Psikopatologia: Nahasmendu Psikologikoak Sailkatzea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,87 KB

Zer da psikopatologia?

Denok ezagutzen ditugu ezohiko edo anormal gisa sailkatutako gertakariak. Badakigu psikopata batek pertsona mordoa hil dituela mendeku gosez edota sekta bateko liderra suizidio kolektibo bat antolatzen dabilela. - Erdi Aroan, dementzia eta era horretako nahasmendu psikologikoak indar maltzurren adierazpentzat hartu ziren, eta halakoak jasaten zituzten pertsonei ematen zitzaizkien tratamenduak basatiak izaten ziren, esate baterako, Inkisizioan antolatutako suak. -Aro Modernoan, R. Descartesem dualismoak bere aztarna utzi zuen gogamenaz arduratzen zen medikuntzan. Nahasmenduak eta gaixotasunak sailkatzeko behatzen zutena zera zen, ea horiek organikoak/neurologikoak (garuneko arazoak) edo funtzionalak/psikologikoak (gogameneko arazoak) ote ziren. -XVIII. mendean, Frantziako Iraultzaren garaia. Philippe Pinelek (1745-1826) nahasmendu mentalen sailkapen bat egin zuen (malenkonia, mania, dementzia, idiozia) eta aldarrikatu zuen gogamenak jaso beharreko tratamenduak gorputzak jasotzen zituen tratamendu fisikoen pauso berberak jarraitu behar zituela.

Kategorizazio-ereduak

Irizpide eta ikuspegi teoriko desperdinek hiru eredu psikopatologiko finkatzen dituzte: eredu biomedikoa, eredu konduktuala eta eredu psikosoziala.

Eredu biomedikoa:

Pentsatu ezazu nahasmendu mentala beste edozein gaixotasun fisikoren parekoa dela; edozein alterazio psiko-patologikoren azpian kausa biologiko batzuk daude, nola genetikoak, neurologikoak edo biokimikoak. Eredu hori psikiatriak garatu du, zeinak gaixotasunaren sintomak landu koadro klinikoak sailkatu eta tratamenduak farmakoen bidez egiten dituen, balizko esku-hartze psikosozialak alde batera utziz.

Eredu kognitibo-konduktuala:

Jokabidea gauza jarraitu gisa deskribatzen du, eta jokabide anormalean eragiten duten aldagaiak askotarikoak eta konplexuak dira, jokabide normalean bezalaxe. Elkarren arteko desberdintasunak graduaren araberakoak dira, eta ez motaren araberakoak. Jokabide anormala ez da jokabide normala bezain eraginkorra, moldatze-gaitasun txikiagoa dauka eta kezkagarriagoa da, baina printzipio berak jarraituz mantentzen eta aldatzen da. Eredu honen jarraitzaileek diote terapia zeregin hezitzaile bat dela, pertsona bati bere zailtasunei aurre egiten erakutsi eta bere bizitzaren kontrol handiagoa izaten laguntzen diona.

Eredu biopsikosoziala:

Paradigma biopsikosoziala jardunbiode klinikoa gidatzeko balio duen marko kontzeptual bat da, jokabidearen konplexutasuna hiru alorretatik aztertzen saiatzen dena: biologikoa (genetika, garuna, drogak), psikologikoa (prozesu kognitiboak, estresari aurre egitea) eta soziala (bizitzako gertakari estresagarriak). Eredu honen arabera interakzioa maila desberdinetan gertatzen da, nahiz eta oraindik ikerketak falta diren harreman horiek nola gauzatzen diren jakiteko.

Irizpide diagnostikoak

Nahasmendu psikologikoak giza espeziearen lagun zaharrak dira, eta betidanik kezkatu gaituzte horiek gogo-aldartearengan edo jokabidearengan sortzen dituzten alterazioek. Egungo gizartean oraindik nolabaiteko ezjakintasuna eta beldurra dago edozein patologia psikologikoren aurrean,ez baita erraza ikuspegi zientifikotik definizio garbi bat aurkitzea. Hala ere, normalaren eta anormalaren arteko mugak argitzeko irizpide batzuk ezarri daitezke, eta arauak edo erregelak aplikatu daitezke psikopatologiaren ezagutzan gidatu gaitzaten. Lau “anormaltasun” irizpide daude arazo psikologikoak azaltzeko.

Irizpide estatistikoa

“Anormal” terminoa kontzeptu estatistiko bat da; normala jokabide ohikoena izango litzateke. Ia denek jokabide berak jarraitzeak ez du esan nahi ekintza hori zuzena denik zentzu moral zabalago batean. Une jakin batean jende-talde batek dituen ohiturei eta arauei buruzko informazio bat besterik ez da. Irizpide estatistikoaren ideia nagusia zera da, pertsona bat definitzen duten aldagai psikologikoek banaketa normala dutela bere erreferentziazko biztanleriarengan. Normaltasunetik irteten den pentsamendu, jokabide edo emozio oro patologikotzat hartzen da. Era horretan, egonkortasun emozionala duen pertsona bat pertsona neurotiko batengandik bereizi dezakegu, gaitasun intelektual baxua eta altua bereizten ditugun bezalaxe. Haatik, irizpide honek ez du balio, izan ere, jenio, pentsalari eta artista guztiak zoro gisa ikusten al ditugu? Jendearen gehiengo batek betiereko bizitzan sinesten badu, agnostikoak eta ateoak anormalak al dira?

Irizpide biologikoa

Jokabide anormala organismoaren funtzionamendu inperfektuaren ondoriozkoa da, zeina garunaren alterazio estruktural edo funtzional batetik eratorria den. Prozesu biologikoek giza jokabideengan eta emozioengan duten garrantzia ukaezina den arren, egia da baita ere prozesu horiek faktore psikosozialen eta inguruko faktoreen eragina jasaten dutela.

Irizpide soziala

Psikopatologia garai jakin batean finkatutako eraikuntza edo arau sozial bat da. Kulturaz gaindiko ikasketetan frogatu daitekeen eran, kultura batean normala dena anormala da beste kultura batzuetan; adibidez, Mendebaldean alkohola legezko droga bat den bitartean, arabiar kulturan debekatuta dago.

Irizpide subjektibo eta pertsonala

Pertsona bakoitzak badaki zein den bere ezintasuna edo sufrimendu pertsonala bere bizitza arrakastaz garatzeko garaian. Irizpide hau ere ez da zuzena, ordea, pertsona askok ez baitituzte euren sintomak ezagutzen edo ez baitituzte ondo interpretatzen. Hipokondriakoak gaixotasunak asmatzeko gai dira eta zaila da dementzia duen pertsona bat bere buruaz arduratzeko gai izatea.

Sailkapena eta diagnostikoa psikopatologian

Psikopatologiak fenomeno psikiko anormalak deskribatzen eta azaltzen ditu. Hala ere ez dago adostasun orokortu bat nahasmendu mentalen sailkapena egiteko orduan. Diagnostikoak subjektiboak dira. Gizarte batek edo talde batek anormaltzat duen horretan oinarritzen diren balio-iritziak dira. Ezin dugu ahaztu iraganean nahasmendu mentaltzat hartu izan direla “drapetomania” (esklabo beltzek ihes egiteko zuten konpultsioa), alargundutako edo dibortziatutako emakumeen sexualitatea eta homosexualitatea. Azken hori 1980ean kendu zuten nahasmendu mentalen sailkapenetik.

Gogo-aldarteen nahasmenduak: depresioa

Gaur egungo gizarteak, bere jarduera-erritmo urduri eta leihakorrarekin, arrakastarekiko kultuarekin, berehalako asebetetzearen kulturarekin… Nahasmendu depresiboak garatzeko lur egokia sortzen du. Hori bai, pertsona bakoitzak bere depresio propioa jasaten du. Depresioa gorputz osoari, pentsamenduei eta gogo-aldarteari eragiten dien ondoez sakon gisa definitu daiteke. Ez da tristura egoera iraunkor bat, edo ahulezia pertsonal bat, edo borondatearen bidez pertsona batek aldatu dezakeen jarrera bat. Depresioak modu larrian eragiten dio pertsona baten eguneroko jarduerari eta berau jasaten duen pertsonaren adinaren arabera ezaugarri ezberdinak dauzka. Egoera estresgarri baten ondoren agertu edo denboran zehar garatu daiteke. Oro har, bi depresio mota bereizi daitezke: endogenoak eta exogenoak. Depresio endogenoetan ez dago kanpoko kausarik eta faktore biologikoen (serotonina neurotransmisorearen urritasuna), herentzia genetikoaren edo arazo neurologikoen ondorioa dira. Depresio exogenoak gatazka psikosozial batetik eratorri daitezke, hau da, kanpotik edo ingurunetik datozenak; esate baterako, dibortzioa edo lanik gabe egotea. Depresioaren sintoma esanguratsuenak ondorengoak dira: -Fisikoak. Lo arazoak (loezina), jangale galera, jarduera eta desio sexualaren galera. Buruko mina, idorreria eta hilekoaren galera ere agertu ohi dira. /Animikoak. Tristura eta suminkortasuna, gehiegizko urduritasua, hutsune- eta ezintasun-sentimenduak. /Kognitiboak. Deprimitutako pertsona baten errendimendu kognitiboa txikiagoa da, arreta eta kontzentrazioa jaitsi egiten dira.

Antsietate-nahasmenduak

Antsietatea emozio asko (beldurra, lotsa, errua) barne hartzen dituen sentsazio bat izan daiteke. Kontrola eta borondatea galtzen direnean angustia agertzen da, etsipenezeko egoerekin eta tentsio psikiko handiekin lotuta dagoena. Antsietatea erantzun emozional bat da, hiru sistemen parte-hartzea daukana: Fisiologikoa. Odol-presio handia, tentsio muskularra, aldaketak arnasketan…/Kognitiboa. Distortsio kognitiboak, ideia irrazionalak eta beldurrak edo tentsio emozionalak (oro har argitasunez pentsatzeko ezintasuna). /Motorra. Ihes- edo saiheste-erantzuinak, dardarak, paralizatzea, totelka hitz egitea.

Nahasmendu obsesibo kopultsiboak

Obsesio edota konpultsioen bidez adierazten dira eta pertsonen eguneroko bizitzan oztopo esanguratsu bat sortzen du. Obsesioan pentsamendu, irdeia, irudi edo oroitzapen desegokiak dira, eta ez dira borondatezkoak izaten, baizik eta kontzientzia inbaditzen dute eta higuingarri edo zentzugabetzat hartzen dira. Obsesioak esan nahi du pertsona bat kanpoko zerbaiten aurka ari dela borrokan etengabe, eta hark modu aktiboan egiten diola aurka. Obsesio mota desberdinak daude: kutsadurazkoa (zikinkeriari beldurra), egiaztapenezkoa (gasa itxita ote dagoen begiratzea), pilaketazkoa (objektu erabilgaitzak gordetzea), ordenezkoa (lekuz kanpoko objektuek egonezina sortzea)…Konpultsioak, bestalde, jokabide errepikakorrak dira, obsesio bati erantzuteko egiten direnak. Jokabide horiek ez dute xederik euren baita, baizik eta etorkizuneko gertakariren bat saihestera bideratuta daude. Forma ohikoena gauzak beti ordena jakin batean egitea izan dateke, garbiketa-errituak egitea edo eskuak etengabe garbitzea zikintasunarekiko beldurrez.

Trauma osteko estresa

Ohiz kanpoko egoerak bzi izan dituzten pertsonek, adibidez, gerrak, trafiko-istripuak, natura-hondamendiak edo sexu-erasoak, trauma osteko estresa jasan dezakete. Traumak ez dira estresa sortzen duten eguneroko gertaerak, baizik eta pertsona baten bizitza arriskuan egon zeneko esperientziak dira. Enrique Echeburúa psikologoaren arabera, hiru ezaugarri komun izan ohi dira: Biktimek jasandako erasoa edo bizitzako esperientzia berriz bizi ohi dute etengabeko oroitzapen edo amesgaiztoen bidez. /Suminkortasuna, lo hartzeko zailtasunak eta insentsibilitate afektiboen sintomak izaten dituzte. /Ez dute maite dituzten pertsonekin gertakari traumatikoei buruz hitz egin nahi izaten.

Nahasmendu eskizofrenikoak

Eskizofrenia terminoak (literalki “banandutako gogamena”) gaitasun kognitibo eta afektiboen zatiketa esan nahi du. Ondorengo sintomak dira esanguratsuenak:  Pertzepzio nahasiak edo errealitatea interpretatzeko ezintasuna, norbaitek espiatu egiten dutela sinestea, haluzinazioak (irudiak ikustea edo ahotsak entzutea) eta pentsamendu ilogikoak izatea. /Pentsamendu nahasia. Pentsamendu eskizofrenikoak ez dauka oinarri logikorik, errealitatearekin kontaktua galdu du eta gainerako pertsonei absurdua iruditzen zaie. Deliriozko ideiak izan ditzakete: handitasunezkoak, jazarpenezkoak…/Ohiko gaitasunak deuseztatzea: bizitza antolatzea, norbere buruaz arduratzea, gaitasun kognitiboen hondatzea…

Entradas relacionadas: