Psikologiaren Oinarriak: Definizioa, Historia eta Eskolak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en con un tamaño de 2,03 KB

Psikologiaren definizioa

Psikologia Psykhe (adimena, arima, espiritua) eta Logos (zientzia, ezagutza) hitzetatik dator. Definizio zehatza ematea zaila da, hainbat arlotan (klinikoa, hezkuntzakoa, industriala) eta zientziatan (biologia, medikuntza, soziologia) errotuta dagoelako, metodo eta kontzeptu partekatuak erabiliz.

Definizioa: Psikologia jokabideak eta horiek baldintzatzen dituzten gogamen-prozesuak aztertzen dituen zientzia da.

Oinarrizko kontzeptuak

  • Jokabidea: Pertsona eta animaliek egiten dituzten gauzen artean behatu eta erregistratu daitekeen guztia.
  • Gogamen-prozesuak: Ezagutza lortzeko erak (pertzepzioa, oroimena, arrazoitzea, amets egitea…).

Psikologiaren sorreraren historia laburra

Psikologia filosofiaren adar bat zen hasieran, baina metodo esperimentalak garatu ahala zientzia autonomo bihurtu zen. Diziplina honek biologiarekin, medikuntzarekin eta filosofiarekin harreman estua du.

Aintzindariak eta eskolak

Wilhelm Wundt (1832-1920) psikologia esperimentalaren sortzailetzat jotzen da. Estrukturalista gisa, introspekzioaren bidez kontzientziaren egitura aztertzen zuen.

  • Wilhelm Wundt: Estrukturalista.
  • William James: Funtzionalista.
    • Wundt-en ikuspegiaren aurka zegoen.
    • Psikologiaren alde praktikoaz arduratu zen.
    • Lanaren ardatza: gogamenak nola funtzionatzen duen aztertzea.

Ikerketa aroa: Prozesu kontzienteak

  • Funtzionalismoa: Gogamenaren funtzioei eta horien erabilgarritasunari ematen die garrantzia.
  • Estrukturalismoa: Gogamenaren oinarrizko egiturei ematen die garrantzia.

Psikologiaren eskolak

Psikoanalisia

Sigmund Freud (1856-1939). Psikoanalisiaren helburua inkontzientea kontzientera ekartzea da, arazo psikologikoak konpondu ahal izateko.

Entradas relacionadas: