Sakonuneak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,47 KB

5.3. Goi-lautadaren kanpoko sakonuneak

Sakonuneak Ebro eta Guadalquivir ibaienak dira.Fosa aurrealpetarrak dira, aro tertziarioan sortutakoak. Gero sedimentu tertziarioz eta kuatertziarioz bete ziren, erliebe ia horizontalak dira.

a)

Ebroren sakonunea

Pirineoen paraleloa da. Ebroko mendigunea hondoratu egin zen, sakonunea antzira handia bihurtu zen. Itsas materialak eta kontinentalak ditu. Klima lehorra da.

-Somontanoak lur lauak dira, apur bat inklinatuta. Konglomeratuak osatzen dituzte. Higadurak sakonuneak eratu ditu.

-Sakonunearen erdigunean estratuak horizontalak dira. Kareharri gogorrek eta buztinak margak eta igeltsu bigunek eratzen dituzte. Horren emaitza badlans da.

b) Guadalquivirren sakonunea Mendikate
Betikoen paraleloa da. Lehenengo itsasora irekita zegoen. Gero, kostako aintzira bihurtu zen eta lohiz bete zen, padura zingiratsuak sortuz. Kareharrizko mantuak sortzean mendixkak eratu ziren,


5.4. Goi-lautadaren kanpoko mendikateak

Pirinioak, Euskal mendiak, kataluniako mendikatea eta Mendikate Betikoak dira. Aro tertziariokoak. Kareharria da nagusi.

A) Pirinioek egitura konplexua dute:

-Ardatza material paleozoikoak osatzen dute, erliebe malkartsua du.

-Pirinioaurreak aro tertziarioan sortu ziren. Kareharriek osatzen dute, leunagoa eta baxuagoa da. Barneko eta kanpoko mendilerroetan egituratzen da.

-Erdiko sakonunea margak osatutako sakonune luze eta estua da.

b) Euskal mendiak, zatirik handienean, pirinioaurrearen luzapena dira. Beraz, kareharrizkoak dira, forma leunak dituzte, eta altuera ertainekoak dira.

c) Kataluniako kostaldeko mendikatea Pirinioen ekialdeko aldearen aldaketa da. Failen bidez bananduta dago. Bi lerrokatzetan bananduta dago: kostaren paraleloa, altuera gutxikoa, eta barrualdean, garaiagoa. Bien artean, fosa tektoniko bat dago. Material tertziarioz eta kuaternarioz betetzean, haranen erliebea sortu zen.

D) Mendikate Betikoek konplexutasun geologiko handia dute, bi mendi sistemetan egituratzen dira

-Mendikate Penibetikoak kosta inguratzen du. Aro tertziarioan sortutakoa, material paleozoikoak ditu eta Iberiar penintsulako tontor garaienak daude.

-Mendikate Subbetikoa barrualdean dago. Aro tertziarioan sortu zen. Material gogorrak eta leunak tolestean lerradura-mantuak eta zamalkadurak sortu ziren.

-
Sakonune intrabetikoa, mendikate
Penibetikoaren eta Betikoaren artean, sakonune txikitan dago zatituta. Material tertziarioz bete zen eta badlans erliebea sortu zen, klima oso lehorra da.



Entradas relacionadas: