Salmenta pertsonala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,04 KB

14.- Bi eremu bereiztu behar ditugu: izan badena eta izan behar lukeena.Egin bi eremuen konparaketa eskema batean

Izan badena:  Egiaz badauden gauzak, Naturaren eremua, Deskriptiboa  Adb: “Bartolo anaia txikia umiliatzen ari da”. 

Izan behar lukeena: Egotea on izango liratekeen gauzak, Eremu morala(askatasuna), Arauemaileak, “Anai-arreba nagusiek txikiak babestu behar dituzte”. 

15. Arau moralaren alderdi soziala  eta alderdi pertsonala bereiztu

A.Soziala: Taldeko arau-kodeak, Esplizitoak: zuzenbidea, Inplizitoak:usadioak, ohiturak.

A. Pertsonala: Kontzientzia moralak, Bereganatzen, neurtzen du, Jokabidearen zuzentasuna. 

8. ETIKAREN JATORRIA MENDEBALDEAN

Teoria etiko bat teoria filosofiko bat da- Moralaren oinarriak aztertzen ditu. Mendebaldeko etika Grezian sortu zen, K.A. V-IV mendeetan.

Sofistek erlatibismo kulturala eta moralaren alde egin zuten.  Polis batean onartzen dena beste batean txartzat hartzen dela ikusita, uste zuten morala konbentzio hutsa dela, komunitate bateko kideen arteko hitzarmen moduko bat. Ez dago unibertsalki baliozkoa den arau edo printzipio moralik. Gizarte bakoitzak bere konbentzio moralak ditu, gizartearen interes ekonomiko, politikoen ...Arabera. Ikuspuntu erlatibistaren adierazpen argia Protagorasen hurrengo esaldia dugu:
“Gizakia da gauza guztien neurria;dinenak,badiren aldetik, eta ez direnak, ez diren aldetik”. Hau da, gizaki bakoitzak erabakitzen du zer da gozo edo mikatza,handi edo txiki, bidezkoa edo bidegabea, ona edo gaitza.



INTELEKTALISMO SOKRATIKOA Sokratesek kontrako ikuspegia defendatu zuen. Badaude balio objektibo eta unibertsalak(ongia, justizia..)

Filosofiaren helburua da arrazoimenaren laguntzarekin, kontzeptu etikoen benetako definizioak bilatzea. Pertsona batek bere daimon edo barne-kontzientzia entzuteko gai bada, bere interes egoistak alde batera utzita, lortuko du egiaz bidezkoa eta ona zer den jakitea. Gainera, ongia zer den ulertzen dugunean, ondo jokatuko dugu. Berez, gaizki jokatzen duenak ezjakintasunagatik egiten du gaizki. 

Bertute moralak lortzeko moralki hobeak egiten gaituena egin behar dugu, ekintza onak egin,baina ez kasualitatez,  onak direla dakigulako.

9. ZORIONTASUNAREN TEORIAK

Askotan galdetzen diogu geure buruari honek edo hark zertarako balio duen. Galdera hori, batzuetan zentzugabea da. Adibidez, zertarako balio duen zoriontasunak galdetzen badugu. Izan ere, zoriontasuna ez du beste zerbaitetarako balio, ez da beste zerbaitetarako bilatzen. 
Etika eudemonistek   giza bizitzaren helburua , gizakiak lor dezaken ongi gorena ,zoriona (eudaimonia)  dela uste dute.

Baina zer da zoriona?

ARISTOTELES


Zoriona zuhurtzia da. Izaki guztiak berezko joera batekin jaiotzen gara. Gizakiaren kasuan arrazoimena da berezkoena.

Berezkoena arrazoimena denez, gizakiaren zorionik handiena kontenplaziozko bizitzan datza. Zer da kontenplaziozko bizitza? Arrazoimenaz baliatuz, natura eta jainkoa ezagutzea, baita bizitza moralean zuhurtziaz jokatzea. Zuhurtzia (phronesis) bertutea morala da, bi muturren artean erdibidea aurkitzen laguntzen diguna. Erdibide egokia ez da bi kantitateen arteko batez besteko aritmetikoa, neurritasunez , experientziaz ikasiz eta hobetuz jokatzen jakitea da.


Gehiegikeriaren eta gabeziaren,bi muturren arteko puntu egokia aurkitzea. Orekan, erdibidean, dago bertutea. Adibidez, Ausardia koldarkeria(gabezia) eta ausarkeria(gehiegikeria) ren arteko erdibidea da.

EPIKUREISMOA


Zoriontasuna plazera (hedone) da. Minik eta asaldurik eza da plazera.  Helburua ez da gurputzeko plazer sentsuala bilatzea, arimako atsekaberik edo bihotzmini ez edukitzea baizik.  Helburua ataraxia da, hau da, arimako baretasun eta lasaitasuna, hau baita zoriontasunaren benetako esentzia. Nola lortu? Plazeren kalkuluarekin, kontuan hartuta gaur plazera dena (tripafesta)bihar mina izan daitekela, eta alderantziz , gaurko mina (txertoa, osasun neurri bat)geroago ona. Zuhurtziaz jokatu behar dugu, beraz, plazer kontuetan.

ESTOIZISMOA


Zoriona onarpena da. Tesi orokorra: Kanpoko min, oinaze eta plazerez ez arduratzea eta norberaren desioak kontrolatzean datza zoriontasuna. Oinarrian duen mundu ikuskera: Mundua lege edo arrazoi unibertsal batek(patua) gobernatzen du.Munduko gauza guztien zoria , gizakia barne, lege horrek determinatzen du.  Patua saiheztezina da, ezin dugu aldatu. Beraz, dagokigun jarrera bakarra berak agintzen duena onartzea da. Gauzak diren modukoak ez onartzea, aldaezina dena aldatu nahi izatea zoritarraren iturria da.  Bizimodu lasai-bare batean baino ez dugu zorion posible lortuko, hau da, arimaren asaldagaiztasunean.  Onerpena, hale ere, ez da konformismo hutsa: Logosa edo patua ezagutu behar dugu, bereizteko benetan saiheztesina dena, hilkortasuna adibidez;  eta alda daitekeena: esklabutza , edo kritika sozial edo politikaren bitartez deusezta daitekeena.


UTILITARISMOA


Zoriontasuna guztien ongian datza. J. Bentham eta J.S. Mill-ek (XVII_XVIII. Mendeetan). Tesi nagusia: onuragarritasunaren printzipioa.

Onuragarritasunaren printzipioa: ahalik genienei ahalik eta plazer edo zorion handiena dakarkien ekintza da moralki zuzena. Epikureismoan bezala Etikaren oinarria plazera da. Plazer eta oinazeen kalkulua egin behar dugu jokatzerakoan. Beraz ,bai Epikureismoak bai Utilitarismoa teoria hedonistak dira. Hala ere, Epikureismoa indibidualista da, plazer pertsonala baino ez du kontuan hartzen. Utilitarismoan, berriz, plazer edo onura hori ahalik eta gehienentzat eta onura handiena lortu behar da. Guztien ongia edo ongi orokorra da helburua. Benthamek ongi orokor hori lortzeko formula bat asmatu nahi izan zuen, plazeren eta minen kalkulu kuantitatibo eginda(kontuan hartuz intentsitatea, iraupena…)Pentsatu7 zuen horrekin gizartea eraldatzeko modua izango zela,ahalik eta jende gehienentzat ahalik eta zorion handiena lortzeko.

S. Millek, berriz, giza plazeren nolakotasuna ere kontuan hartu behar dela uste zuen. Behe-mailako plazerak eta goi-mailako plazerak bereiztu behar ditugu. Goi-mailako plazerak gizakiaren garapen intelektuala eta morala bideratzen dituztenak dira.

10. GARAPEN MORALA

Gizakiak berezkoa du morala izatea, ezaugarri biologikoa da. Hizkuntzarekin gertatzen den bezala, morala ikasteko ahalmenarekin jaiotzen gara, baina pertsona bakoitzak , gero, bere gizataldekoa bereganatu behar du. Bai hizkuntza bai morala gizatalde batean baino ez dira garatzen. Garapen morala bi alderdiren arteko interakzioaren ondorioz gertatzen da:
1. Ingurumena:balio sozialak, heziketa…
2. Norberaren izateko edo pentsatzeko modua.Ean Piaget psikologoak garapen moralaren teoria sortu zuen. 

Hiru urrats pasatu behar dira : 1. Premorala  2. Heteronomoa 3. Autonomoa


Lawrence Kohlberg, Piageten diszipuluak, zabaldu zuen teoria sei estadio bereiztuz. Uste zuen helduen ehuneko bost soilik heltzen dela heldutasun moralera.

Maila                      Estadioa   Ezaugarriak               Ikuspegi soziala   


   Konbentzioaurrekoa 1.  Obedientzia 

                                            eta zigorra.                      Egozentrismo

2.  Norberaren interesak          Indibidualismo


Konbentzionala          3.  Gertukoen espektatibak       Gregarismoa

4.  Gizarteko guztien ona.    Komunitarismoa

Konbentzio ostekoa   5.  Gehienen mesedetan 

                                           adostatutakoa.                      Erlatibismo.


6. Printzipio eta

                                         balio unibertsalak             Unibertsalismoa


Entradas relacionadas: