko eta politikako sektore asko. 1874an, Espainiako errege izendatu zuten. Errestaurazioaren garai historikoa hasi zen.


Entradas relacionadas: