Psikologia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 53,73 KB

Ingurune sozial eta kulturaren ezaguera HH: Azken urteotanHH indartzen doa. Antropologoek, biologoek, psikologoek… diotenez, HH garai garrantzitsua da humearen garapenean, gerorako hezkuntza eragina baitu. Gainera, 0-6 urte bitartean haurrak garapen garrantzitsua izaten dute. Garai honetan agertzen diren hutsuneak, geroago bere agertu daitezke, eta zailagoak dira zuzentzen. Gaur egun, HH teoria konstruktibistaren ildotik doa, hau da, hezkuntza prozesuak bideratzen du haurraren garapena. Azkeneko 50 urteetan gure gizartean aldeketa ugari eman dira; familiaren egituratzea aldatu egin da. Gizarte tradizionalean, familia gizarteratze garrantzitsuena izan da; gaur egun, familiak ezin du lan hori erabat bete eta beste erakunde batzuk parte hartzen dute. Eskolak jartzen du haur txikia bere adinkideekin harremanetan,. eskolan jasoko ditu geroko beharrezkoak izango dituen ezaguerak, beharrezkoa da lanean ari diren gurasoentzat. HHren etapa: Defnizioa: Derrigorrezko eskolara joaten hasi aurretik, haurrak familia neta familiak kanpora jasotzen duen hezkuntza. Beraz, haurra eskolaratu baino lehenagoko hezkuntza prozesu osoa litzateke. Zentzu akademiko estuagoan, HH derrigorrezko eskolaratzearen aurreko hezkuntza prozesu arautua, erakundeek bideratua da.Helburuak: Industrializazio garaian sortu ziren haurtzaindegiak laguntza funtzioa zuten, baina 1990ean indarrean sartu zen Hezkuntza Erreformarako Legeak (LOGSE) , lehenengo aldiz onartu zuen HH (0-6 urte) hezkuntza etapatzat. Helburua ez da haurrak zaintzea bakarrik, beren garapena bultzatzea baizik. Bizi diren errealitatea ezagutu, bertan sorteen zaizkien arazoei aurre egin eta gizartearen garapenean positiboki ekiteko gauza izango diren herritarrak sortzea da hezkuntzaren helburua. HHaren helburua haurraren garapena bultzatzea da: garapena gizarte eremuan, eremu kognitibo linguistikoan, cotorrean eta oreka pertsonalean. HHak bere eginkizun eta nortasun propioak izan behar ditu. Irene Balaguer-ek dio: Haur eskola ez da lehen mailako eskola bezelako baina haur txikiagoekin. Ezaugarriak: HH haurraren beharrak errespetatuko dituen hezkuntza esku hartzea da. Behar hauek Tavernier-en ustez: - behar fisikoak: airea, argitasuna, eguzkia. Ahalik eta jarduera gehienak kanpoan antolatu behar dira haurrentzat. - Behar afektiboak: Adin guztietan afektibitatea garrantzitsua bada, HH gehiago; haurrak ezin izango du garapen orekarik Portu ez badu giro afectivo egokirik inguruan. Jarduera beharra: Haurraren jarduera jolasa da, honen bitartez errealitatea ezagutzeb baitu. Mugimendu beharra: Haurraren behar bat da. Isabel Sole-ren beste zenbait ezaugarri: - Aldaketak: Beste hezkuntza etapetan ez bezelako aldaketak gertazten dira etapa honetan-, maila motorrean, hizkuntzan… Aniztasuna: Familia girotik kanpoko talde batera egiten duen lehenengo saltoa da hau haurrarentzat. Haur hauek oso banakako arreta eskatzen dute. Gizarte kontsiderazioa: Ez dago zalantzan jartzerik HH izaera hezitzailea duen etapa gisa onartzea aurrerapauso handia denik, baina bide luzea egiteko dago. Alfredo Hoyuelos

HHaren etapa EAE-ko curriculumean (12/2009 dekretua, urtarrilaren 30ekoa)Izaera eta antolakuntza: Haurrek bizitzako lehenengo urteetan jasotzen duten hezkuntza Alberdi erabakigarria da. Lehena, hezteko erantzukizuna duena familia da, familiaren eraginaren bitartez, haurren nortasuna egfituratu behar duten oinarrizko balioak sendotzen dira, gaitasun intelektualak eta afektiboak garatzen, eta helduen kultura transmititzen. Antolamendua: HH borondatezkoa da, 6 ikasturte ditu, 2 ziklotan bantuta; 0-3 eta 3-6.
HAUR HEZKUNTZA
Antolamendua
Lehen zikloa (0-3)Bigarren zikloa (3-6)

Xedeak

Gaitasunak
Hezkuntzako gaitasun orokorrakOinarrizko gaitasunak- Arduraz bizitzen ikastea - Ikasten eta pentsatzen ikastea - Komunikatzen ikastea - Pertsona gisa garatzen ikastea - Egiten eta ekiten ikastea- Zientzia, tecnología eta osasun kulturako - Ikasten ikasteko - Matematikarako - Hizkuntza-komunikaziorako - Informazioa tratatzeko eta tecnología digitala erabiltzeko - Gizarterako eta herritartasunerako Giza eta arte-kulturarako - Norberaren autonomiarako eta ekimenerako
Etapako helburuakXedeak eta landu beharreko gaitasunak: 4.artikulua.Xedeak:
1. Haurren garapen físico, intelectual, afectivo eta social oso aeta orekatua lortzea da. 2. Bi zikloetan honako hauek landuko dira: garapen afektiboa, mugimendua eta gorputzaren kontrol ohiturak, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak, bizikidetzarako eta gizarte harremanetarako funtsezko jarraibideak, eta ikasleen inguruaren ezaugarri fisikoen eta sozialen aurkikuntza. 3. HH beste hauek ere egin behar ditu: - Familien lankidetzan, haurren garapen osoa sustatu - Desberdintasunak prebenitzeko eta orekatzeko hezkuntza sustatu - EAE-ko bi hizkuntza ofizialeko elebitasuna bermatzeko baldintza egokiak sustatu - Familiei zerbitzua eman hiru urtetik beherako haurrak zainduz eta haiei arreta emanez - Bi mila bíztanle baino gutxiagoko landa eremuetako biztanleei kalitatezko hezkuntza zerbitzua eskuratzeko aukera eman. 5.artikulua. HHko gaitasunak: 1. HHn ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen lakintzen, trebetasunen, jarreten eta balioen konbinazioa integratzea. 2. Hezkuntzako gaitasun orokorrak:- Arduraz bizitzen ikastea - Ikasten eta pentsatzen ikastea - Komunikatzen ikastea - Elkarrekin bizitzen ikastea - Pertsona gisa garatzen ikastea - Egiten ekiten ikastea 6.artikulua. Oinarrizko gaitasunak: 1. Oinarrizko gaitasunak kontuan izango dira HHko ikasleek zer gaitasun eskuratu behar dituzten zehazteko 2. Curriculumaren zehaztapenak, honetan lagundu behar du: HHko ikasleek gerora, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma ezartzen duen 175/2007 Dekretuan (2007ko urriaren 16koa) xedatutako oinarrizko gaitasunak garatzen. Helburuak: 7. artikulua. Helburuak: HHk haurrengan zenbait gaitasun garatzen lagunduko du: - Bere gorputzan ezagutzen - Familia, natura eta gizarte inguruneari behatzen eta horiek aztertzeko eta baita ezagutzeko interesa izaten - Ohiko jardueretan, autonomia handiagoa hartzen - Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzen - Ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarte harremanetarako oinarrizko arauak barneratzen - Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatzen - Trebetasun lógico matematikoak eta irakurketa idazketa ikasten hasten Inguru soziala eta kulturala:Definizaioa: Ingurua; gizabanakoa edo gizatalde bat bizi den testuingurua osatzen duten elementuak, faktoreak, gertaerak… 6 urtez beheko haurrentzako ingurua: mugitzen diren giro desberdinek osatzen dute beren ingurua; familia, eskola,.. Haur txikiez hitz egitean kontuan izan behar dugu: - Haurrak mugitzen diren espazioak, etxea, eskola… - Espazio hauek osatzen dituzten elementuak, pertsonak, animaliak… - Elementu hauen artean ezartzen diren erlazioak, elkarlana, trukea… - Giro bakoitzeko baldintzak, hezea, argia… - Gertaerak, jostailu berri bat, bidaiak… Errealitate honek ondoko inguru social eta naturala bornean hartzen ditu, beren elementu fisikoak eta elkarren arteko harremanak, eta bertan ematen diren antolaketa, rol eta harreman sozialak. Ingurua ezagutzeraen helburua: Globaltasuna, haurrak globaltasunean eraikitzen du bere ezaguera. Beraz, helburuak arloka markatze hau helduok egiten dugun bereizketa besterik ez da. Haurra ingurua ezagutzen ari denean, osotasunean ari da garatzen. Inguruaren ezaguerarekin lortu nahi diren helburu batzuk: - Errealitatearen ezaguera gero eta objektiboagoa lortzea - Pentsamenduaren marko edo ezaugarri orokorrak eraikitzen laguntzea - Zenbait jarrera lortzea; kuriositatea, jakin mina… - Kontzeptuak eraikitzen hastea; nozio edo ideia - Prozedurak eskuratzen hastea; behaketak egiten, konparatzen… Ingurugiroaren garrantzia: Garpena gizabanakoaren eta inguruaren artean sorteen den harremanean oinarrizten da. Haurra inguru jakin batean jaitzen da, bertan bizi behar du eta bertara egokitu. Ingurunerik gabe haurra ezin daiteke garatu. Jaio orduko hasten da haurra bere inguruarekin herremanetan, ama edo beste zenbait pertsonekin, gauzekin… Esperientzi eremuak eta ingurunearen ezagutza EAEeko HHko curriculumean: Esperientzi eremuak: 15.artikulua: Esparruak 1.- Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala - Ingurunearen ezagutza - Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena 2. Eremu bakoitzean proposatzen diren edukiak haurrentzat interesa eta esanahia duten jarduera globalizatuen bidez landuko dira. Eremu hauek elkarren artean erlazionatuta dauden ezagueren multzo ordenatua da. Ezaguerak gai desberdinetakoak izan daitezke baina ardatz baten inguruan antolatzen dira. Ardatza ingurunea da, haurraren inguru hurbila. Ingurune jakin bakoitzari begira garatu behar ditu haurrak bere nortasun eta autonomia pertsonala, bere komunikazio eta irudukapen ahalmenak: - Komunikazioaren esperientzia eremua - Nortasunaren eta autonomia pertsonalaren esperientzia eremua - Ingurune fisikoaren eta sozialaren esperientzia eremua. Ingurunearen ezagutza esperientzia eremua EAErako HHko curriculumean: Helburuak: 1. Ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertzea eta esploratzea, eta ingurune horiek ezagutzeko interesa erakustea, ingurune horietako kide diren sentipena garatzeako eta haitara nolabaiteko segurtasunez eta modu orekatuagoan eta hobean 2. Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian b ernetratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan 3. Beren esperientziaren hurbiliko hainbat gizarte-talde, haien zenbait ezaugarri, ekoizpen cultural, baloi eta bizimodu identifikatzea eta haiek ezagutzera hurbiltzea, konfiantza, errespetu eta estimazio jarrerak sortze aldera 4. Ingurune fisikoa ikertzea eta bertako zenbait elementuren ezaugarriak identifikatzea, haietan jarduteko eta haietan eraldaketak sortzeko gaitasuna garatze aldera 5. Elementuen eta bildumen tasunak identifikatzea eta taldekatzea, sailkatze, ordenatze eta kualifikatze harremanak ezartzea, pentsamendu lógico-matematikoa garatzeko eta horren adierazpideak ikasten hasteko 6. Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko inetaresa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko. 6. Inguruko jai, tradizio eta ohituren berri izatea eta haietan parte hartzea, haietaz gozatzeko eta aintzat hartzeko, nortasun ezaugarri baitira Edukiak 1. Zikloa: 1. Blokea: ingurune físico eta naturalarekiko interakzioa: - Zenabit eremu eta haietan dauden objektuak ekintzen bidez aztertzea eta esploratzea (laztandu, jo, bildu, herrestatu…) Eremu eta objektu horiek aurkitzeak sorteen dituen sentsazio, ezaugarri eta baligarritasunei buruz hitz egitea - Jolasa baliabide modura erabiltzea, ingurune fisikoa aztertzeko. Ingurunearen gaineko ekintzaren bidez, esanahiak eta ezagutza eraikitzea - Naturako elementuak eta zenbait fenomeno natural aztertzeko interesa izatea. Haien zenbait ezaugarri identifikatzea - Animaliekiko eta landareekiko jakin mina eta errrespetua izatea eta haiek zaintzea, giza ekintzek animaliengan eta landareetan dituzten zenbait eragin aurreratzea - Hainbat elementu eta materia aztertzea (ura, hondarra…) eta haien zenbait berezitasun eta ezaugarri ikustea - Elementuak eta bildumak elkarrekin lotzea eta zenbakizko ez den zenbaketa (asko, gutxi, zenbait…) eta zenbakizkoa erabiltzen hastea - Ohiko eremuetan orientzea eta, norberaren edo objektuen kokalekua azaltzeko, zenbait espazio-nozio hitzez adieraztea - Eguneroko jarduerak denboran duten seguidas jabetzea eta jardueren iraupena intuizioz kalkulatzen hastea 2. Blokea: Bizitza ingurukoekin: - Kide diren lehenengo gizarte taldeak (familia eta eskola) identifikatzea - Helduekin eta eskola inguruko ikaskideekin lotura afektiboak ezartzea - Gizarte inguerunea aztertzea eta haren ezaugarriak, jokabideak eta funtzioak aztertzea - Gizarte harremanetako oinarruzko arauak barneratzea (txandari itxarotea, ez artesa berarentzako bakarrik heldua, eremuak eta materiala…) - Pixkanaka erantzukizun txikiak bere gain artesa. Konfidantzaz eta segurtasunez jarduteko, beharrezko laguntza bilatzea eta onartzea - Jolas sinbolikoa jardueretan parte hartzea eta zenbait rol jokatzea, bere gizarte ingurunea ulertzen hasteko - Jolasetan parte hartzea eta ekimena izatea - Gizarte inguruneko kultura adierazpenekiko jakin mina eta errespetua izatea eta haietan parte hartzea 2. Zikloa: - 1. Blokea: ingurune físikoa: elementuak, harremanak eta neurria: - Ingurunean dauden objektuak eta materiak, haien funtziak eta eguneroko erabilerak aztertzea. Norberaren eta besteen objektuak errespetatzea eta zaintzea - Objektuen eta materiaren zenbait berezitasun bereiztea: kolorea, itxura… objektuen arteko antzekotasunak eta aldeak hautematea - Elementuak sailkatzea. Multzo bateko izatea eta ez izatea - Ezaugarriak ( tamaina, kopurua…) eta ezaugarrien mailak (asko, gutxi, txikia, ertaina…) identifikatzea - Elementuak mailaz maila ordenatzea. Lehenengo zenbaki ordinalak testuinguruan erabiltzea - Bildumak zenbakiak erabili gabe zenbatzea (asko, gutxi…) - Objektuen bildumak kuantitatiboki alderatzea - Berdintasunak eta desberdintasunak egitea (beste, baino gehiago…) - Bilduma bat osatzen duten elementuen kalkulu zehatza egitea. Maneiagarri diren kopuruen zenbaki kardinalak erabiltzea - E guneroko bizitzan zenbakiek duten balio funtzionala eta zenbakien baliagarritasuna aztertzea eta horretaz jabetzea - Eragiketa errazak egitea eskatzen duten problemak ebaztea (kendu, gehitu, banatu…) - Neurtzea eskatzen duten egoerak identifikatzea - Hastapen gisa, ohikoak eta ez ohikoak diren zenbait neurri eta neurtzeko tresna ezagutzea eta erabiltzea - Zenbait eginkizunek eta ziklok duten iraupena kalkulatzea denbora unitateetan (eguna, astea, urtaroak…) eta eguneroko jarduerak denboran kokatzea ( eguna, gaua…) - Norberak eta objektuek espazioan duten kokalekua. Posizio erlatiboak - Irudi lauak eta 3 dimentsiokoak identifikatzea inguruneko elementuetan. Oinarrizko zenbait gorputz geométrico aztertzea - Oinarrizko nozio topologikoez jabetzea (irekita, itxita, barruan…) eta lekualdatze ondo orientatuek egitea 2. Blokea: Natura ezagutzen hastea: - Naturarekiko eta izaki bizidunekiko jakin mina, interesa eta errespetua izatea. Pertsonok natura eta izaki bizidunek zaintzeko dugun erantzukizunaz jabetzea - Ingurune naruraleko fenomenoak aztertzea ( egunaren eta gauaren txandakatzea, euria…) eta guztion bizitzan duten eraginaz jabetzea - Hurbileko ingurune naturala aztertzea eta haren zenbait ezaugarri identifikatzea: paisana, izaki bizidunak… - Naturarekin harremanetan dauden jarduerak egiteko interesa izatea. Horrek osasunerako eta ongizaterako duen garantizas jbetzea 3, Blokea: kultura eta bizitza gizartean: - Kide garen lehenengo gizarte taldeak identifikatzea: familia eta eskola - Talde horietan ezartzen diren harreman afektiboak duten garrantziaz jabetzea - Komunitatearen berezko zenbait beharrez, egitekoz eta zerbitzuz jabetzea eta horiek aztertzea - Etxean eta eskolan, eguneroko eginkizunetan parte hartzeko eta laguntzeko interesa izatea - Portaerazko jarraibide egokiak eta bizikidetzako oinarrizko arauak arian aria neta modu aktiboan barneratzea - Mutikoen eta neskatilen artean harreman orekatuak ezartzea - Norberaren kultura nortasuneko eta inguruko kultura nortasuneko zenbait nortasun ezaugarri (hizkuntzak, ohiturak…) ezagutu eta aintzat hartzea - Inguruan dauden gizarte eta kultura jardueretan parte hartzea , haiekiko interesa izatea eta daukaten garrantzia ematea - Denboraren joanean bizimoduan eta ohituretan gertatu diren zenbait aldaketa identifikatzea. Ebaluazio irizpideak. 1. Ingurunea ezagutzeko jakin mina erakustea, bertako elementuen behaketaren, manipulazioaren eta miaketaren bitartez: - Ea identifikatzen eta bereizten dituen ingurunean dauden objektu fisikoen zenbait ezaugarri eta berezitasun - Ea loturarik ezartzen duen objektuen ezaugarrietan (itxura, kolorea…) eta haien jokabidea fisikoaren (erori, ur gainean egon…) artean - Ea neurtzen dituen eremuak eta objektuak, konbentziozko ez diern baliabideak ( arra beteak, oinak…) eta konbentziozkoak erabiliz - Ea elementu edo material jakin batzuen jokabideari buruzko hipotesiak egin eta egiaztatzen dituen (ur gainean geratuko da, hondoratu egingo da…) - Ea inguruan dauden elementuekin sailkapenak eta serieak egiten dituen eta erabilitako irizpidez hitzez adierazten duen - Ea erabiltzen duen materia jarraituei dagokien zenbatzailerik (asko, nahiko…) - Ea erabiltzen duen zenbaki segida elementuak zenbatzeko - Ea erabiltzen duen zenbatespena zenbatzeko baliabide gisa - Ea modu funtzionalean erabiltzen duen zenbaki segidari dagokion grafia - Ea jolasetan eta egunerokotasunako egoeretan zenbaki kardinalak eta ordinalak funtzionalki erabiltzaen dituen 2. Normalean ibiltzen den eremuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazio nozioak behar bezela erabiliz: - Ohiko eremuetan, ea, nolabaiteko autonomiarekin, ibilbiderik eta jarduerarik egiten duen - Ea erabiltzen dituen espazio nozioak bere burua eta objektuak kokatzeko Eguneroko jarduerak eta gizarteko gertakizun garrantzitsuek denboran duten segida identifikatzea eta aurrez adieraztea eta horretarako oinarrizko denbora nozioak behar bezala erabiltzea - Ea aurrez adierazten dituen eskola jarduera antolatzen duten ohiturak - Ea erabiltzen dituen oinarrizko denbora nozioak bere jarduera antolatzeko eta gertakarien segida aipatzeko - Ea erabiltzen duen egutegia denbora adierazte tresna gisa 4. Inguru naturala ezagutza jakin mina adieraztea, eta ingurune naturaleko elementuen arteko elkarmendekotasun harremanak ezartzen hastea: - Ea identifikatzen dituen ingurune hurbileko eta urruneko berezko zenbait animalia eta landare, bai eta haien ezaugarri batzuk ere - Ea identifikatzen dituen ohiko fenomeno naturalak eta atmosferikoak, eta ea harremanak ezartzen dun fenómeno horien eta pertsonen bizitzaren artean - Ea identifikatzen eta bereizten dituen izaki bizidun berezko eginkizun eta jokabide batzuk - Ea identifikatzen dituen izaki bizidunek beren bizi zikloan izaten dituzten zenbait aldaketa - Ea dakien izaki bizidunei oinarrizko beharrak ukatzeak ( argia, ura…) haiengan zer ondorio dituen - Ea parte hartzen duen eskolan animalia edo landarearen bat zaintzen - Ea hitzez adierazten duen ingurumena errespetatzen eta zaintzea beharrezkoa dela adierazten duten arrazoi batzuk 5. Gizarte ingurunea ezagutzeko jakin mina erakustea eta horretarako erreferentziazko gizarte taldeetan modu aktiboan parte hartzea - Ea identifikatzen dituen kide deneko gizarte taldeen ezaugarriak - Ea kortesía arauetariko batzuk errespetatuz parte hartzen duen gizarte harremanetan (agurtu, hizaketan ari denari begiratu…) - Ea onartzen duen bizikidetzako enbait arau ezartzea beharrezko dela - Ea ingukoengan emoziorik eta sentimendurik identifikatzen duen, eta bere bizipenekin lotzen dituen - Ea parte hartzen duen era bateko eta besteko kultura tradizioko jardueretan, eta ea identifikatzen dituen inguruan berrezkoak diren zenbait adierazpen cultural.

Gizarte zientzien kontzeptua eta bere inplikazio didaktikoak HH: Sarrera: Hezkuntzaren helburuetako bat, pertsona autonomoak, komunikazioari irekiak, jakin nahiak, eta beren buruari galderak egiteko gai izango direnak sortzea da. Gaur egun escolaren erakundea ezinbestekoa da, berak eskaintzen baitu, hezkuntza giro egokia eta material ugari, bait lagun taldea eta pertsona helduen begirada ernea. Haur eskolan haurrak bere ingurune natural, sozial eta kulturalarekin topo egingo du eta ekintzen bidez aurkikuntzak egiteko gai izango da. 1. Zientzia kontzeptua eta zientzien ezugarriak: Zientzia latinetik datorren hitza da. Zientzia, natura, gizartea, gizaki eta bere pentsamenduari buruzko ezagutza objektibo eta sistematikoen multzoa dela esan daiteke. Ezaguera eta jarduera zientifikoak baditu berezkoak dituen ezaugarriak: - Ezagutza arrazionala da, mundu físikoari buruzkoa, hura azaltzeko eta aurreikusteko Samos Egina - Ezagutza horretara metodo zientifikoaren bitartez iristen da - Ezagutza zsistematikoa da - Ezagutza objetibo eta publikoa da. Zientzi ezagutza lortzeko prozesua, ordenamendu jakin baten arabera antolatzeko moldea da. Zientzia ezagutza adarretan banatzen eta sailkatzen da: . Eazgutza edota jakin nahi duen gaiaren arabera . Ezagutza bilatzeko erabiltzen dituen metodoengandik. Ezagutzaren teoriari Gnoseologia deitzen zaio. Ezagutzaren posibilitatea, jatorria, izaera eta mugei buruzko hausnarketa filosofikoa da. Aldiz, Epistemiologia ezagutza zientifikoari buruzko teoria da. Zientzien historia, metodo eta oinarriez arduratzen den filisofiren atala. Epistemiologia, jakituria zientifikoaren definizioaz eta berarekin harremanetan dauden kontzeptuez (jakituriaren iturriez, irizpideez eta motez) eta batez ere dakienaren eta jakindakoaren arteko harremanez arduratzen da Metodo zientifikoa: Zientifikoek beren teoriak baieztatu Samos darabilten mekanismo estandarizatua da. Teoria horiei baliogarritasuna aitortzeko, nahitaez esperimentutan oinarrituta beharko dira 2 printzipioen arabera: Erreproduzigarritasuna: esperimentu jakin bat edonon eta edonork errepikatzeko modukoa izan behar du. Faltsugarritasuna: proposizio zientifiko oro faltsugarria izan behar du. Emaitza negatiboak eman dezaketen esperimentuak diseinatzeko aukera ematen dutela esan nahi du. Prozesu edo mekanismo estandarizatu horrek zenbait fase hartzen ditu kontutan: - Behaketa - Indukzio, inferentzia (zenbait behaketa edota esperientzia partikularretan oinarrituta, beraien bornean dagoen printzipio orokorra hausnartzeko ekintza eta ondorioa da) - Hipotesia (metodo zientifikoaren hurtasen eta arauen bidez baieztatu nahi den planteamendua edota supuestoa da) - Esperimentazioaren bidez, hipotesia frogatzea edo ez - Hipotesiaren baieztapena edo ezeztapena - Ondorioak, eta lege zientifikoen postulazioa. Zientzien sailkapena: Zientzia ezagutza adarretan banantzen eta sailkatzen da: . Ezagutza edota jakin nahi duen gaiaren arabera . Ezagutza bilatzeko erabiltzen dituen metodoengatik // Rudolf Carnap, epistemiologo alemaniarra Vienako Zirkulua izeneko zientzialari taldeko kide esanguratsuena dugu. Munduaren kontzepzio zientifikoa: Vienako zirkulua manifestuan honako Hajek defendatzen dituzte: . Neopositibismoaren oinarri funtsezkoenak adierazten dituzte . Metafisikaren gaitsezpena, zentzugabekotzat hartuz . Egiaztagarritasun hastapenaren garrantzia oinarrikotzat . Sistema logikoen eraikuntza defendatzen dute, hizkuntza hutsaren erabilpen ugariaren aurrean. Beraz, planteamendu horietan oinarrituta sailkapen bat bezela hartu behar dugu zientzien arteko sailkapen hau, erabilera praktikoaren arabera: 1. Zientzi hutsak: Logika, matemática… metodo edo arrazoibide deduktiboa erabiltzen dute Egia aurkitzeko bide gisa, lege orokorretatik gertakari zehatzak inferitzen dira 2. Zientzai aplikatuak: Erabilpen praktikoa kontuan hartzen duten, eta batez ere metodo zientifikoan oinarritzen direnak dira. Horien barruan Natur Zientziak daude 3. Zientzia sozialak edo humanoak: Gizakion inguruan aritzen direnak, zentzurik zabalenean.
2. Gizarte zientziak: 2.1 Definizioa eta esparru epistemiologikoa:
Guzarte zientziak pertsonen arteko harremanak eta pertsonen eta ingurunearen arteko harremanak aztertzen dituzten zientziak dira. Eskolaren munduan, orain dela gutxi arte, gizarte zientziak, Geografia, Historia eta Artea izaten ziran, baina gaur egun zabaldu egin da, Soziologia, Ekonomia, Demografia, Antropologia, Politika, Ekologia ere sartzen dira. Gizarte zientziak, giza inguruneak, talde sozialak, familia eta pertsonak jadanik etarrita dauden portaerazko jarraibideak zuzentzen dituzte eta faktora askoren eragina jasotzen dute. Esparru epistemiologikoa: - Gizakion izaera soziala eta honen eboluzioa denboran zehar - Gizakion portaera gainontzeko gizakideekin ditugun harremanetan - Gizatalde desberdinen izaera, denboran zehar egindako ekarpenak, talde horien ibilbidea, eboluzioa, hazkuntza zein desagertze prozesuak - Gizataldeen barruan ematen den botere antolaketa eta kudeaketa, baita, taldeen arteko botere harremanak ere - Gizatalde barruan bai norbanako bai talde bezela ematen diren giza portaerak - Gizatalde horiek kokatuta dauden espazio eta lurralde horretaz egiten duten okupazioa eta antolakuntza - Biziraupenerako beharrezko dituzten produktuak ekoizteko sorteen dituzten antolaketa modu desnberdinak - Pentsamolde zein asmoak adierazteko eta komunikatzeko helburuez antolatutako jardupideak eta ondoriozko ekoizpen material, intelektuak eta espiritualak - Norbanakoaren eta gizataldeen adierazpen artístico eta kulturalak - Denboran zehar gizataldeek eta beraiek sortutako erakundeek izandako eboluzioa.2.2 Gizarte zientziak eta natur zientziak: 2en arteko desberdintasunik handiena; lehenengoek gizabanakoen eta kolektibitateen arteko elkarrekintza aztertzen dutela eta besteek , berriz, osagai fisikoak eta izaki bizidunen eta beren ingurunearen funtzionamendua ikertzen dituzte. Hona beste desberdintasun handi 1; natur zientzietan aztergaia eta ikerketa subjektua bereiz agertzen dira, gizarte zientzietan, aldiz, aztergaia eta ikertzailea bat datoz. Desberdintasun horrek zalantzan jartzen du gizarte zientzien izaera zientifikoa. Desberdintasun horiek sorrarazi dute zientzia modernoan kultura zientifikoaren eta kultura humanistikoaren arteko banaketa. Gizarte zientziak Natur Zientziek ikertzen ez dituzten gizakiari buruzko alderdiez aeduratzen diren zientzia zientifikoak dira. Zientzien artean, gizarte zientziek kolektibo bateko kide bezela aztertzen dute gizakia. Zientzia hauen xede dira aztertu eta ezagutzeko: - Giza jokabidearen zergatiak eta ondorioak, bai banakako ikuspegitik baita taldeka ere - Gizartean adierazpen material eta ez materialen ikerketa. Zientzia naturalen eta sozialen arteko desberdintasun nagusiak: 1. Ikergaia; natur zientzien kasuan mundu fisikoaren osagaiak eta izaki bizidunen eta ingurunearen arteko harremanak. GGZZ kasuan, norbanakoan eta gizataldeen arteko harremanak 2. Natur zientzietan ikerketaren objektua eta subjektua 2 dira eta elkarren artean bereizita daude. GGZZetan ikergaia eta ikerlaria bat egiten dute. Desberdintasun honek kolakan jartzen du GGZZen izaera zientifikoa, zaila baita gizakiak berak sorteen duen errealitate sozialari buruzko ezagutza objektiboa lortzea 3. Natur zientziak lege unibertsalak erdietsi nahi dituzte, mundu fisikoko fenomenoak erabat azaldu ahal izateko. GGZZen asmoa ez da lege unibertsalak erdiestea, baizik eta giza jarduera ulertzea eta azaltzea, horretarako pertsonen intentzio subjektiboa ulertu beharra dago 4. GGZZetako kontzeptuak Natur zientzietakoak baino abstraktuagoak dira, eta zehazteko zailagoak. Natur zientzien adierazpidea nahiko zurrunagoa ohi da. Gizarte zientzien metodoa: Gizarte zientziek natur zientziek erabiltzen duten ikertzeko merodo bera erabiltzen dute, gizarte zientzien ikertzeko metodoak honako berezitasun hauek baditu ere: - Gizarte grietan beti ez da posible gertatzen esperimentuak egitea. Zenbait fenomeno ezin dira errepikatu behatu ahal izateko, nahiz gizarte zientzia batzuk, psikologian esaterako, esperimentazioaz baliatu izan diren azterketarako bitarteko gisa - Gizarte zientzia gehienetan zaila izaten da leguen matamatizaziorik egitea, ekonomian izan ezik - Desberdintasun hauekin, zientzia modernoak kultura zientifikoa eta kultura humanistikoaren arteko bereizketa egin du. Gizarte zientzien inplikazio didaktikoak HH: HHan Geografia eta Historiarako oinarriak dira garrantzitsuenak, hots, espazioa eta denbora kontzeptuak bereganatzea. Espazioa eta denbora dira gure pentsamenduaren esparru orokorrak. Haurrak bere ingurunea ezagutu eta menperatzeak, inguru horretatik bereiztezinak diren espazioa eta denbora analizatzea suposatzen du. Gure arloko berezitasuna orduan hau izango litzateke; inguru sozialera hurbiltzea, horrela haurra inguru horrekin dituen harremanez jabetzen joango da. Inguruko ekintzen bidez, HHako haurra espazioa eta denbora kontzeptuak barneratzen joango da eta honekin batera baita, hizkuntza kontzeptu matematikoak…


1.Gizarte zientzien oinarrizko kontzeptuak: Eskolaren helburua; ikaslearen ahalmenak garatzea da eta , besteak beste, pentsamendua sortzea izango da gaitasunetako bat. Pertsonok pentsamendua, espazioa eta denbora koordenatu nagusien gainean eraikitzen dugu, horregatik da hain garrantzitsua pentsamenduaren garapenerako 2 kontzeptu nagusi hauek menperatzea. Jarduera mentalak, motorrak eta afektiboak espazio eta denborazko koordenatu nagusien bornean kokatzen ditugu. Egiten, pentsatzen, ikuste…dugunean, nonbait eta noizbait egiten, pentsatzen…dugu. Haurraren lehenengo non eta noiz-ak etxea eta familia dira. Horietatik jasotzen baitu kanpoko lehenengo estimuluak. Eskolan sartzeak haurraren ingurua zabaltzea esan suposatzen du, besteekin elkarrekintza garatzen joango da. Haurraren pentsamenduak psikologian oso ezagunak diren ezaugarriak ditu: Egozentrismoa ( norberaren eta munduaren arteko nahasmena; haurrak bere irudiaren arabera bhautematen du mundua, eta ez da bere ikuspegitik haratago joateko gai) eta sinkretismoa (objektuak elkarrekin nahastea eta objektuak berak nahastea; haurrak mundu global bat hautematen du, mundu nahasi bat). 2.Espazio kontzeptua eta haurraren oharmena: Haurrak espazioaren kontzeptua ulertzeko zail egiten zaio, egozentrismoak eta sinkretismoak ez baitio laguntzen. Haurrak ez du ingurunea ulertzen , ez du beraren eta munduaren artean bereizten, dena bere ikuspegi bakarretik ikusten du (egozentrismoa). Aldi berean, Mungua osotasunean ulertzen du, ez ditu gauzen arteko mugak bereizten, berarentzat dena da globala eta nahasia (sinkretismoa). Eskolak egoera hau gainditzen lagundu behar dio, horretarako haurraren espontaneitateaz baliatuko da. 2.1 Haurraren garapen espáziala: Psikologoek eta pedagogoek aspalditik dabiltza espazioaren oharmena aztertzen, Piaget-en eta Genevako eskolak aipatu daitezke. Garrantzitsuenak hauek dira: Piageten teoriaren oinarrizko ideiak: - Espazioaren kontzeptua haurrak ez du jaiotzetik, pertsonaren ekintzen bidez garatzen doan kontzeptua da - Haurraren oharmen espazialaren garapenean etapa batzuk bereizten dira. Oharmen espáziala eta nozio espazialaez dira gauza bera. Oharmena espazioaz jabetzeko modu orokorrari deitzen diogu. Nozio espáziala berriz, egoera espazial zehatza adierazteko balio du. Piaget-ek ondorengo sailkapena hau erabiltzen du: 1. Oharmen topologia: 6-7 urte arteko etapa honetan haurrak erlazio topologikoaren bidez ulertzen du espazioa; hurbiltasuna, muga, barrualde, kanpoaldea, jarraitua, etena, irekia, itxia. Kontzeptu hauekin haur txikia ondo moldatzen da ezagunak dituen espazioetan. Genevako eskolako ikerketek garrantzi handia eman diote nozio topologikoen barneratzeari espazioaren ulermen objektiboagoa lortzeko. 2. Oharmen proiektiboa: 7-10 urte inguru, ikuspuntu jakin batetik begiratzean antzematen diren perspektiba eta erlazio espazialen bidez ulertzen da espazioa. Oinarrizko nozio proiektiboak hauek dira; aurrea, atzea, goia, behea, ezkerra, esquina. Hau da guk daukagun espazioaren ikuspena, guk gauza guztiak ikuspuntu batetik ikusten ditugu momentu bakoitzean, munduaren ikuspegi proiektiboa daukagu.Nozio topologikoen eta proiektiboen arteko desberdintasuna ezaugarri espazialaren iraupenak markatzen du 3. Oharmen euklidearra: 10-12 urtetik aurrera, garai honetan espazioa errealitate objektibo bezala ulertzen da. Luzera, Zabaleta eta altuera dira. Kontzeptu euklidear batzuk: marra paraleloak, angeluak, distantziak…Beraz, ahormen euklidearrak matematikarekin du batez ere zerikusia. Hannoun, Piageten jarraitzaileak, bere interpretazioa eginez honelako mailaketa ikusten du haurraren garapen espazialean: 1. Bizitutako espazioa: hemen; haurrak espazioa bizi egiten du, biologikoki ezagutzen du, ibiliz, korrika eginez…Espazioa pertsona eta objektu fisikoei atxikita ulertzen du. Espazioaren ulermen hau guztiz egozentrikoa dela esan daiteke. Etapa hau ahormen topologikoarena da 2. Antzamandako espazioa: Han. Etapa honetako haurrak uler ditzake distantziak eta kokapenak paisana edo argazki bati behatzean. Geografia alorrean kokatzen da. 3. Pentsatutako espazioa: Edonon. Espazioa matematikoa da, irudi geometrikoen bidez ulertzen da. Haurra bizitako espazioaren fasean dago eta escolaren eginkizuna izango da haurrari espazioa ahalik eta modu aberatsenean bizitzen laguntzea. Espazioaren ulermenaren garapenean bultzatu behar dugu haurra, hemendik- hara eta edo-nora, gorputzaren bidez ezagutzetik, zentzuen bidez ezagutzera eta hortik mentalki ezagutzera. Espazio kontzeptuaren ezaugarriak (Hannoun-en arabera): Hauek dira haurraren ahormen espazialaren ezaugarri batzuk: 1- Espazioa bere neurrira egokitzen du: Haur txikiarentzako mundua zabalegia da; kale, plaza, mendi…tendera ditzakeen neurrietara mugatzen ditu. Ez daki espazio zabaletan mugitzen. 2.Espazioa bere nahien arabera aldatzen du: Toki jakin batzuei esanahi berezia ematen die; honako txoko hau panpinaren txe…bihurtu da haurrarentzat. 3. Espazioaren bereizketa nagusiak: Espazioaren categoría nagusiak hauek dira: atzea-aurrea, goia-behea, ezkerra-eskuina 4. Espazioaren eta objektuaren arteko bereizketarik eza: Guretzako 2 gauza desberdin dira. Baina haurrak biak bt bezela ulertzen ditu, eta hau gertatzen zaio, objektua bera eta objektuaren gehigarriak bereizten ez dituelako.2.3 Espazioa ulertzen lagundu: Piaget baztertu gabe, Vygotski-ren ideiak dira momentu honetan indarrean daudenak, garrantzi handia ematen dio ikaskuntzari garapena bulaza dezakeelako. Espazioareni dagokionez, haurraren garapena eta espazioa ulertzeko ahalmena ez dira adinean edo etapa ebolutiboan bakarrik oinarritzen, kanpoko eragileek ere zerikusi handia daukate. Haurrak lehendabizi espazioa bizi egiten du eta gero bere ikuspuntutik ulertuko du. Eskolak ahalik eta esperientzia aberatsenak eskaini behar dizkie ikasleari espazioaren objektibazioan aurrera egin dezan, horretarako HH urteetan behaketa eta esperimentazioa ariketa asko eskaini behar dira. Hannoun-ek alberdi hauek azpimarra espazioaren zabaltzen lan honetan: 1. Gorputzaren espazioaz jabetu: (norberak bizi) Norberaren espazioaz jabetzeak lateralitatea eta gorputz eskema menperatzea esan nahi du. Lateralitatea, gorputzaren Alberdi baten nagusitasuna bezala definitzen da , lateralitatearen menperatzea 5-6 urte inguruan finkatzen da. HH oraindik haurrak ez dute lateralitatea zehaztuta, baina guk garbilateraliza daitezan bultzatu behar ditugu. Lateralitatea hasieran, beraien gorputzetan esperimenta behar dute, gero beste objektuen edo lagunen kokapena landuko dute eta azkenik, paper gaineko kokapenak egingo dira.2. Espazioaren egitura: Helburua haurraren egozentrismoa gainditzea da, ez dadila beti bera izan gauza guztien erreferentzia puntua 3. Objektua espazioan: Sinkretismoaren ondorioz, objektuak bere testuinguruarekin batera jasotzen ditu haurrak, hau gainditzeko, Batasuna horretako elementuak bereizten lagundu behar diogu honelako egoerez jabearaziz: +barrua, barruan, -ren barruan +kanpoa, kanpoan, -ren kanpoan +bereizketa edo mugaketa, muga, ertzean, inguruan +beste edozein nozio espazial. 4. Objektuen kokapen erlatiboak: Objektuen artean dauden erlazio espazialez haurra ohartarazi, B-Aren barruan, B-Aren ondoan…5. Distantziak, tarteak,. Neurria: Ondoa eta kanpoan erlazio espazialek bere barruan daramate distantzia ideia: ondean, gertu, gertuago, han, urruti, urrutiago. Neurriarekin berdin jokatuko dugu, neurri subjektibo eta biologikoetatik neurri objektiboetara pasatuko gara. Nozio espacial guztiak lantzerakoan kontuan izan behar dugu haurrak 3 maila haietan garatu behar dituela: - nozio horiek norberak bizitu - besteei behatu - grafikoki errepresentatu
3. Toki ezagunak, espazioaren ikasketaren giltzarri: Geografiaren bitartez, espazio erreal ezagunaren eraikuntza eta irudikapena egiten lagunduko diogu. Espazio erreal desberdinak bereiztea, bertan egiten diren jarduerak ezagutzea, osatzen dituzten elementuak, aurkitu daitezkeen objektuak, usainak, zaratak, norekin eta zertarako erabil daitezkeen barneratzen joatea, espazioaren ezagueran aurrera egiteko modu bat da. Ikuspegi honetatik jarduera desberdiank propasa daitezke: - Espazioak, jarduerak, pertsonak; ezagutu, bereizi, kokatu, - Haurrak erabiltzen dituen espazioaren ezaguera, etxea, gela, jolaslekua…- Nozio espazialak landu, kokapena, orientazioa, distantzia. Era honetara barruko eta kanpoko espazioak landu daitezke: eskolako gelak, pasabideak, jangela… Etxeko sukaldea, sala, logela…Jolaslekua, lorategia, herriko plaza… Espazio hauetako bakoitzean, elementuen kokapena, bertan egiten diren jarduera desberdinak, pertsonak non, zertan ari diren jakitea, espazioak menderatzen ikastea da.


1.armen espáziala: mapa mentalak Kontzeptu espazialak, azkeneko 50 urteetan gutxienez, Piageten eta bere jarraitzaileen orientazioak jarraituz landu eta aztertu dira. Oharmenaren Geografiak alde batera utzi ditu Piaget-en espazio objektibo eta matematikoak. Garrantzia duena zera da: norberaren espazio ezagun, zehatz, bizi hori nola ulertzen eta errepresentatzen den, hau da, mapa kognitiboa nola osatzen den; horrela deitzen diogu pertsonak esperientzieran bidez osatzen duen inguruneko eredu edo agerpen mentalari. Mapa mentala inguru zehatz baten errepresentazio grafikoa da (etxea, auzoa, herria…), esperientzieran bidez garatzen joaten garena, eta pertsona batetik bestera desberdina dena, norbera inguru horren zati delako eta ez kanpoen gelditzen den ikusle soila. Funtzio nagusia espazio físico erreal batean kokatzen eta mugitzen laguntzea da. Mapa mentalak ez du zehatz mehatzadierazten haurraren errepresentazio espáciala. Norberak espazioa bere erara bizi duelako diar desberdinak pertsona bakoitzak egindako maoa mentalak. Desberdinatsun handia dago mapa kartografikoaren eta mapa mentalaren artean. 2. Mapa mentalaren osagaiak: 2.1 Mugarriak: Erreferntzi puntuak. Ingurunean nabarmentzen diren gauza edo toki garrantzitsuenak dira, erreferentzia bezela hartzen diren guneak: etxe handi bat, eliza…gure lekualdaketak antolatzen dituzten erreferentzia puntuak dira, bakoitzarentzat desberdinak. Mapen ezagutza kognitiboko etapak bi fase hauen artean gertatzen dira. 1. Etapa topologikoa . Ez dago norabiderik, eskalarik, orientazioarik ezta distantziarik ere. 2. Etapa euklidearra (abstraktua). Ongi landuta daude eskala, norabide eta adierazpen sinbolikoak 2.2 Bideak: Pertsonak bidea daukala esan daiteka, mugarri batetik abiatuz, beste zein mugarri, eta zein ordenatan aurkituko dituen baldin Badawi, azkeneko mugarrira edo bere ibilbidearen helmugara iritis arte. Bidea erabiltzeak, pertsona horrek jakin behar duela bata bestearen atzetik zein mugarri datorren helmugaraino iritis arte esan nahi du, hots, barneratua duela espazio hori 2.3 Konfigurazioak: Bide desberdinak lotzen ez badakigu ez dugu espazioaren benetako ezaguerarik, loturarik gabeko espazio batean ezin dugu behar bezala mugitu, baina bideen arteko loturak egiten baldin badakigu, Orduña konfigurazioa izango genuke.
3. Mapa mentalen garapena: 3.1 Nola garatzen dira haurrarengan mapa mentalak:
urunera moldatzeko hain garrantzitsua den estruktura ez dator gurekin jaiotzaz., pixkanaka garatzen joaten da. Hart eta Moore 70 hamarkadan ikerlari amerikarrek 3 garai zehaztu zituzten: 1. Sistema egozentrikoa: Haurra bere gorputzetik habitasen da orientatzen hasteko, horregatik deitzen da sistema egozentrikoa. Mapa hauek haurraren esperientziari Sotuta daude: bere etxea, eskola…Egozentrismoa gainditzeko prozesua oso azkar hasten da, 2 urte inguruan, eta urteetan zehar luzatuko da. Geroago beste elementu ezagun batzuk adieraztera pasatuko da, nahiz eta oraindik, haien arteko lotura handirik gabeko irudikapenak egin. Egozentrismotik atera eta espazioa era objektiboan adieraztera iritis arteko bidea luzea izango da 2. Partzialki koordinatutako sistema: Sistema egozentrikoak ez dio haurrari tresna ematen espazio zabaletan orientatzeko. Hemen, beste mugarri batzuk eta hauen arteko erlazioak edo bideak agertzen hasiko dira. 3. Sistema koordinatua: Garai honetan, pertsona gauza da espazioa konfigurazioan bidez adierazteko. Inguruneko elementuak behar bezela kokatuko ditu eta elkarren arteko loturak adieraziko ditu. Hierarkia nabarmena izango da espazioaren antolamenduan. Etapa honetako errepresentazioak norabidea, orientazioa, distantziak zehazten saiatzen dira.3.2 Garapenaren eragina duten aldagaiak: - Ingurunea ezagutzea: Ez du esan nahi bertan bizitzea edo denbora asko eramatea, espazio horretan jardutea baizik - Garraioa bidea: Oinez ibiltzen diren haurren esperientzia espáciala aberatsagoa da autoz ibiltzen direnena baino - Nekazari giro aeta hiriko giroa: Herri txikietako umeak gehiago eta espazio zabalagoetan ibiltzen dira hirietakoak baino, horregatik beraien oharmen eta errepresentazio maila aberatsagoa dute herri txikietako haurrek - Sexua: Mutilak hobeto moldatzen dira espazioan neskak baino, badirudi, desberdintasun hau sexuari baino arau kulturalekoa gehiago dela - Gizarte maila: Beheko gizarte mailetan haurrek askatasun gehiago izaten dute, espazioaren ezaguera handiagoa lortzen dute - Inguruaren gaineko sentimenduak: Haurren esperientzia handiagoa izango da gehiago gustatzen zaizkien tokietan. 4. Mapa mentalak, baliabide pedagógico aberatsa: 1. Espazio ezagun baten ulermen eta irudikapen mailaren diagnostiko tresna moduan erabil dezakegu. Mapa mentala abiapuntu egokia izan daiteke zenbait kontzeptu espacial lantzeko; gertu, urruti… 2. Mapa mentalak haurrek lekuei buruz duten oharmena, pertzepzioa erakusten digu eta baita nolako behaketa ahalmena duten er 3. Hizkuntza garrantzitsua denez, mapan agertzen den bidearen hitzezko azalpena eska dakioke haurrari 4. Mapen bidez inguruaren sentimenezko oharmena ere landu daiteke: koloreak, usainak…Denboraren kontzeptua 1. Denbora 2 une bereizten dituen tartea bide da: Denbora lurraren eta ilargiaren mugimenduetatik sortutako kontzeptua da; denboraren oinarrian egunak eta orduak daude, hilabeteak eta urtaroak. Guk daukagun denboraren kontzeptua Newton-engandik datorkigu. Berarentzat denborak izaera absolutu eta matematikoa du eta neurgarria da. 2. Zein da HHako haurrek duten denboraren kontzeptua: Haurrek ezin dute ulertu denbora guk ulertzen dugun bezela, haurrak bere esperientzia pertsonalari lotuta ulertzen du denbora. Haurrak denboraz duen pertzepzioaz egozentrismoak eta sinkretismoak eragina du. HHko eskolara iristen den haurrak bere denbora besterik ez du ulertzen (egozentrismoa): lehen, gero, gaur…Bestalde, haurraren ikusmoldea sinkretikoa delako , denboraren ezaugarri desberdinak ez ditu ondo bereizten: iragana, oraina, geroa…
Denboraren ikasketaren garapena HHn: - 2 urte baino lehen:
Denborari buruzko lehen sentipenak, erritmo naturaletan, biologikoetan, oinarituta. Batzuetan orain hitza ulartzen hasten omen da. Gaur hitza erabiltzen hasten da, orain edota oraintxe bertan hitzen zentzuaz. Oraina baino ez dago. Denbora-horizontea estuada; ondo-ondoko une eta objektuek (hurrengoa, aldamenekoa)mugatzen dute…ezin urrunagokoa antzeman 2-3 urte bitartean: Iragana eta oraina bereizten badakite, betiere egunaren barruan, eta goiza eta arrtsalde hitzen bitartez. Denboraren orintazioaren hastapenak, familiako esperientziarekin lotutako denborazko esapideen bidez: oraintxe bertan, Egon pixka bat, azkar…3-4 urte bitartean: Aste oso aeta urtea nozioak erabiltzen ditu, nahiz eta oso zentzu zehaztugabean. Zuzen erzbiltzen ditu iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko aditz-denborak, nahiz eta forma horiek adierazteko termino gutxi dituen. Txalo eginez erritmo oso sinpleak zuzen eramateko gai da - 4-5 urte bitartean: Badaki bere adina. Zuzen erantzuten du goiza edo arratsaldea den. Galdera sinpleak erantzuten hasten da, lehen eta gero nozioak erabiliz. Zenbait ariketa físico konpontzen hasten da, esaterako, bi korrikalarien artean nor iristen den lehen, besteari aurrea hartu diona azkarragoa dela…Aldeberekotasunean lehen agerpenak: haurra gai da bi lanpara aldi berean pizteko eta itzaltzeko -5-6 urte bitartean: Denborari buruzko interesa erakusten hasten da. Zerbait noiz gertatuko den edo noiz izan daitekeen galdetzen du aktiboki. Badaki asteko egunen artean kokatzen eta orientatzen. Ni jaio aurretiko eta ondorengo denbora dagoen kontzientzia hartu du. Oroimenean garapen nabarmena: egun batetik bestera gogoratzen du jolas jakin batean aritzeko nahia: atzo esan zenuen…Zuzen antolatzen ditu kontakizun erraz eta ongi egituratuko une garrantzitsuenak.////4 urtetik aurrera, 2 ildo didaktiko nagusiren garrantzia azpimarratzen dute ikerlariek:- Ipuin errazak, denbora sekuentzia sinple baten gainean osatuak - Musikari eta dantzari gero eta garrantzi handiagoa ematen zaie denborazko kategoriak osatzeko, bereziki erritmoa erregularki barneratzeko lagungarri. Azkenengo urteetan ikerlariek ezaugarri bat azpimarratzen dute, 5 urtetik aurrera denborazkotasunaren nozio eta kategorien garapena oso azkarra dela. Nola garatzen da haurrarengan denboraren pertzepzioa: Hannoun-ek 3 etapa bereizten ditu: 1. Bizitutako denbora: Haur txikia denbora gorputzaren bitartez bizi du, mugimenduaren bidez, berarentzat denbora eta espazioa bereiziezinak dira. HHko haur batek bere gorputzaren erritmoan, ibiltzean, lasterketan…bizi du denbora 2. Antzemandako denbora: Denboraren pertzepzioa sentimenen bidez antzeman dakioke: marra baten bidez, hondar edo ur ordularien bidez…Denboraren pertzepzio mota honek prestatuko du haurra denbora historikoa ulartzeko 3. Pentsatutako denbora: Denbora matematikoa da, neurketa objektiboak, denbora mota honetan ez du tokirik norberaren pertzepzioak ezta esperientziak ere. Guregandik kanpo dagoen gauza da. 4. Denborazko kontzeptu nagusiak: 4.1 Segidak: Haurrek gertaeren segidak bereganatu behar dituzte, gauzak bata bestearen ondoren nola gertazten diren ulertzen joan eta ordena edo segida jakin batzuen logika barneratu; eguneko gertaerak, ipuinetako marrazkiak, argazkiak…ordenaturik jartzen hasi behar dute. Segida kontzeptua lantzeko ariketa batzuk; zenbakizko eta objektuen segidak, ipuin kontaketak…Hizkuntza garrantzitsua denez hitzez egin dezakete 4.2 Iraupena: Iraupen kontzeptuak denbora neurtzeko tresna independiente eta objektibo baten beharrarekin du zerikusia. Gure denboraren atalak orduak, egunak, asteak…dira, eta neurgailuak ordulariak, egutegiak,…Helburua, jolasean pasatutako ordu batek eta eskoaln lanean pasatutako ordu batek iraupen bera dutela ulertzera iristea. Iraupen kontzeptua HH lantzen hasteko honelako kontzeptuak erabiliko ditugu; motza, luzea…-baino denbora gehiago?, gutxiago?, ..Soinuaren iraupenaz ohartu, hareazko ordulariaren behaketa beste jarduera batek irauten duen bitartean eta antzeko ariketak ere egokiak dira. Denbora tarte berdinak dituen marra kronologikoa beste tresna bat izan daiteke. Egutegia ere erabili dezakegu.4.3 Aldaketak: Aldaketaz jabetzeko behaketa nahitaezkoa da: landareak, haurren argazkiak, gurasoenak, obrak…behaketagai interesgariiak izan daitezke. Jarduera interesgarri bat; Nire historia norberaren historia liburua egitea da helburua: non jaio nintzen, gaua ala eguna zen, noiz atera zitzaidan lehenengo hortza…Jarduera hau denboran luzatzen da, irakaslearen arabera, liburu honek testua baino argazki eta marrazki gehiago izango ditu. Argazkien esanahia irakasleak, eta ahal duenean haurrak berak idatziko dute. 5. Nola lagunduko diogu haurrari denboraz jabetzen?: Honnoun.ek bide batzuk proposatzen ditu: - Haurrari bere denbora pertsonalaz jabetzen lagunduz: Helduaok, denborak duen alberdi sozialaz eta batez ere, denbora objetiboaz jabetzen gara; ordularien bidez, egutegia…haur txikak aldiz, denboraz duen lehenengo esperientzia denbora pertsonalarena da; hasieran goseak, logureak, erritmo biologikoek banatzen dituzte tarteak. Tarte hauek erritmo bat markatuko dute; haurra ez da ohartzen denboraren joanazbaina ohitu egiten da erritmo honetara: naiki, gosaldu, eskolara joan…Haurra eguna eta gauaren arteko banaketa ere bizitzen hasiko da, astegunak eta jaiegunak…eta horrela denboraren erabilera sozialaz - Denboraren orientazioa landuz: Denborak 3 kategoria ditu: iragana, oraina eta Etorkizuna. Orientazioaren inguruko ideiak landu beharko ditugu: orain, oraintxe bertan, gaur…Ideia hauek ulertzen hasten denean, denbora ez da haurrarentzat errepikapena izango, bata nesteran ondorengo ordena baizik, gertaeraren segidako kokapena - Momentuak denboran kokatuz: Gertaerak denboran kokatzeak erreferentzia puntu jakinak, objektiboak izatea suposatzen du, baina haurrak ez du erreferentzia objektiborik. Gertaeren segidaren ondorioz, berak egunero bizi dituenak bereganatuko ditu: naiki, gosaldu, eskolara joan…Denborazko erreferentzia puntua erabat egozentrikoa da. Momentuak denboran kokatzean 2 kontzeptu lantzen ditugu: segida eta aldiberekotasuna 6. Denborazko kontzeptuak lantzeko jarduerak: 6.1 Errutinak: Egunero errepikatzen diren ekintzak dira eta bere testuingurutik kanpo zama padagogiko handirik ez duten jarduerak dira. Errutinen esanahia: - Erreferentzia puntu jakinak ematen dizkie haurrei - Eguna banatu eta denbora antolatzen laguntzen dute - Errutinek gertaeren iraupena barneratzen eta ulertzen laguntzen dute - Errutinen bidez haurrek jardueren segida barneratzen dute - Errutinek esanahi afektiboa dute - Errutien garrantziak ez du esan nahi denboraren planifikazioak erabat itxia izan behar duenik 6.2 Egutegia: Eguneroko lanetako bat egutegia lantzea da. Egutegia lantzerakoan, modu naturalean egingo ditugu segidan, iraupenaren, aldaketaren eta denborazko beste zenbait kontzepturen inguruko ariketak. 6.3 Ipuinak eta kontaketak: Cooper-entzat, ipuinak oso baliagarriak dira denbora kontzeptuak lantzeko. Baita, hizkuntza ere ezinbesteko baliabidea da, horregatik dira garrantzitsuak ipuinak eta kontaketak. Hizkuntza aberasten duen bitartean, kontaketak ere aberasten joango da. Hizkuntza lantzeko ipuina ezin hobea da. 6.4 Erritmoak: Musika jarduera guztiak, dantzak eta antzekoak dira egokiak denborazko kontzeptu desberdinak esperientzien bidez lantzeko.

Entradas relacionadas: