Salmenta pertsonala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,94 KB

Dirulaguntzak prozesua:


laguntza jaso ahal izateko,pertsonak deklarazioan mendekotasun egoeran dagoela ziurtatu behar du.Administrazio publikoak hau egiaztatu eta gero, pertsona horren egoera baloratuko du laguntza emateko edo ez.Horretarako,balorazioa egiteko diktamena eskatuko du, (BVD) edo (EVE). Honekin,pertsonaren dependentzia maila zehaztuko da. Prozesua 6 hilabeteetan ebatziko da, epe hau pasata erantzunik jasotzen ez bada, laguntza jasotzeari ukatu zaiola esan nahiko du. Eskaera, erkidego autonomiko bakoitzaren ereduaren arabera formalizatuko da,bizi den udaletxeko giza zerbitzuetako erregistroan aurkeztuko da. Disziplinarteko taldeak egindako baremoaren araberako zerbitzuak eta prestazioak aplikatuko dira.

Familiari eskeintzen zaien laguntzak erabiltzailea etxea dagoenean:


dieta osasuntsu bat osatzen lagundu eta familiartekoen beharretara egokitu. Zaintzaileei,beren burua nola zaindu irakatsi(denboraren antolaketa,erlaxatzeko teknikak,aisialdia programatu...). Gizarte trebetasunak landu eta arazoak konpontzeko baliabideak eskeini, familiartekoen harremanak hobetzeko. Zaintzei buruzko informazioa eman (mobilizazioak, higienea nola zaindu....).

Kasuaren analisia:


mendekotasun egoeran dagoen pertsona bat egoitza atean sartzen dutenean,informazio bilketa bat egitea ezinbestekoa da. Balorazioak zera ahalbidetzen du: osasun arazoak detektatu eta indentifikatu, osasun mentalaren egoera zehaztea, muga funtzionalak ezagutzea, gaitasun kognitiboak egoera zehaztea, zaintza eta tratamendu plan egokienak aukeratzea.

Ebaluuazioa egiteko ohiko tresnak: (Behaketa sistematikoa): pertsonak duen portaera eta jarreren pertzepzio edo informazio bisual bat da, arau eta helburu zehatzak bete beharko dira. Talde multiprofesional bateko pertsona ezberdinek egin dezakete. (Elkarrizketa): informazioa biltzeko beste tresna bat da eta profesional eta erabiltzailearen artean burutuko da. Jasotzen den informazioa: familiari buruzko informazioa,informazio pertsonala,kuadro klinikoa,sintomatologiaren hasiera eta garapena,sozializazioa,eguneroko bizitzako jarduerak. (Informeak): medikuek egiten duten dokumentu bat da. Datuak: dokumentuaren datuak (ospitaleratzearen data eta alta), erakunde igorlearen datuak(osasun zerbitzua eskaintzen den zentroaren izena eta honen helbidea), gaixoaren datuak(izena,abizena,NAN,sexua,helbidea...), asistentzia prozesuaren datuak(ospitaleratzearen arrazoiak,aurrekariak,tratamenduak...)..

Gaitasun fisiko eta funtzionalen balorazioa:


oinarrizko jarduerak,instrumentalak eta aurreratuak ematen dira. Kaltz-en indizea: komunaren erabilera,esfinterraren kontrola,elikadura,mugikortasuna,higienea,janztea. Barthel indizea: esfinterrak,elikadura,higienea…   Lawton-en testa: etxeko lanak egitea,erosketak egitea,telefonoa erabiltzea,dirua kontrolatzea. Gurutze gorriko eskala: ezgaitasun maila baloratzen du 0tik 5era.

Gaitasun kognitiboen balorazioa:


memoria,orientazioa eta hizkuntza lantzen dira. Pfeiffer testa: dementziaren hasierak detektatzen ditu. Azkarra eta erraza da.Mini examen cognoscitivo (mec) lobo:orientazioa,fijazioa,kontzentrazioa,kalkulua,memoria eta hizkuntza baloratzen ditu. Erlojuaren marrazkiaren testa: pertzepzioa,memoria eta planifikazioa baloratzen da. Set-test de isaacs: ahozko gaitasuna,memoria semantikoa eta izendapenak(koloreak,animaliak,frutak,herriak).Clinical demential rating: memoria,arrazonamendua,orientazioa,norbararen zainketa.Inbentario neuropsikiatrikoa: delirioak,aluzinazioak,apatiak,antsietatea,euforia...



Entradas relacionadas: