Sabino Arana eta Batzokia: Euskal Nazionalismoaren Sorrera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,51 KB

Testu hau lehen mailako iturria da. Formaren aldetik juridikoa eta edukiari dagokionez, politiko-soziala. Egilea Sabino Arana dugu, lehen Batzokiaren sortzailea. Bilbon, 1894ko maiatzaren eta uztailaren bitartean idatzi zuen, Errestaurazioko Maria Kristinaren erregeordetzan. Publikoari, herriari zuzenduta dago, bereziki euskaldun-bizkaitarrei eta bere asmoa nazionalista bizkaitarrentzako elkarte bat sortzea zen, hain zuzen Batzokia.

Testuaren analisia

  • Sabino Arana: euskal nazionalismoaren aita bezala ezaguna den bilbotarra.
  • Foruak: lurralde baten bizitza antolatzen zuten ohiturak lege bihurtuta.
  • Jaungoikoa eta Lagizarra: Arana anaiek sortutako euskaldun nazionalismoaren lema.
  • 1. art→ Batzokia Jaun Goikoa eta Lagizarra lema jarraitzen dutenentzat da eta aisiarako zentro bat zen. Leloa Jainkoa eta Foruak da.
  • 2. art.→ Batzokia, Bizkaiko Batzarraren menpe geratuko da, azken hau sortu ondoren. Eta Sabino Aranak idatziko ditu estatutuak.
  • 3. art.→ Jaungoikoaren esanahia (Bizkaia katolikoa…)
  • 4. art.→ Lagizarraren esanahia (Bizkaiko Foruak / Bizkaiaren sormen berria euskal familiengan batez ere oinarrituta / Euskara)
  • 5. eta 6. art.→ Politika eta erlijioaren arteko armoniaren gainean, biak ondo bereizita, Bizkaia egongo da.
  • 7. art.→ Lagizarra eta politikarien gainean Jainkoa jarriko da, baina Bizkaia ere aurrekoen gainean.
  • 8. art.→ Bizkaia beste 6 probintzietan elkartu eta konfederatuko da Euskeria edo Euskalherria osatuz, baina bere autonomiari eutsiz.

Testuinguruan jartzea

Errestaurazioa Canovas sortutako sistema politikoa izan zen. 1876an foruen galera oso traumatikoa izan zen euskaldun askorentzat, baita Sabinorentzat ere, honek karlisten alde borrokatu baitzuen. Bestalde, 1876tik aurrera Bizkaiko industrializazioak bultzada handia izan zuen. Bilbo eta bere inguruko herriak Espainiatik etorritako langilez bete ziren. Egoera horren aurrean, Sabino Aranak ondorio batzuk atera zituen:

  • Bizkaia independentea izan zen sistema foralak iraun zuen bitartean. Beraz, Lege Zaharra berreskuratu ondoren, independentzia ere berreskuratuko zuten.
  • Bizkaitarrak eta gainerako euskaldunak ez ziren espainolak.
  • Gerra Karlistetan bizkaitarrek eta euskaldunek gaizki jokatu zuten, ez zuten beren interesen alde egin.
  • Bizkaia eta bizkaitarrak desagertzeko arriskuan zeuden langile espainiarren etorrera masiboarekin. Erlijio katolikoaren iraupena ere arriskuan zegoen, baita euskararena ere.
  • Bizkaian aritzen ziren alderdi politikoek Bizkaiaren kontra egiten zuten.

Egoera horri aurre egiteko, bizkaitarrek beren izaeraren kontzientzia hartu behar izan zuten.Alderdi politiko batean antolatu ziren eta estrategia bat garatu, independentzia lortzeko. Hala, Bilboko jarraitzaile batzuekin, Aranak Euskeldun Batzokija izeneko elkartea sortzea erabaki zuen 1894an.

Euskaldun Batzokiaren irekiera ez zen agintarien gustuko izan eta berehala debekatu eta itxi egin zuten. Sabino bera ere preso sartu zuten eta Euskeldun Batzokiko kideei isun gogorrak jarri zizkieten. Handik gutxira itxi egin zuten, eta taberna batean hasi ziren biltzen. Dena dela, abertzaletasunaren ideiak zabaltzen joan ziren, bereziki Bizkaian. Euskeldun Batzokijaren inaugurazioaren ondoren Bizkaiko erakundea sortu zuten. Alderdi berriaren izena Euzko Alderdi Jeltzalea zen. EAJren antolaketa Bizkaia osora zabaldu zen. Gainerako euskal probintzietara ere zabaldu zen, baina Bizkaian baino indar gutxiagorekin.

Euskararen aldeko lana egiten hasi ziren, hala nola euskarazko eskolak ematen eta aldizkarietan euskarazko orriak argitaratzen. Alor honetan abertzaleek “euskara garbiaren” aldeko hautua egin zuten. Ikurrina eta euskal himnoa ere asmatu zituen Sabino Aranak. Erlijioari ere garrantzi handia eman zioten, hasierako jeltzaleak oso katolikoak zirelako. 1901. urtera arte, jeltzaleek ez zuten onartu Espainiako hauteskundeetan sartzea. Sabino Arana 1903an hil zen eta bere jarraitzaileek ideia abertzaleak zabaltzen jardun zuten: kontzientzia nazionala pizten, euskararen erabilera bultzatzen, bertsolaritza, euskal folklorea, alderdiaren antolaketa... Handik urte batzuetara, nazionalismoa errotuta zegoen Bizkaian eta Gipuzkoan. Probintzia horietan, herri gehiena nazionalista zen edo nazionalismotik oso hurbil sentitzen zen.

Testuaren garrantzia

Testu hau nazionalismoaren sorreraren eta gaurko euskal nazionalismoaren eta Batzokiaren erakuslea da

Entradas relacionadas: