Psikologia Esperimentala eta Klinikoa: Kasu Praktikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en con un tamaño de 4,09 KB

1. GP: Animalia-ereduak oinarrizko psikologiako ikerketan

1. Zer ikerketa-galdera erantzun nahi du ikertzaile-taldeak?

Antsiolitiko berriek arratoien antsietate-maila murrizten al dute? Hori neurtzeko, labirinto altxatuan beso irekietan eta itxietan pasatzen duten denbora aztertzen da.

2. Zer diseinu esperimental erabil dezake?

Talde arteko diseinua: Kontrol-taldea (plazeboa edo farmakorik ez) eta talde esperimentala (antsiolitiko berria). Ondoren, bi taldeen jokabidea labirintoan konparatzen da.

3. Zer hipotesi ari dira probatzen?

Antsiolitikoa jasotzen duten arratoiek antsietate gutxiago izango dute, eta, horregatik, denbora gehiago pasatuko dute beso irekietan.

4. Zein izan daitezke aldagai independentea eta mendeko aldagaia?

  • Aldagai independentea: Antsiolitikoa jasotzea edo ez jasotzea.
  • Mendeko aldagaia: Beso irekietan eta itxietan igarotako denbora.

5. Apetituaren ebaluazioa

Antsiolitiko berriak arratoien janari-kontsumoan eraginik al du? Aldagai independentea: antsiolitikoa jasotzea edo ez. Mendeko aldagaia: jaten duten janari-kantitatea.

2. GP: Ikaskuntza eta prozesu psikologikoak kasu klinikoan

1. Zer ikaskuntza-motak eraman du David beldurrera?

Baldintzapen klasikoak edo pavloviarrak. Istripuaren ondoren, bizikleta eta mendiko bideak beldurrarekin lotu ditu; lehen neutroak ziren estimuluek orain beldur-erantzuna sortzen dute.

2. Emozio nagusia eta haren osagaiak

Emozio nagusia beldurra edo antsietatea da:

  • Osagai fisiologikoa: Bihotz-taupada azkarrak, izerdia eta arnasa hartzeko zailtasuna.
  • Jokabidea: Bizikletan ibiltzea saihestea.
  • Esperientzia subjektiboa: Beldur bizia, tristura eta frustrazioa.
  • Harremana: Saihesteak antsietatea murrizten duenez, jokabide hori baldintzapen operantearen bidez indartzen da.

3. Top-down eta bottom-up prozesuak

Istripuaren oroitzapenak top-down prozesuak dira (barrutik datozen pentsamenduak). Bottom-up prozesuak, berriz, kanpoko estimulu txikiek (zaratak, mugimenduak) arreta harrapatzen dutenean gertatzen dira.

4. Arreta-motak

  • Arreta iraunkorra: Klase luzeetan kontzentrazioa mantentzea kostatzen zaio.
  • Arreta selektiboa: Inguruko estimulu txikiekin distraitzen da.
  • Arreta zatitua: Klasea eta distrakzioak aldi berean kudeatzea zailtzen zaio.

5. Ikaskuntza pertzeptiboa

Hemen garrantzitsuena ikaskuntza pertzeptiboa da. Davidek ez zituen mendiko harri motak behar bezala bereizi, eta esperientzia faltak istripua eragin zuen.

6. Oroimen-motak

  1. Oroimen episodikoa: Istripuaren esperientzia pertsonala.
  2. Oroimen emozionala: Beldurra eta antsietatea.
  3. Oroimen inplizitua: Gorputzaren erantzun automatikoak.
  4. Oroimen semantikoa: Bizikletari buruzko ezagutza orokorra.

7. Zereginen konplexutasuna

Eguneroko zereginak automatizatuak ditu, baina zeregin konplexuek (idaztea, planifikatzea) baliabide kognitibo gehiago eskatzen dituzte, eta oroitzapenek arreta eteten diote.

8. Motibazioa

Teknikak ikastea motibazio intrintsekoarekin lotzen da (interesa). Lan-errekonozimendua bilatzea, aldiz, motibazio estrintsekoa da.

9. Psikologia klinikoaren teknikak

Errekuperaziorako teknikak:

  • Esposizio progresiboa: Pixkanaka bizikletarekin kontaktuan jartzea.
  • Desentsibilizazio sistematikoa: Beldurra erlaxazioarekin lantzea.
  • Iraungipena: Estimuluak arriskurik gabe esperimentatzea.
  • Errefortzu positiboa: Aurrerapenak saritzea.
  • Modelaketa: Beste txirrindulari bat ikustea.
  • Trebetasun pertzeptiboen entrenamendua.

Entradas relacionadas: