Sabino Arana eta Bizkaiko Jeltzaleak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB

Aztergai dugun dokumentua lehenengo mailako iturria da. Formaren aldetik Batzokiaren sortze arauak direla esan beharra dago eta edukiari dagokionez testu sozio-politikoa da. Egilea Sabino Arana da, euskal nazionalismoaren sortzailea. Hartzaileak Bizkaiko Jeltzaleak dira, hortaz, testu publikoa da. Bilbon, 1894ko uztailaren 14an idatzitakoa da eta euskal industrializazioaren garapenarekin lotutako euskal nazionalismoaren hastapenetan koka dezakegu, Aranaren jardun politikoaren lehen etapan alegia. Haren helburu nagusia Batzokiaren arauak azaltzea eta Aranaren ideologiaren ildo nagusiak lantzea.

Testua hainbat artikulutan banatzen da eta bakoitzak azaltzen dituen gaiei erreparatuz, honako sailkapena egin daiteke:

-1 ART: hiru ideia lantzen dira: Euskaldunen Batzokia delakoa sortu dela eta hori aisialdi zentro bat dela esaten da. Gainera, haren helburua ere aipatzen du: “jeltzaleen arteko adiskidetasun loturak sortzea”.

-2 ART: EAJ-ren barne antolaketari egiten dio erreferentzia: Bizkai-Batzarra izango da elkarte nagusia eta Batzokia haren menpe egongo da.

-3-4-5-6-7 ART: JEL ikurritza definitzen dute:

-3 ART: Jaungoikua kontzeptua: Katolizismoaren garrantzia azpimarratzen da, Jainkoaren kontzeptua nola ulertzen duen esaten du (“apostolikoa eta erromatarra”) eta barne eta kanpo harremanetarako erabiliko den erlijioa dela dio.

-4 ART: Lagizarra kontzeptua: Bizkaiko askatasuna lortzeko foruak berrezartzea beharrezkotzat ikusten du. Bizkaia euskal familiez osatuta dagoela eta euskara hizkuntza erabiltzen dutela aipatzen du. Gainera, Euskal probintziek nazioa osatzen dutela baieztatzeko elementuak ere azaltzen ditu: Hizkuntza, arraza, iraganeko legeak, tradizioa eta usadioak.

-5 ART: Eta lotailua: Jaungoikoa eta Lagizarraren arteko lotura egiteak “harmonia perfektua” sortuko luke.

-6-7 ART: Jaungoikoaren eta Lagizarraren arteko harremana azaltzen da:

-6 ART: erlijioaren eta politikaren arteko bereizketa egiten du.

-7 ART: bi elementuen arteko harremanean ordea erlijioa, hau da, Jainkoa nagusi da.

-8 ART: Sabino Aranak Euskal Herriaren ideia definitzen du: 7 euskal probintziek osatuta egon behar da, “bere arraza, bere hizkuntza, bere fedea, bere izaera eta bere ohiturak” konpartitzen dituztelako. Hala ere, probintzien batasuna bai, baina lurraldeen autonomia ezartzen du (hortaz, konfederazio bat izango da).

Entradas relacionadas: