Sabino aranaren planteamendu politikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,31 KB

EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK


Aurrean dugun testua, Euskeldun
Batzokijaren estatutuen artikulu sorta bat da, Sabino Aranak, euskal nazionalismoaren aitzindariak, 1894an Bilbon argitaratu zuena, hau da, Errestaurazio garaian, Hasburgoko Maria Kristina erreginaordea zelarik. Testu juridiko-politikoa eta publikoa da. Euskeldun Batzokija, Sabino Aranak, bere jarraitzaileekin Bilbon sortu zuen lehen elkarte nazionalista izan zen.  Irakurle ororentzat idatzitakoa da, baina bereziki batzokietako kide nazionalistentzat. Bere helburua, Sabino Aranaren jarraitzaileak Jaun Goikoa eta Lagi Zarra leman jasotako doktrinen inguruan biltzea izan zen.


Testuaren azterketari dagokionez, estatutu hauetan Sabino Aranak aldarrikatzen zuen Bizkaia independentearentzat eraiki zuen proiektu politikoaren ildo nagusiak islatzen dira.

Euskeldun Batzokija izeneko aisirako zentroa sortu dela, Jaun Goikoa eta Lagi Zarra lemak laburbiltzen duen doktrinaren jarraitzaileen arteko adiskidetasuna sortzeko (1.

art

Euskeldun Batzokija elkartea Bizkai Buru Batzarraren mende geratuko dela (2.Art)

Erlijioari dagokionez, Bizkaia  katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango dela (3.Art)

Antolamendu politikoari dagokionez, Foruak berrezarriko direla, gehienbat, euskal arrazako familiez osatuta  eta hizkuntza ofiziala euskera izango da. (4.Art)

Nazionalismoaren oinarriak (Jainkoa eta Lege Zarra) Bizkaian elkartu nahi zituen era harmonikoan (5.Art)

Jaun Goikoa eta Lagi Zarraren arteko bereizketa argia ezarriko dela Bizkaian (6.Art) Estatua elizaren menpe egongo dela. (7.Art)

Bizkaia gainontzeko sei euskal herrialdeekin, “euskalerria” osatuko duela, baina bakoitzak bere autonomia mantenduz (8.Art).


Testuinguru historikoari dagokionez, Maria Kristina Hasburgokoaren erreginaordetza garaian, alderdi-txandaketa tarteko, liberalak eta kontserbadoreak egon ziren Espainiako estatuko agintean. Garai hartan oligarkak botere politikoa eta ekonomikoa eskuratu zuen. Haatik, alderdi eta gizarte talde asko sistematik at geratu ziren. Arazoak arazo, oreka eta egonkortasun politikoa lortu zuen Errestaurazioari esker. Gogora ekarri behar da Espainiak izugarrizko hazkunde ekonomikoa ezagutu zuela.


Aurrean dugun artikulu sorta honen egilea da Sabino Arana XIX. Mende bukaeran sortutako euskal nazionalismoaren aitzindari dena. Euskal nazionalismoaren agerpenean foruen abolizioak eta industrializazioak Bizkaiara ekarri zituzten aldaketek eragin zuten. Ideologiaren sortzailea Sabino Arana izan arren, urreko mugimendu batzuetan oinarritu zen: Larramendismoa Manuel Larramendi jesuita gizpukoarrak foruen defentsan sortu zuen mugimendu ideologikoa izan zen. Karlismoak Euskal Herrian foruen aldeko mugimenduarekin bat egin zuen. Eta bestetik, mugimendu foruzalea, lehenengo gerra karlistaren ondoren, foruen kontra egindako erasoen ondorioz, foruak defendatzeko sortutako mugimendua izan zen. 1876an foruak abolitu ondoren, mugimendu foruzalea erradikalizatu egin zen.


Sabino Arana, karlismoan eta foruzaletasunean oinarrituta,  independentziaren ideiara heldu zen. Hau izan zen bere ekarpenik garrantzitsuena: Bizkaia nazio bat zen eta beraz, independentea izateko eskubidea zuen. Gero Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetara zabaldu zuen bere planteamentua.

Bere nazio kontzeptua nazionalismo alemanetik hartu zuen. Honek nazioa elementu objektibo komunek definitzen dutela zioen eta elementu horiek honako hauek ziren: Alde batetik, arraza euskal nazioa definitzen zuen funtsezko ezaugarria zen, Euskal Herriak bizirik irauteko euskal arrazaren garbitasuna mantentzea ezinbestekoa zen. Bestetik, hizkuntza euskal nortasunaren bigarren ezaugarri garrantzitsua izan zen, atzerriko eraginen aurrean hizkuntzaren garbitasuna defendatzen zuen. Gobernua eta legeari dagokionez, eskaldunen zilegizko legedia, Sabino Aranaren ustetan, Lagi Zarra zen. Egokiagotzat jo zuen termino hau, foru hitza pribilegio bezala interpreta zitekeelako. Sabino Aranarentzat, nekazal inguruan gordetzen ziren ohiturak eta tradizioak ziren euskal sena hoberen adierazten zutenak. Aranak, Euskadiren iragan historiko independetea ikusita, Euskadi nazioa zela frogatzen zuen elementua zen, berreskuratu behar zena, horregatik eman zion historiari ere bere garrantzia. Euskadi katoliko, apostoliko, erromatarra izan beharko zuen, politika erlijioaren menpe egon behar zelarik. Aranaren ustetan, liberal eta antiklerikala zen Espainiaren barruan integratuta jarraitzea, oztopo bat zen Euskadik zituen balore erlijiosoak gordetzeko.


Sabino Aranaren jarduera politikoak hiru etapa bereiz daitezke: Lehenengoa 1893tik 1898ra bitartekoa izan zen. 1893an Begoñako Larrazabal baserrian emandako hitzaldia, Sabino Aranaren jarduera politiko publikoaren lehenengo ekintzatzat har daiteke. Hitzaldi horretan alderdi nazionalista sortu behar zela adierazten du eta hitzaldiari amaiera emateko, Jaungoikoa eta Lagi Zarra lemaren bidez laburtu zuen emandako irtebidea. 1894an Euskeldunen Batzokija izeneko elkarte politikoa sortu zen, JEL lemaren jarraitzaileak biltzen zituena. 1895an Bizkai Buru Batzarra osatu zen, EAJ alderdiaren aitzindari izan zena. Sabino Aranaren planteamendu politikoa etapa horretan independentista erradikalak ziren.


Bigarren etapa 1898tik 1902ra bitartekoa izan zen. 1898an EAJn talde foruzalea sartu zen. Goi burgesiako kideak ziren eta ramon de la sota zuten buru. Kide berriek jarrera toleranteagoa eta ideia independentistak sartu zituzten alderdaren, EAJn luzaroan elkarrekin bizi izan diren joera biak sortuz: independentista erradikala eta aranista edo autonomista. Momentu honetan, garapen ekonomikoarekiko jarrera aldatu zen, industrializazioa kondenatzeari utziz. Aldi berean, planteamndu independentistekin jarraitu zuen.


Hirugarren etapa 1902tik 1903ra bitartekoa izan zen. 1902an, Aranak, kartzelan zegoelarik, bere bizitzain hain eztabaidatua izan zen etapa hasi zen: etapa españolista. Independentismoa alde batera utzi eta Espainiako estatuaren batasunaren barruan, autonomia ahalik eta handiena lortzen saiatuko zen Liga de Vascos Españolistas antolatu zuen. Sabino Aranaren heriotza goiztiarrak ez zuen utzi bere planteamendu politikoaren bilakaera eta zehaztapenak ezagutzen.


Sabino Arana hil zenean, aukera nazionalista bien arteko tentsioak hasi ziren alderdiaren kontrolaz jabetzeko. Independentistek nagusitu ziren garaian, nazionalismoa antolatu egin zen, batzarrak eginez, biltzeko tokiak, sindikatuak, egunkaria eta sinbologia nazionalista sortuz eta afiliatu kopurua handituz. Autonomistek kontrola berreskuratzean, independentistak alderditik kanporatuak izan ziren, eta alderdi berria sortu zuten EAJ izena jarriz. Azkenean, bi adar nazionalistak bat egin zuten 1930eko amaieran egindako Bergarako Batzarrean....


Entradas relacionadas: