s

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,6 KB

 

4.LANGILEEN ORDEZKARIEN GAITASUNAK ETA BERMEAK

4.1. Gaitasunak

  1. Enpresaren egoerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.

  2. Informazioa jaso, ondoren bere iritzia emateko.

  3. Enpresan egiten diren kontratuak ezagutzea, eta haien kopiak jasotzea.

  4. Langileek egindako oso falta larriei eta enpresariak jarritako zigorrei buruzko informazioa jasotzea.

  5. Lan-hutsegite, lan-istripu eta gaixotasun profesionalei dagokien datuak jasotzeko. Enpresan lan arauak eta gizarte segurantzaren arauak bete daitezen zainduko dute.

  6. Hitzarmen kolektiboak negoziatzea. Grebak eta presio kolektiboko hainbat neurri antolatzeko eskubidea dute.

4.2. Bermeak

  1. Enpresariak, langileen ordezkariak zigortu baino lehen, espediente bat ireki behar da.

  2. Kalera botatze kolektibo baten kasuan, langileen ordezkariek enpresan geratzeko lehentasuna dute.

  3. Bere funtzioekin erlazionatuta dauden zergatiengatik ezin daiteke langileen ordezkari bat kalera bota.

  4. Langileen ordezkariak bere eginkizunak aurrera eramateko ordaindutako lanordu batzuk izango dituzte. Eskubude hau Ordu kreditua da.

6.NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA. HITZARMEN KOLEKTIBOA

Negoziazio kolektiboa, langileei eta enpresei dagokien lan-baldintzak finkatzeko prozedura da. Prozedura hori langileen ordezkarien eta enpresarien artean egiten da. Negoziazio kolektiboaren emaitza hitzarmen kolektiboa da.

6.1.Hitzarmen aplikazio-eremua

3 irizpide


  1. Indarrean egongo den lurraldearen arabera hitzarmena lan zentrua, enpresa, herria, eskualdea, probintzia, elkarte autonomoa, estatukoa izan daiteke. Hitzarmenaren lurralde eremua da.

  2. Indarrean egongo den sektorearen arabera, hitzarmenak produkzio arlo bati eragingo dio, industria kimikoari edo irakaskuntza pribatuari adibidez. Hitzarmenaren eremu funtzionala izango da.

  3. Produkzio sektore bakoitzaren arabera hitzarmenak langile guztiak edo batzuk bakarrik hartu ditzake. Hitzarmenaren eremu pertsonala da.

6.2. Hitzarmen derrigortasuna eta honen aldeak

Hitzarmen bateko aldeak negoziatu dezaketen aldeak dira. Enpresa mailako hitzarmenak enpresa batzordea edo pertsonal delegatua eta enpresariaren artean negoziatzen da:

  1. Langileen aldetik estatu edo autonomia mailan sindikatu adierazgarrienak negoziatu dezakete. Beste sindikatu batzuk ere hartu dezakete parte, %10 afiliatuta badituzte beti ere.

  2. Enpresaren aldetik %10 enpresariak eta eragiten dien langileen %10 ordezkatzen dituzten enpresarien elkarteek negozia dezakete.

6.3. Edukia eta iraupena

Hitzarmen kolektiboak  gai desberdinak arautu ditzake: Ekonomikoak, laboralak, sindikalak, lan-baldintzak edota eskubide kolektiboak.

  1. Hitzarmena negoziatu duten aldeak, eta hitzarmenaren eremuak -Eremu pertsonala, funtzionala eta lurraldekoa-

  2. Hitzarmenak ezartzen duen soldata mailak indarrean ez ipintzeko baldintzak eta modua.

    1. Arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntzazko edo produkziozkoak daude.

6.4 Hitzarmenaren beste eduki batzuk

Hitzarmena honetaz arduratzen da:

Baldintza ekonomikoak, laneko baldintzak-laneguna, atsedenak, maila profesionalak, kontratu motak, produktibitatea...Diziplina erregimena, langileak eta beraiek ordezkatzen dituzten erakunde eta enpresarien eta beraien ordezkarien arteko erlazioak…


Entradas relacionadas: