Psikologia humanistikoaren teoria erabiltzen duten metodoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,19 KB

ARIMAREN TEORIA

Dualismo antropologikoa:

-Platonen esanetan, Gizakiak bi osagai ditu:

Arima eta gorputza

-Arima jainkozkoa da, ez dauka materiarik, ez da inoiz bukatzen, hau da, hilezkorra da; Ideien munduan dago.

-Gorputza, aldiz, materia daukanez usteldu daiteke, hilkorra da,  zantarra eta arimaren kartzela edo hilobia da.


Platonen doktrina morala, arimaren teorian oinarrituta dago.

- Platonen ustez, arimaren jardueraren oreka eta zuzentasuna, jokaera moralaren oinarri izango dira, zoriontasuna lortzera eramango du gizakia.


-Arimaren hilezkortasunarekin lotzen du Platonek gorputzaren gainetik dagoen arimaren gailentasuna izeneko argudio morala. Arrazoibide honek  dio, arima hilkorra izango balitz, heriotza berdina izango litzakete maltzurkerian eta ongian jokatzen dutenen artean.

Hortaz, jokaera morala zentzua ez galtzeko, lur honetan ongi jokatzeko esfortzua saritu behar da hil ondoren.


Platonek, Fedro elkarrizketan, hegodun gurdiaren alegoria erabiltzen du arimaren natura azaltzeko

-Platonek gure arima hegodun gurdiarekin irudikatzen du, eta hau, jaio baino lehen Ideien mundutik dabil.


-Gurdi-gidaria, arimaren zati prestatuena eta jasoena erakusten du, ideiak ezagutzen aritzen da ideien mundutik, eta, horretarako beste bi zatiak bideratu eta zuzendu behar ditu.


-Zaldi zuri eta ederrak arimaren zati oldarkorra (ausarta) erakusten du, eta erraz bidera daiteke.


-zaldi beltz, txar eta itsusiak, grina eta irrika neurrigabeen mende dagoen arima irritsua erakusten du, bideratzen zailagoa da.


Edonola ere zamaltzainak, bi zaldiak egoki menderatu behar ditu ; bestela, hiru arimen ontasunak orekatzen ez baditu, gizabanakoak ez du zuzentasuna lortuko.



TEORIA POLITIKOA:

Politika zuzentasunaren bilaketa bezala:

-Platoni ez zaio interesatzen estatuak nolakoak diren jakitea, nolakoak izango beharko luketen zehaztea baizik.

-Bere esperientzian politikan ustelkeria eta botere borrokak nagusiak dira eta berak, ordea, justizia zabaltzeko modu bat bilatzen du.

-Hiri-estatuan zuzentasuna lortzeko oinarria arimaren teorian eta bertuteetan jartzen du, baita hezkuntza egokian ere.


Errepublika idazlanean hiri ideala:

Politikari buruzko Platonen gogoetak biltzen dituen testurik aipagarriena Errepublika dugu. Elkarrizketa honetan, komunitate perfektuaren barruan biztanleek erabili behar duten hezkuntza bide nagusiak proposatzen ditu, baita ere bete behar diren baldintzak ere:


-Aberastasuna eta pobrezia desagertu behar dira, hauek baitira ustelkeriarentzako arrazoi nagusiak. Goi-mailako bi gizarte-mailek, soldaduek eta gobernariek, ez dute ondasunik behar, ezta inolako ordainik ere, bizitzeko behar dituzten bitartekoak salbu. Eskulangileari, berriz, ez zaio jabetza ukatu behar.


-Gizon eta emakumeak heziketa berdina jasoko dute, bakoitzak gero demostratuko du noraino iristen den; seme-alaba osasuntsuak jaio daitezen, estatuak arautu eta erabakiko du nolako bikoteak sortuko diren. Seme-alaben heziera ere estatuaren ardurapean dago.


-Baldintza garrantzitsuena hirian zuzentasuna lortzea da eta hau ziurtatzeko hirikideek dagokien eginkizuna betetzeari gogoz lotu behar dute; hainbat dira, eta denak oso garrantzitsuak, hirietan sortzen diren egitekoak, nork bere gaitasunen arabera zeregin aproposenak hautatu behar dituelako, kontuan hartuta estatuaren sorburuko xedea ondasunen ekoizpena eta hirikideen beharrizanei erantzutea dela; gizakiek elkarrenganako beharrizana dutenez, elkarkidetzan bizi eta ekoizkinak sortzeko elkarlanean jardutera jo behar dute. Horrexegatik biltzen dira hiriaren babespean, guztion beharrizan ekonomikoak berdintzeko, nork bere abileziak elkartearen zerbitzura jarriz.


Hiru gizarte maila:

-Produktugileak: Eskulangintzan trebea denak oinarrizko ondasunak ekoizteko ardura izango du. Sail honetan daude nekazariak, eskulangileak, saltzaileak … Hauei dagokien bertute nagusia neurritasuna da, berauen ariman berezko irritsak (sena) oso nabarmenak baitira, eta hauek kontrolatuz batez ere iristen baitira perfektasunera. Hauentzat hezkuntza maila lehenengoa izango da (Musika, Gorputz Hezkuntza) eta gero bakoitzaren ofizioaren prestakuntza

-Zaintzaileak: Gerran denbora luze jarduten duten herrialdeetan, gudukatzeko jendea prestatu behar da. Horrela, sortzen dira soldaduak edo hiriaren zaindariak (horrela deritze Platonek), berebiziko hezieraren hartzaile bihurturik direnak. Haiei dagokien egitekoak ere ezagutzan oinarritu behar du (gudarosteak zuzendu, kanpamenduak ezarri, antolatu … ). Hezkuntzan bigarren mailan lortzen dira lan horietarako trebetasun intelektualak (Matematika, Astronomia, Solidoen azterketa … ); aurretik noski Gorputz Hezkuntzarekin gorputzaren prestaketa neurtua lortuko da eta Musikarekin oinarri etikoa, soldaduek gaitasun fisiko eta moralez horniturik egon behar baitute. Gizartearen defentsa izango da dagokien eginbeharra, eta sendotasuna, euren onbidea edo bertutea.

-Gobernari filosofoak: Estatuaren agintaritzan jarduteko, zaindarien artetik onenak aukeratu behar direla diosku Platonek eta heziera-prozesu luze baten ondoren (maila guztietatik bikain gaindituta), estatuaren interes orokorrak lortzeko grinan aritutakoak, norberaren interesak alde batera utzita, gobernari ezin egokiagoak izango dira. Hezieraren azken muga honetara heltzen direnak, hots, ideia guztien iturria den Ongia aditzera iritsitakoak (Dialektikara), filosofoak dira, eta estatuaren gobernua dagokie; beraien bertutea eta abilezia zuhurtasuna da. Aurreko gizarte-mailako hiritarren artetik egokiena erregea edo agintaria izango da.

Ondorioz, zuzentasuna berriz

-Gizarte-klase bakoitzak berea betetzen badu, ordena eta harmonia nagusituko dira hirian, eta zuzentasuna ezarriko da (produktugileak hiria beharrezkoak diren produktu materialekin hornitu hiria, zaindariek hiria babestu eta gobernari filosofoek hiria zuzendu (gobernatu), neurritasunez, sendotasunez eta zuhurtasunez beti).


-Beraz, hiriaren gobernua betekizun garrantzitsuena denez gero, adituen esku utzi behar da, Zuzentasuna eta Ongia ezagutzen dituenak beste inork ezin baitu hiria gizalegez gobernatu.


-Platonen sistema hau ez dator bat demokraziarekin. Onenak eta adimen-gaitasun handienak dituztenak baino ezingo dira agintari politikoak izan. Espirituzko aristokrazia izena erabiltzen du bere sistema politikoa izendatzeko. Demokraziari buruzko iritzia ezkorra du Platonek

Entradas relacionadas: