Psikologia humanistikoaren teoria erabiltzen duten metodoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,67 KB

EGIA: MAPA KONTZEPTUALA AZALPENA

Egia esakuneetan oinarritzen da, eta hau ulertzeko irizpideak, teoriak eta errealitatea delakoa hartzen ditugu kontuan. 

Errealitatea egiaren ikuspuntutik aztertzen badugu erlatiboa dela onartu behar dugu. Modu honetan errealitatearen egia delakoa azaltzeko irizpide batzuk hartzen ditugu kontuan. Hau da, esakune baten egiazkotasuna edo faltsutasuna bereizteko irizpide hauek erabiltzen dira: 

Autoritatea: Baieztapen bat egiazkotzat onartzen da sinesgarritasuna egozten zaion norbaitengandik datorrenean, bai harengan dugun konfiantzak. 

Tradizioa: Egiazkotzat jotzen da aurreko belaunaldietatik jaso dena eta denbora luzez egiazkotzat onartu dena. 

Ebidentziak: Froga objektiboetan oinarritzen den irizpidea da; frogak arrazionalak edo enpirikoak izaten dira.

Egiaren teoriak koherentzia, pragmatista, egokitzapena eta dialogikoa dira. 

Teoria hauen barruan egiaren definizioa osatzen duten osagaiak daude; koherentzian egiaren historikotasuna  nabarmentzen da ezagutza sistemaren ondorioz. Pragmatistaren ikuspuntutik zerbait egia izango da funtzionatzen badu, hau da erabilgarria bada; modu honetan sinesmena erabiltzen dugu zerbait erabilgarria dela baieztatzeko. Teoria dialogikoan egia hitzarmen baten ondorioz lortzen dugu (baina egia hau partziala da). Honetan beharrezkoa da partaide guztiek entzutea eta kooperazioa erabilita lan egitea. Kooperazio horretan intersubjetibitatea dago tartean.Teoria hau oso dinamikoa da eta argudioak erabiltzen dira esaldi bat egiazkotzat jotzeko.

Irizpide eta teoria hauek egiaren definizioa osatzen dute. Argi dago egia agerikoa dela, baina ez da beti zehatza ezta finkoa. 

ERREALITATEA ASMATU ALA AURKITU?

Gizakia betidanik egon da errealitatearen ezagutzaren atzetik, historian zehar gizakiok milaka azalpen bilatu ditugu gure bizitzaren muina azaltzeko, gure ingurunea ulertzeko eta egiaren jabe izateko. Baina zuzen gaude daukagun errealitatea aurkitzeko asmo horrekin? Benetan aurki dezakegu errealitatea? Baliteke errealitatea norberak asmatzea eta beraz aurkikutzaren nahia denbora galera suposatzea soilik.

Gure bizitzan aurkitzen diren gauza guztien definizioa ematea beharrezkoa dela sentitzen dugu, baina gai batzuen inguruko definizio zehatz bat ematea erronka izugarria suposatzen du; adibidez inork ezin du maitasunaren definizio zehatzik eman edo hobeto esanda norberak berarentzat suposatzen duena kontuan hartuta emango du azalpena. Horrelako zerbait gertatzen zaigu errealitatearen azalpena ematen saiatzen garenean, bere izana aztertzen dugu, bere itxura isladatu eta bizi dugun garapenarekin batera nahasten gure errealitatea zehatz mehazki azalduz. Bestealde gure koloreen pertzepzioa izango litzateke beste adibide bat. Hauek gure garunean existitzen dira soilik, gure garunak sortutakoak dira eta pertsona bakoitzak modu desberdin batean jasotzen ditu. Honetatik kanpo ez dira existitzen, beraz errealitate psikikoa da.

Beraz errealitatea asmatzen dugula esatea egokiagoa dela esango nuke; izan ere, gure errealitatea hainbat faktoreek baldintzatzen dute eta pertsona bakoitzaren egoera modu desberdin batean baldintzatzen du. 

Baina zer gertatzen da orduan eztabaidarik gabe pertsona guztiok zerbait erreala dela adosten dugunean? Nola da posiblea hau gertatzea norberak bere errealitatea asmatzeko gaitasuna baldin badauka? Egia da pertsonen errealitateek antzekotasun asko dutela. Hau gertatzen da errealitatea osatzen duten hainbat esakune unibertsalki onartutik daudelako. Nahiz eta hori bera gure bizitzaren errealitatearen kasu gehienetan gertatu, errealitatea beti dago gure aurreiritzi, pentsamendu, heziketa eta abarren menpe. Objektiboki aztertu nahi badugu ere, errealitatea baldintzatuta geratuko litzateke, adibidez gure zentzumenen pertzepzioa dela eta. 

Adibide hauekin guztiekin ondorioztatuko genuke errealitatea, dudarik gabe, asmatzen dugun paradigma bat dela.  Baina orduan zer gertatzen zientziarekin edota zientzialarien lanarekin? Inozoarena egiten ari dira errealitatea aurkitzeko asmo horrekin?  Unibertsoa ulertzeko aurkitutako eta proposatutako legeak errealitatea osatzen dute ere. Matematiketan, fisikan eta bestelako zientzietan lortutako aurkikuntzak gure errealitatearen parte dira, onartu egiten ditugu. 

Beraz zer izango litzateke erantzunik egokiena? Gure asmakuntzak egia direla baieztatzen duen errealitatea aurkitzea? Hori izan daiteke.

Entradas relacionadas: